Juan Ajuriagerra, euskal abertzaletasunaren jazoera garrantzitsuei lotutako bizitza bat

Bizkaie! 2008-03-03 18:17

Ajuriagerra hil zanetik 30 urte bete diranean, Sabino Arana Fundazinoak ‘Juan Ajuriagerra bihotzean’ liburua aurkeztu dau. Lan horretan batu dira, batetik, 1978an, haren heriotzearen ondoren, hurretik ezagutu eben zenbait lagunek hari buruz idatzitako lekukotasunak eta, bestetik, oraindino politikan dabilzan persona nabarmen batzuek haren giza eta politika ibilbidea gogoratuz egindako ekarpenak.

Juan Ajuriaguerra (1903-1978) XX. mendeko personarik nabarmenenetako bat izan zan euskal abertzaletasunaren historian. Berak markau zituan EAJk eta haren ordezkariek Herri honen eraikuntzan eta garabidean bizi izandako une garrantzitsu batzuk. Erreferentziazko eta funtsezko politikaria, aurre-aurreko lerroko protagonista izan zan gerran, kartzelan, erbestaldian, klandestinidadean, demokraziaranzko trantsizinoan, lehenengo hauteskundeetan, Moncloako itunetan, lehenengo Euskal Kontseilu Nagusiaren eraketan eta Konstituzinoaren eta Estatutuaren negoziazinoetan

Orain, Ajuriagerra hil zanetik 30 urte bete diranean, Sabino Arana Fundazinoak ‘Juan Ajuriagerra bihotzean’ liburua aurkeztu dau. Lan horretan batu dira, batetik, 1978an, haren heriotzearen ondoren, hurretik ezagutu eben zenbait lagunek hari buruz idatzitako lekukotasunak eta, bestetik, oraindino politikan dabilzan persona nabarmen batzuek haren giza eta politika ibilbidea gogoratuz egindako ekarpenak.

Bizipen barru-barruko eta personalak, lekukotasunak eta goresmenak, joan dan mendeko euskal historiako funtsezko politikari honen giza kalidadearen ikuspegi osoa eskaintzen deuskuenak.

Danetara, 78 lekukotasun dira, besteak beste, Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar, Ibarretxe lehendakaria, Juan Mari Atutxa, Uzturre, Joseba Azkarraga, José María Gil Robles, Txillardegi, Sabin Zubiri, Koldo Mitxelena, Primi Abad, Peru Ajuria, Joseba Leizaola, J. Ramón Blazquez, Ceferino de Jemein, Joseba Elosegi eta José Martírenak eta, horreen osogarri, sasoi haretako argazkiak eta karikaturak be erantsi dira, Ajuriagerraren jatorria eta Deustuko Uri Batzarrean afiliau zanekoa, 36ko gerran garatu eban jarduerea, kartzela frankistetan egon zanekoa, heriotza-kondena, erbestaldia, klandestinidadea, lehenengo hauteskunde demokratikoak, Gorte Orokorretan eta, era berean, gure instituzinoen berrezarkuntza demokratikoko prozesuan egin eban ekarpena gogorarazoteko. Esangura horretan, garrantzitsua izan zan 1977ko bagilaren 15eko hauteskundeen ondoren egin eban lana. EAJko euskal diputaduek eta Fronte Autonomikoa osotzen eben senatari abertzaleak Euskal Parlamentarien Batzarraren bizkarrazur bilakatu ziran; hain zuzen be, urte bizi eta zirraragarri hareetan erakunde horrek Gernikako Estatutuan jasoten dan autogobernua ataratea lortuko eban.

Heriotzea hur eukala, 1978ko zezeilean Euskal Kontseilu Nagusiko kide aukeratu eben eta han Lurralde Antolamendua, Urigintza eta Ingurumena arloez arduratu zan.

Larri gaixorik, Lizarratik hur dagoan Iratxera erretirau eta hantxe hil zan 1978ko abuztuaren 25ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu