Ikas-art, Arte Ederren Fakultadeetako lanen topaketea izango da zemendian
2008-02-29 10:08Ikas-art izeneko Unibersidadeen I. Arte Topaketak egingo dira datorren zemendian Balmasedan eta Güeñesen. Halanda be, gaur eguerdian, 12:00etan, Arte Ederren 13 fakultadeetako dekanoek Arenatzarte bisitauko dabe topaketen lehenengo ekimen modura. Arenatzarte Gueñeseko eskulturen parkea da.
Ikas-art izeneko Unibersidadeen I. Arte Topaketak egingo dira datorren zemendian, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateak, Enkarturrek, Gueñeseko eta Balmasedako udalek bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak babestuta.
Topaketetan Estaduko Arte Ederren 13 fakultadeetan irakasten eta egiten dan artearen panorama ikusiko da, ikasleek egindako obren bidez. Europako unibersidade bat be konbidauko dabe; aurten, Bordelekoa izango da.
Arte Ederren Fakultadeetako Dekanoen Konferentzia honezkero martxan dago eta Arte Ederren 13 fakultadeetako (EHU, Altea, Bartzelona, Cuenca, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Pontevedra, Salamanca, Sevilla, Valentzia, Tenerife eta Teruel) dekanoek Ikas-arten kokapenak bisitauko ditue.
Hain zuzen be, gaur eguerdian, 12:00etan, Arte Ederren 13 fakultadeetako dekanoek Arenatzarte bisitauko dabe. Arenatzarte Gueñeseko eskulturen parkea da eta Ikas-art bertan egingo da, baita Gueñeseko Sodupe auzoan eta Balmasedan be.
Ikas-artek orain dala 20 urte Europako unibersidadeek euren ikastegien errealidadeak erakusteko egiten zituen bileren nortasuna berreskuratuko dau. Topaketak Arte Ederren Fakultadeentzat oso momentu garrantzitsuan sortu dira, titulazinoa egokitu behar dabelako Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Espazioari begira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!