Patxi Usobiagak irabazi dau 2006ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak irabazi dau 2006. urteko Kirolari Onenaren Euskadi Saria. Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea Saria, barriz, Josune Bereziartuk eta Roberto Laisekak partekatuko dabe, eta Kirolaren Sustapena, Formazioa eta Dedikazioarena, Laurentzi Ganak.

Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak irabazi dau 2006. urteko Kirolari Onenaren Euskadi Saria. Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea Saria, barriz, Josune Bereziartuk eta Roberto Laisekak partekatuko dabe, eta Kirolaren Sustapena, Formazioa eta Dedikazioarena, Laurentzi Ganak.

XXVII. Euskadi Kirol Sariak epaitzeko Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzeak izentautako epaimahaiak azken erabagia hartu dau eta gaur goizean jakinarazo ditu sarituak Bilbon egindako prentsaurrekoan.

Euskadi Kirol Sariak eragile, bultzatzaile eta akuilu izatea dabe bokazino. Helburu nagusia, barriz, kirol alor zabalean kalidadea eta eredugarritasuna bultzatzea, euskal kirolarentzat ez eze, gizarte osoarentzat be eredu diran jarduerak nabarmenarazoz eta kalidadezko erreferentzia bihurtzen lagunduz.

Hain zuzen be helburu nagusi horreen argitan eta oinarrietan zehaztutako erispideei jarraituz egin dau epaimahaiak lana eta hartu ditu erabagiak. Ez da erraza izan erabagiak hartzea, kirola Euskadin indar handia dauen errealidadea dalako, aberatsa eta anitza.

Epaimahaia ondokoek osotu dabe: Iñaki Sagastume (Gipuzkoako Kirol Prentsa Alkartea), Eduardo Castañeda (Bizkaiko Kirol Prentsa Alkaratea), Igor Marín (Arabako Kirol Prentsa Alkartea), Fernando Asenjo (Euskal Kirol Federazinoen Batasuna), Rafael Munilla (Euskal Kirol Federazinoen Batasuna), María Tato (abokatua kirol gaietan aditua), Jose Ramon Garai (Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria) eta Elisabet Altube (Epaimahaiaren idazkaria baina hautespiderik bakoa).

Usobiaga, Bereziartu, Laiseka eta Ganagaz batera, Hondarribia Arran Taldea eta Gipuzkoa Basket Culb (Kirol Erakundea), Fonorte Empresa Constructora S.A. (Enpresa Babeslea), eta Zarauzko Bikoteen Kros Herrikoia-Zarauzko Kirol Alkartea (Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasuna) izan dira ganerako sarituak. 2006ko Euskadi Kirol Sariak banatzeko ekitaldia hilaren 27an egingo da, Lehendakaritzan, Gasteizen, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu