Javier Navarroren 'Fisika eta metafisika' proiektuak lortu dau liburua idazteko CAF-Elhuyar saria
2008-03-03 11:45Aitor Urbieta Artetxeren 'Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino' lanak jaso dau dibulgazino-artikuluen arloan 1.200 euroko lehenengo saria. Gazteentzako sari berezia Xabier Artaetxebarria Artiedaren 'Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku?' lanak jaso dau.

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XIV. sariak banatu ziran barikuan. Hona hemen saridunen zerrendea:
Lehenengo saria: Aitor Urbieta Artetxeren 'Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino' lanak jaso dau. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 1.200 €.
Bigarren saria: Jon Azkargorta Aretxabalaren 'Ilargiaren alde ezkutua' lanak jaso dau. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 800 €.
Hirugarren saria: Lide Aristegi Urkiaren 'Egur hila, erreka bizia' lanak jaso dau. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 600 €.
Gazteentzako sari berezia: Xabier Artaetxebarria Artiedaren 'Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku?' lanak jaso dau. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 400 €.
Dibulgazino-liburua idazteko saria: Javier Navarro Los Arcos kimikariaren 'Fisika eta metafisika' proiektuak jaso dau. Saria: 5.000 euro.
Danetara, 23 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira eta dibulgazino-liburua idazteko, barriz, 3 proiektu.
Bestalde, eta XIV. edizinoko sariak emoteaz gan, Begoña Arrate Larrañagaren 'Biziaren sarea ehuntzen' liburua aurkeztu da. Begoña Arratek orain dala urte bi lortu eban dibulgazino-liburua idazteko saria CAF-Elhuyar sarietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!