Max Sariak’07: ‘Demasiado humano’ Euskadiko finalistea Ikuskizun Errebelazino Onenaren kategorian
2007-02-20 01:00’Demasiado humano’ (los últimos días de Nietzsche), Traspasos konpainiarena, kategoria honetan lehiatzeko aukeratutako lana da. Mikel Gomez de Segurak eszenaratu dau Jaime Romoren testua, Friedrich Nietzsche filosofoaren bizitza eta sortzaile dramearen barruan bere hondoratze psikikoraino sakontzearen prozesu luzearen frutu.
Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak Ikuskizun Errebelazino Onena kategorian finalista izango diran konpainien izenak ezagutarazo ditu. Kategoria honek erkidegora mugatu ohi diran muntaiak sustatu eta erreibindiketea ditu helburu, honeen berezitasun artistikoa eta ekarpen barritzailea dala eta antzerki eta dantzearen urteroko jaialdi honetan esker ona merezidu dabenak.
’Demasiado humano’ (los últimos días de Nietzsche), Traspasos konpainiarena, kategoria honetan lehiatzeko aukeratutako lana da. Mikel Gomez de Segurak eszenaratu dau Jaime Romoren testua, Friedrich Nietzsche filosofoaren bizitza eta sortzaile dramearen barruan bere hondoratze psikikoraino sakontzearen prozesu luzearen frutu. Nietzche gaixo terminala kontzeptuen eta dogmen kontra eta ez amesetako erroten kontra burrukatzen dan Kixotea da lan honetan; irudiz alegia moral erraz baten bitartez, historikoki egiaztaturiko jazoerak batzen dituana.
Autonomia Erkidego bakotxeko epaimahaiak aukeratu dau Erkidego bakotxean, Max Sarien X. Edizinoan Ikuskizun Errebelazino Onena lortu leikien obrak.
Danetara, 16 konpainia dira Ikuskizun Errebelazino Onenaren Max Saria jasoteko finalistak:
Andaluzia. ‘Vagón de cola’. Niños Perdidos.
Aragoi. ‘Sonetos de amor y otros delirios’. Teatro del Temple.
Asturias. ‘El viaje a ninguna parte’. Teatro Margen.
Balear Irlak.‘Esquena de ganivet’. Pep Tosar.
Kanariar irlak.‘La lapa’. Burka Teatro.
Kantabria.‘Los viajes de Petit’. Escena Miriñaque.
Gaztela-Mantxa.‘hazmerreír’. Teatro de Malta.
Gaztela eta Leon.‘La barraca de Colón’. Teatro Corsario.
Katalunya. ‘L’agressor’. Factoria Escènica Internacional (FEI).
Valentziar Erkidegoa. ‘Com a predes’. El Pont Flotant.
Extremadura. ‘Una Madre Coraje y sus hijos en el purgatorio’. Karlik DanzaTeatro + Teatro del Silencio.
Madril. ‘Pequeños paraísos’. Aracaladanza.
Murtzia. ‘El círculo de tiza caucasiano’. Cía Ferroviaria.
Nafarroa. ‘La casa de Bernarda Alba’. Teatro Gayarre.
Errioxa. ‘Los pasos del camino’. Tres Tristes Tigres.
Euskadi. ‘Demasiado humano’ (los últimos días de Nietzsche). Traspasos.
Aurten Max Sariak hurrengo laguntzaileak ditu instituzino babesle: Bilboko Udala (Kultura eta Euskera Saila), Eusko Jaurlaritzako Kultura-Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia; horrezaz gan, Caixa de Catalunyaren, Madrileko Udalaren eta INAEMen (Kultura Ministerioaren) laguntzinoa be bai. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da X. Max Sarien emote-ekitaldia datorren apirilaren 16an.
Arte Eszenikoen Max Sariak, Autore Fundazinoaren eta SGAEren ekimena, estaduko antzerki eta dantza profesionalaren aintzatespen nagusiena dira. Lehiaketako 23 kategoriez gan, antolakuntzeak zuzenean beste hiru sari emongo ditu: Joera Barriak, Arte Eszeniko Hispanoamerikarra eta Ohorezko Saria. Kritikearen Max Saria be emongo dau.
Aurreko edizinoak Bartzelona, Guadalajara, Zaragoza, Vigo, Valentzia, Bilbo, Sevilla, Bartzelona eta Madrilen egin ziran, Max sarien izaera deszentralizatua bermatzeko asmotan, antzerki munduaren berezko izaereagaz bat eginez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!