Zinea  III. urtea // 81. zenbakia

Bombón. El Perro


"Bombón. El perro" filmaren tramea garatzen doa personaiak euren burua definiduten doazen abiadura berean. Istorioa kontetako pazientzia, alkarrizketen arruntasuna, irudien berotasuna, begiradetan edo keinuetan gelditzeko trebezia... horreek guztiak pelikula honen ezaugarriak dira eta guzti-guztiak lotzen jakoz Juan Villegas protagonistearen espiritu lasaiari. Filmak ez dau mundu paralelorik irudikatzen, ez dau alde ilunik topau edo gorabehera psikologiko sakonik azaldu gura; azken baten, persona arrunt baten ibilbide zehatz bat kontetan ahalegintzen da.

Protagonisteak ez dauka beharrik eta bizimodua atarateko artisau-aiztoak egiten dauz; aiztook saltzeko ahaleginetan, andrazko bat topau eta honek dogo handi bat oparituko deutso. Handik aurrera, gizon heldu honen ibilbidean txakur zaletasun itzela daukien personaiak agertuko dira. Txakurrak harrotasun ukutu garrantzitsua emongo deutso eta beraren bidelagunik onena izango da.

Txakurraren eta Juan Villegasen arteko hartu-emonak errespetuaren eta zelan edo halango maitasunaren metaforatzat hartu daitekez. Biek topau dabe bizitzan falta dabena, laguntasuna.

Guztiagaz be, filmaren erritmoa eta kontakizuna lar motelak dira eta istorioak sakontasuna falta dau. Pelikula honen meritua horretan dago, apaltasun eta sinpletasunean. Baina beharbada behar baino sinple eta apalagoa da.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Carlos Sorín.
- Herrialdea: Argentina.
- Iraupena: 95 minutu.
- Antzezleak: Juan Villegas (Coco), Walter Donado (Walter), Micol Estévez (Gracielita), Kita Ca (Señora de la estancia), Pascual Condito (Pascual), Claudina Fazzini (Claudina), Carlos Rossi (Gerente), Mariela Díaz (Hija), Rosa Valsecchi (Susana), Sabino Morales (Sabino), Rolo Andrada.
- Gidoia: Carlos Sorín, Salvador Roselli eta Santiago Calori.
- Argazkia: Hugo Colace.
- Muntaia: Mohamed Rajid.