Euskaltzaindiak Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Mari Etxaburu ‘Kamiñazpi’ omenduko ditu
2007-02-22 01:00 sariak-autortzakGaur, zezeilak 23, barikua, Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau Bilboko egoitzan, arratsaldeko 17:00etan, azken urtean hil diran ondoko euskaltzainak omentzeko: Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Maria Etxaburu ‘Kamiñazpi’.
Gaur, zezeilak 23, barikua, Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau Bilboko egoitzan, arratsaldeko 17:00etan, azken urtean hil diran ondoko euskaltzainak omentzeko: Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Maria Etxaburu ‘Kamiñazpi’. Beraz, ondoko hilberri txostenak irakurriko dira:
- Federico Barrenengoa. Ohorezko euskaltzaina zan. (Amurrio, 1916-10-18 / 2005-12-30). Omenezko txostena Henrike Knörr euskaltzain osoak irakurriko dau.
- Gaizka Barandiaran. Euskaltzain urgazlea zan. (Oñati, 1916-3-3 / Loiola, 2006-7-20). Omenezko txostena Jose Mari Velez de Mendizabal euskaltzain urgazleak irakurriko dau.
- Jose Mari Etxaburu ‘Kamiñazpi’. Euskaltzain urgazlea zan. (Ondarroa, 1913-9-23 / Hondarribia, 2006-12-28). Omenezko txostena Gorka Aulestia euskaltzain urgazleak irakurriko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!