Thomas Krens Guggenheim Fundazioko zuzendariak dimitidu egin dau

Bizkaie! 2008-02-29 10:12

Bilboko Guggenheim museoaren bultzatzaile nagusienetako bat izan zan Krens, izan be, berak proposatu eutson Frank Ghery arkitektoari Bilbo bisitetea eta eraikin enblematikoa bertan eregitea.

Thomas Krens Guggenheim Fundazioko zuzendariak dimisinoa aurkeztu dau, 1988tik kargu horretan izan ostean. Dana dala, Nazinoarteko Gaietarako aholkulari lanetan jarraituko dau eta Frank Gehryk diseinau eta Abu Dhabin eregiko daben Guggenheim museo barriaz arduratuko da. 2012rako lanak amaituta egotea espero da.

Bilboko Guggenheim museoaren bultzatzaile nagusienetako bat izan zan Krens, izan be, berak proposatu eutson Frank Ghery arkitektoari Bilbo bisitetea eta eraikin enblematikoa bertan eregitea.

William Mack Fundazinoko presidenteak emon dau dimisinoaren barri eta Krensi eskerrak emon deutsoz egindako lan guztiagaitik eta Guggenheim Fundazinoa munduko erakunde garrantzitsu, eraginkor eta prestigiodunen artean kokatzeagaitik.

Krens jn.ak hilebete batzuk barru itxiko dau kargua, ordezko bat aukeratzen danean, hain zuzen be. Krensen ordezkoak New Yorkeko, Veneciako eta Berlineko Guggenheim museoak zuzendu beharko ditu, eta Bilboko Guggenheim museoaren zuzendaritza organoan parte hartuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu