EAEko unibersidadeetan 66.077 ikasle matrikulau ziran 2006-2007 ikasturtean, aurrekoan baino %4 gitxiago

Bizkaie! 2008-02-29 14:24

Eustaten datuen arabera, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan biztanlerian izandako beherakadeak eragina izan dau unibersidadeetako matrikulazinoetan.

Eustaten datuen arabera, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan biztanlerian izandako beherakadeak eragina izan dau unibersidadeetako matrikulazinoetan.

Lurraldez lurralde, matrikulautako guztien % 55 Bizkaian izan ziran, % 31 Gipuzkoan eta azkenik, % 14 Araban. Matrikulautako guztien % 54 emakumezkoak izan ziran, joan dan ikasturtean izandako ehunekoaren antzera. Zentroen titulartasunari jagokonez, ikasleen % 79 sektore publikoan matrikulau ziran.

Ikasketa-muetari helduta, lizentziaturetan 27.801 ikasle matrikulau ziran, hau da, ikasle guztien % 42. Diplomaturetan % 22 matrikulau ziran, arkitektura eta injinerutza teknikoetan %18 eta arkitektura eta injinerutzan %14. Emakumeen presentzia nabarmena izan zan lizentziaturetan (% 64) eta diplomaturetan (% 71) eta gizonezkoena, barriz, arkitektura eta injinertutza ikasketetan (% 66) eta arkitektura eta injinerutza teknikoetan (% 73).

2006-2007 ikasturtean 2.386 ikaslek egin zituen graduatu ondoko ikasketak, eta emakumeen eta gizonen kopurua antzekoa izan zan.

Honakoak izan ziren gehien eskatu ziran titulazinoak: Industri injinerutza teknikoa (6.567), Irakasle eskola (5.671), Enpresa-administrazinoa eta zuzendaritza (5.161), Enpresa-zientziak (4.011) eta Industri injinerutza (3.024). Bost karrera horreetako izen-emoteak matrikulazinoen % 40 izan ziran ikasturte honetan.

Emakumeek aukeratutako ikasketei jagokenez, ondokoak nabarmendu ziran: Irakasle eskola (4.272), Enpresa-administrazinoa eta zuzendaritza (2.956), Psikologia (2.183), Enpresa-zientzien diplomatura (2.151) eta Zuzenbidea (1.631).

2006-2007 ikasturtean 30.737 ikaslek egin zituen gizarte eta zuzenbide arloetako ikasketak; hori matrikulazino guztien % 47 izan zan. Bigarren tokian, 21.587 ikaslek (% 33) ikasketa teknikoak egitea aukeratu eben. Bestalde, giza zientzietako ikasketetan 6.234 ikasle matrikulau ziran (% 9). Azkenik, trebakuntza esperimentalaren arloan eta osasunaren arloan 3.690 eta 3.827 ikasle matrikulau ziran, hau da, ikasle guztien % 6 adar bakotxean.

Sexuen araberako lehentasunen harira, gizonezkoak gehiago ziran ikasketa teknikoetan. Adar horretan matrikulautako hamar ikasletik zazpi gizonezkoak izan ziran. Ganerako adarretan emakumeak gehiago izan ziran, % 64 gitxi gorabehera; osasunaren arloan, barriz, % 81.

2006an 12.667 ikaslek eskuratu eben unibersidade-titulua. Horreetatik % 90ek lehen eta bigarren zikloetako ikasketak amaitu zituen. Ganerakoek, hau da, 1.267 ikaslek graduatu ondoko ikasketak amaitu zituen. Danetara, 314 ikaslek gainditu eben doktore-tesia. Bestalde, titulua eskuratu ebenen % 59 emakumezkoak izan ziran.

EAEko hezkuntza-sisteman, 2006-2007 ikasturtean, 7.267 personek lan egin eben, hau da, zerbitzuen sektorearen barruan okupautako biztanleen % 8,7k. Langile horreen artetik, batzuk irakasleak ziran (5.307 lagun) eta ez-irakasleak 1.960.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu