San Antonio, potoloen erreinu gaixoa
2003-11-15 00:00 txutxu-mutxuanUmetatik sortutako usadioa
Umeak dira ardurarik handiena sortu eragiten dabenak. Kopuruak arduratzekoak dira bene-benetan. Hiru hilabetetik bost urtera arteko umeen % 13 oso lodi dagoz.
Umeek ez dabez jatorduak errespetetan. Mantengai gitxiko janariak sarri jaten ohituta, eten barik iruntsi behar izaten dabe zeozer. Eta jakina danez, eskura daukien eta gustetan jaken guztia jaten dabe. Izan be, guzti-guztiek daukie janari makinetan saltzen diran litxarreriak erosteko adina diru.
Ganera, arazoa eskoletako bihotz-bihotzean dago. Texako ikasleek eskoletan jaten dabe egun osoan konsumiduko daben janariaren ...
Goodbye, Lenin!
2003-11-15 00:00 ZinemeaPelikula bat nostalgiaz betetako zirrarea eta umorea sentimentalismo merke barik buztartzeko gauza izaten danean eta ikusleak gogoeta eragiteko beharrezko orekeari eusten deutsonean, filma ona izaten da.
Halan da kasu honetan be; istorioa originala da, gidoia bizkorra eta ondo egituratua, eta antzezpen lanak onak; horreek guztiak beharrezko osogaiak izan dira Becker zuzendariak melodrama eta komediaren arteko kontakizun samurra eta barregarria egin ahal izateko. Pelikulea gustura ikusten da, etendura barik eta ikuslea arazo barik mobiduten da aspaldi joaniko aldaketa sasoi baten.
Sortaldeko ...
'Sex & Roll' bildumea. Oihuka
2003-11-15 00:00 Musikea
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz.
Gotzon Uribe
Durangora begira, belarriak adi
2003-11-15 00:00 MusikeaKontuak kontu, hainbat gauza interesgarri topauko dozuez Durangoko azokan burua sartu ezkero. Euskal Herriko disketxeen produkzino musikala oparoa dala argi dago nahiz eta salmentak hain potoloak ez izan; dana dala, zeozelako sormen musikala badagoala egon esan daiteke bildur barik bai gazteei zein helduei zuzendutako proposamen ezbardinetan. Horrezaz ganera, badakizue liburu eskaintza be kontuan hartzekoa izaten dala abenduan, aurten 4tik 8ra bitartean. Azkenik, esan gurako neuke azoka egunetan gau giro aparta egoten dala Durangoko kale eta tabernetan. Ez eizue hutsik egin ...
Frantses erromantizismoaren aurpegi barria
2003-11-15 00:00 sareanZelakoa da bikotea topetako sistemea?
Lehenengo egitekoa web gunean altea emotea da. Hortik aurrera gure nortasun fitxea beteko dogu: gure personalidadea, gustetan jakuzan gauzak eta gura izan ezkero, gure argazkia edota bideroren bat orrialdean ipinteko aukerea be badago. Horreek datuok gure perfila osotzen dabe eta bakotxari kode bat emoten jako. Aurrerantzean, Meetic horren datutegiak aztertu geinkez eta behar besteko bueltak emon gure bikotea topau arte. Bilaketea errezteko “Meetic Coctail” programea erabili geinke: holan, geugaz bat datozen personalidadeko lagunak arin eta ...
Bizkaie! Aldizkaria Buber sarietan finalista!. Emon botoa euskerearen, bizkaierearen eta Bizkaie! Aldizkariaren alde.
2003-11-15 00:00 BarriketanIsrael eta Palestina (I): amaiera jakinik bako burrukea
2003-11-01 00:00 BidaideKultura ezbardinak
Palestinarrak egoera lotsagarrian bizi dira. Kolonizatzaileek sufritzen ez daben eskasia ekonomikoari zelan edo halan aurre egin behar deutsie. Han egondako guztiek baieztatu dabe datu hori eta palestinarren aldarrikapenakaz identifiketan bagara be, generalizetea ez da bape ona. Judutar ortodoxoak eta israeldar moderatuak ezbardindu behar dira. Horretan, bat datoz Virto eta Gastaminza. Kontuan hartu behar da, itxuraz behintzat Israel estadu demokratikoa dala, eta Palestina, ostera, ez. Okupazinoa inondik inora onartu ez arren, Israelek lur emonkor bihurtu dau basamortua eta hori ...
Agoteak: Abderrahmanen ondorengoak, godoak?
2003-11-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Hori guztia aintzat hartuta, agoteen egoerea ez zan bape erakargarria. 'Odol garbia' probetako egiten ziran azterketetan be, eskekoek argi erakutsi behar eben arbaso agoterik ez izatea, mauru, judu eta Inkizisinoak zigortutakoekaz pasetan zan legez. 1817an eta 1818an, barriro be, Nafarroako Korteak ahalegindu ziran agoteen izen ona ezartzen eta euren kontrako gorrotoa desagertarazoten; horretarako, agote izena ez erabilteko agindua eta erabilten ebanari iraintzaile zigorra ezartzea eta agoteei Nafarroako ganerako herritarren eskubideak aintzatestea erabagi eban.
Egunak, urteak eta mendeak aurrera joan ahala ...
San Martinetan txarri okelea (I)
2003-11-01 00:00 Jan edanakZe mantenugai hartzen dogu txarri okelea jaten dogunean?
Beste okela guztiek legez, txarri okeleak ura, proteinak, koipeak, mineralak, bitaminak eta karbohidrato apur batzuk daukaz. Eta jakina, berauen kopurua asko aldatu leiteke txarriaren arraza, adina, sexua, jatekoa, bizi izandako ingurunea, okelea lortzen dogun gorputzeko atala eta okela horrek jasan dauzen transformazinoen arabera.
Proteinak
Txarri okeleak balio biologiko handiko proteinak daukaz % 18-20ko proportzinoan; beraz, beste okela batzuen –berbarako behi okelearen-parekoa da proteinetan.
Karbohidratoak
Beste animalia batzuen okelearen antzean, txarri okeleak ez dauka ...
Módenako ozpinak
2003-11-01 00:00 Jan edanakKontuak kontu, ozpin hau benetan oso karua dala pentsauko dozue baina kontuan hartu behar da prozesu luzearen ondorioz lortzen dala eta tangada gitxi batzuekaz entsalada ederra preparauko dogula.
Halan da be, aurrekontu urriagaz ibili ezkero, 'acetoa' karu erexten deutsenentzat, badagoz egon ozpin merkeagoak be; “Modenako Ozpin Baltsamikoa” izenagaz ezagunak dira. Ozpin klase hau botila handiagoetan saltzen da eta askozaz merkeagoak dira. Ozpin baltsamiko hau era industrialean egiten da muztio egosiari esentziak eta bestelako produktu batzuk gehituta.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta ...
EAEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 52 Interneten dagoz
2003-11-01 00:00 sareanBestalde, kontuan hartzekoa da web bidezko erosketak gero eta gehiago dirala. Erosketa horreetan, enpresek produktu bat modu tradizionalean erosi aurretik, eskaintzen deutsezan prezio eta ezaugarrien inguruko informazinoa jasoten dabe sarearen bidez erabagia geroago hartzeko. Azken buruan, merkataritza elektronikoak espero zan hazkunderik izan ez dauen arren, Internetek alor horretan daukan garrantzia elkartrukeko zifrek adierazten dabena baino askozaz handiagoa da.
Bizkaie!
Sarean seguru ete gabilz?
2003-11-01 00:00 sareanProiektua Europa osoan aplikatuko dabe eta horri esker, Sareko iruzurrak topau eta iruzurgileak zigortzeko frogak lortuko dira. Administratzaile informatikoek eta ikertzaileek Sarean delituren bat egin dabenen datuak (mezu elektronikoak edota fitxategiak) topau, jaso eta poliziaren esku jarriko dabez.
Bizkaie!
Oilagorra (Scolopax Rusticola)
2003-11-01 00:00 Jan edanakZelan egin:
Errezeta hau preparetako, alde batetik, oilagorra landuko dogu eta, bestetik, sagar purea romero usainagaz.
Hasi gaitezan pureagaz. Purea lantzeko kazulatxu batean jarriko dogu reineta sagarra, jakina zurituta eta zati txikietan ebagita. Sagarragaz batera, azukrea eta romero gardama puntatxua be bai. Su motelean jarriko dogu. Prozesu honen iraupenaren gorabeheran esan, eginda egongo dala sagarrak urre-kolorea hartzen dauenean. Urre-kolore hori azukreak emoten deutso sagarrari, karamelizau egiten dalako eta ondorioz kolorea hartu. Hogeita bost bat minutu beharko doguz, beti be, suaren ...
'Txapel Bete Bertso'-ren bigarren denporaldia
2003-11-01 00:00 BertsolaritzeaAzken buruan, Txapel Bete Bertsoko martiko saioetako dirua Euskaldunon Egunkariarientzat batu eben eta 600 euroko laguntzinoa emon jakon euskerazko egunkari barriari. Orain, barriz, zemendiko dirua Arangoiti Ikastolarentzat batzea da asmoa, aurtengo Nafarroa Oinez egunean aroak egindako kaltea konpontzen laguntzeko eta Irunberrin laster ikastola barria egin ahal izateko.
Txapel Bete Bertso ekimenaren bigarren denporaldiaren aurkezpenean, kartzelan dagozan Peru Aranburu eta Galder Bilbao 'Txapi' lagun bertsolariak gogoratu, libre itxi dagiezala eskatu eta saio guztietan eurekaz egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek.
Txapel Bete ...
