Simone Beauvoir idazlearen jaiotzako mendeurrenaren omenaldia Bilbon

Bizkaie! 2008-03-04 10:39

Idazle eta filoso frantsesari eskainitako egunagaz, Bidebarrieta Kulturguneak Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau martiaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan.

Idazle eta filoso frantsesari eskainitako egunagaz, Bidebarrieta Kulturguneak Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau martiaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan. Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldien aretoan izango da eta dobako sarrerea iragarri dabe antolatzaileek.

Delphine Camolli errealizatzailearen ‘Simone Beauvoir, feminista bat’ filmaren proiekzino eta aurkezpenagaz eta ondorengo mahai-inguruagaz amaituko da eguna. Hitzordua, arratsaldeko 19:30etan izango da liburutegiko ekitaldien aretoan eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak Sailak, Bidebarrieta liburutegiak eta Simone de Beauvoir talde feministearen laguntzinoagaz antolatu da.

‘Ehun urteko burrukaldia emakumearen eskubideen alde’ izenburua hartu dauen ekitaldi egun hau, ‘Simone Beauvoir, feminista bat’ filmagaz hasiko da, 2006an Delphine Camolli Zinegile frantsesak egindako errealizazinoagaz. Ondoren. Mariasun Landa idazleak eta Teresa Lopez Pardina filosofian doktorea eta Madrilgo Unibersidade Konplutenseko Ikerketa Feministen Institutoko kidea danak, mahai-inguru bat eskainiko dabe ‘Simone de Beauvoir: feminista, filosofa eta idazlea’ gaia ardatz hartuta; azken mende erdian emakumearen irudiak izan dauen eraldaketan idazle frantsesaren eragina izando da aztergai.

Simone de Beauvoir (1908-1986), besteak beste, ‘El segundo sexo’ (1949) lanaren egilea da, feminismoaren sormenean zutabetzat hartu izan dan lana, gizartean emakumearen papela aztertzen dauen lana, hain zuzen be.

De Beauvoirren pentsamentua existentzialismoak markauta dago, bere bikotekide dan Jean-Paul Sartregaz batera korronte honen defendatzaile erakusgarria dalarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu