‘Barrixe.com’ Bizkaiko Barrikuntza Behatokia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Bilboko Merkataritza Ganbaran aurkeztu dabe www.barrixe.com webgunea, Bizkaiko barrikuntzen egoeren barri emongo dauen zerbitzua.

Patxi Usobiagak irabazi dau 2006ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak irabazi dau 2006. urteko Kirolari Onenaren Euskadi Saria. Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea Saria, barriz, Josune Bereziartuk eta Roberto Laisekak partekatuko dabe, eta Kirolaren Sustapena, Formazioa eta Dedikazioarena, Laurentzi Ganak.

‘Zubitik salto’, aurtengo Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Musikea

Kantea Iñigo Muguruzak egin dau eta letrea Kirmen Uriberen esku egon da. ‘Geroaren deiadarra’ leloa daroan 29. edizinoa Balmasedako Zubi Zaharra Ikastoleak antolatuko dau.

Opera maratoia antolatu dau Guggenheimek

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Musikea

Europako Opera Jardunaldiak dirala eta, Guggenheim Bilbao Museoak, Opera Lagunen Bilboko Elkarteagaz (OLBE) batera, betiko operarik garrantzitsuenez osotutako emonaldien maratoia aurkeztuko dau zapatuan, zezeilak 17, museoaren Entzungelan.

Murtziako Euskal Etxeak web orria zabaldu dau sarean

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Euskaldunak munduan

Alkartearen barri emoten dabe eta barri-orria be bertan eskuratu daiteke. Atal bat be badago, euskal etxekoakaz hartu-emonetan jarteko edota mezuren bat bialtzeko.

Hainbat euskal hautagai Espainiako Musika Sarietarako

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Musikea

Euskerazko kanta onenaren saria irabaztek ohiru hautagaiak Kepa Junkeraren Hiri, Ruper Ordorikaren Enbaxadore hodeiertzean eta Fermin Muguruzaren Euskal Herria Jamaica Clash dira.

Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak 12,5 miloetik gora emongo ditu euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2007-02-15 01:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak 12.525.000 euro banatuko ditu aurten euskerearen erabilerea sustatzera zuzenduriko diru-laguntzetan. Esangura horretan, laguntzak % 83,6 igon dira 2005egaz konparauta.

'Etxepare, Aldudeko medikua' liburua aurkeztu dau Kepa Altonagak

Bizkaie! 2007-02-15 01:00   Kulturea

‘Jean Etxepare guztiz intrigagarria da’. Holan adierazoten dau Kepa Altonagak berak, hitzaurrean, liburua idazteko izan eban arrazoietako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kontseilua eta Behatokia buru-belarri Iparraldean

Bizkaie! 2007-02-14 01:00   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2007 urtean Iparraldean egingo dituen lanen plangintzea aurkeztu dabe.

Shanghaiko Euskal Etxeak webgunea jarri dau martxan bere bigarren urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2007-02-14 01:00

Shanghaiko Euskal Etxea da Asian dagoan bakarra eta oraintsu, urtarrilaren 22an, ospatu dau bere bigarren urteurrena, webgune propioa martxan jarriz. Euskal Etxe txinatarrak banakako 43 kide eta hamar kide korporatibo ditu gaur egun.

Baga-biga diskoetxeak udabarrirako nobedadeak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2007-02-14 01:00   Musikea

Celsius 32, OST, Neü eta Trikizio taldeen disko barriak dagoz lan horreen artean.

Hanburgoko ordezkaritza bat Gernikan izango da bonbardaketearen 70. urteurrenean

Bizkaie! 2007-02-14 01:00

Hanburgo, 1943ko garagarrilean airetiko zigor masiboak sufridu zituan uria (milaka hildako egon ziran), Alemaniako ordezkaritzearen parte izango da Gernikako Bonbardaketaren 70. Urteurreneko Oroitzapenezko Ekitaldietan, apirilaren 26an, foru uribilduan.

Bilboko kultur ekitaldietarako beherapenak ‘Auzoko Txarteldegia’ programeagaz

Bizkaie! 2007-02-13 01:00

Bilbon bizi dan edozeinek erreserbau ahal izango ‘Auzoko Txarteldegia’ programazinoaren barruan uriburuan aurkeztuko diran 40 bat kultur ekitaldietarako sarrerak % 40ra arteko beherapenagaz.

Niko Etxartek jarri deutsoz musikea eta berbak Korrika 15eko kanteari

Bizkaie! 2007-02-13 01:00   Musikea

Kanteagaz batera, bideoa be aurkeztu dabe

Korrika hurreratzen dagoan honetan, Korrika bera eta bere inguruko ekitaldiak girotuko dituan kanta eta bideoa ezagutu doguz. Korrika 15eko kanta, Heldu Korrikari, Niko Etxartek sortutako musika eta berbakaz dator.

Azkarate San Franciscoko Euskal Etxearen 25. urteurreneko ekitaldietan izango da

Bizkaie! 2007-02-13 01:00   Euskaldunak munduan

Biajearen helburua AEBko euskal alkarteei eta batez be 25 urte beteten dituan San Franciscoko Euskal Etxeari Eusko Jaurlaritzearen alkarlana eta laguntasuna eskaintzea da, bide batez euskerazko eskolak eta bertako euskal alkarteen arteko loturea sendotzeko.

Lisabö taldeak 'Ezlekuak' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-02-12 01:00   Musikea

Lisabören bosgarren diskoa bi formatutan aurkeztu dabe: bata CDan, eta bestea binilozko LPan; azken horregaz, CDa be eskainiko dabe doban.

Euskaltzaindiak ‘Euskera’ aldizkariarentzako bilaketa tresna informatikoa sortu dau

Bizkaie! 2007-02-09 01:00

Euskaltzaindiak badauka bere web gunean Bibliotekako Katalogoan bilaketak egiteko programea, baina erakundearen agerkaria dan ‘Eusker’-k dauen garrantziagaitik, argitalpen horrentzako berariazko bilaketa tresna informatikoa sortu dau.

Guggenheimeko artelanak aztergai Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetan

Bizkaie! 2007-02-09 01:00

Hamargarren urteurrena ospatzen dauen urtean, Guggenheim Bilbao Museoak urte osoan garatzen dituan familientzako jarduerak Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eroango ditu, museoaren helburu didaktikoa Euskal Herriko gizartearen arlo barrietara zabaltzeko helburuagaz.

The Doors taldeak 40. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2007-02-08 01:00   Musikea

Taldearen klasiko guztien bilduma lan bategaz eta estudioan grabau zituan sei diskoen berredizinoagaz ospatuko dabe urteurrena. Diskoaren izenburua ‘The very best of The Doors’ izango da eta martiaren 27tik aurrera egongo da salgai.

Stalingrado zaharrak Bakearen aldeko Adierazpenean parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-02-08 01:00

Volgogradoko alkate Kherianovek berak zuzenean helarazo deutso konpromisoa Gernikako alkate Miguel Angel Aranazi, orain gitxi Volgogradora egindako bisitan.