Fernando Morillo: 'Gazteei esker lortu dot eurakandik hurrago idaztea'
2003-11-01 00:00 KultureaEszena laburrez betetako narrazinoa da. Ikus-entzunezkoen hizkerea erabili gura izan dozu gazteak literaturara hurreratzeko?
Irudiaren belaunaldian hazi gara. Zinea, telebista, iragarkiak...; irudi arin eta ikusgarriek hartu dabe gure ingurua, eta ohitu egin gara, eta orain ia beharrezkoak doguz. Pasarte arineko testuak, segurutik, hurrago sentiduko ditue. Baina, batez be, holan idazten dot holan gustetan jatalako: bizi-bizi eta jolas giroan. Batzuetan, sakonera heltzeko arin mobidu behar da.
Liburuetan filosofia-pildoratxuak be sartzen dozuz.
Deformazino profesionala izango da. Filosofia ikasi dodan arren, ikaragarri maite ...
Nafarroan, geldiro, baina, euskereak aurrera!
2003-11-01 00:00 Euskerea berbagaiGauzak holan, Nafarroan, oso apal, baina, hamar urte barru eta nafar agintarien kontrako jarrerea tartean dala, goranzko jokerea erakusten dau euskereak. Halan da be, bere iraupena eta garapena ziurtatzeko asko falta da oraindino, besteak beste, eremu batean edo bestean bizitzeagaitik nafarrek hizkuntza eskubide ezbardinak eukitea ahalbidetzen dauen eremuen araberako politikea gainditzea ez eze, lurralde osoan ofizialkidetasuna lortzea; Europan indarrean diran itunak betez –guztiak Espainiak, alderdi popularraren gobernuak be berretsita– eta bete beharreko orientabideak jarraituz, ahulenaren aldeko hizkuntza politikea antolatzea, euskereari ...
Txin txin, diruaren hotsa…
2003-11-01 00:00 eretxiaPresino ugari sufriduko dabez Euskal Erakundeek euren egitasmo politikoa aurrera eroan gura izateagaitik. Diruaren kontua Madrilgo Gobernuaren beste atxaki-eraso bat besterik ez da. Gogoan dogu oraindino, azken hauteskunde autonomikoen aurrean izandako erasoaren ondorioa. Orain datorren ekaitzak, ostera, txiki itxiko dau ordukoa. Zelako ondorioak ekarriko ete ditu oraingo erasoak?
Iñaki Atxutegi
Finantza-iraultza: Google bilatzailea burtsan
2003-11-01 00:00 sareanPageRank (bilaketarako teknologia)
Sistema honek web orrialde bakotxaren garrantzia neurtzen dau, ezelako preferentzia barik (orain pare bat urte eskandalu handia sortu zan enpresek bilatzaile batzuei beren web orrialdeak lehenengo postuetan erakusteagaitik pagetan eutsiezan dirutzengaitik). Zelan egin leiteke holako prozesu objetiboa?, kontua da ze orrialde bakotxari boto batzuk emoten jakozana eta orrialdeok botu kopuru horren arabera sailkatzen dirana. Orduan, orrialde batek beste orrialde batera lotura eskaintzen badau, bigarren hori konfidantzazkotzat hartu eta boto bat emoten jako. Bigarren orrialde horren boto kopurua ...
'Intolerable cruelty'
2003-11-01 00:00 Zinemea
Coen anaiek zuzendutako azkenengo filma produkzino-etxe handi baten eskariz egindako beharra izan da, eta, holako kasu askotan jazoten dan legez, horrek agiriko eragina izan dau pelikula honen ezaugarri guztietan.
Izan be, film honetan Coendarren hain gustukoak diran ikutu groteskoak eta egoera absurdoak ikusteko aukerea egonagaitik be, pelikuleari darion sundea sano komertziala da. Eta horrek, zoritxarrez, larregi kargetan dau Intolerable cruelty-ren erritmoa eta mamina. Ikusleak holako produktu bat aukeratzen dauenean, badaki aldez aurretik lan arina eta burubakoa ikusiko dauena, badaki zinemara ...
'The dreamers'
2003-11-01 00:00 ZinemeaIntimismo eta gaztetasunaren eremura etorrita, Bertoluccik Parisko 68ko maiatzaren gizarte mobimentuan kokaturiko lana aurkeztu deusku.
“Ameslariak” izeneko film honek tradizinoaren mugak apurtu eta norbanakoen askatasunean oinarritu gura dauen amodio-triangelu baten barri emoten deusku; maitasun-hiruki arazotsu hori 18-20 urte inguruko neba, arreba eta amerikar batek osotzen dabe, protagonistek eurek be hartu-emon horreen arrazoia ondo ulertuagaitik be. Intzestu hartu-emonak eta ikutu homosexualak azaltzen dira, hiruren zine-zaletasunak batutako adiskidantza horretan. Aldi berean, familia intelektual eta burges baten jaiotako neba-arreba horreen eszentrikotasuna, gurakeria eta ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4233
4234
4235
4236
4237
4238
4239
4240
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...