Peter Blake britainiarraren lanak ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2008-03-04 10:35   Kulturea

Erakusketea 100 bat lanek osotzen dabe, bilduma pribaduetatik zein beste museo batzuetatik hartutakoak. Artisteak herri kulturea islatzen dau, zinea, musikea, publizidadea... erabilten ditu inspirazino-iturri moduan.

Peter Blake (Dartfordt, Erresuma Batua, 1932) Pop Art britainiarraren ordezkari nagusienetarikoaren lanak Bilboko Arte Eder Museoan egongo dira ikusgai bagilaren 22ra arte.

Erakusketea 100 bat lanek osotzen dabe, bilduma pribaduetatik zein beste museo batzuetatik hartutakoak. Tartean, Erresuma Batutik, Italiatik, Frantziatik, Alemaniatik edo Japoniatik ekarritako lanak dagoz. Artisteak herri kulturea islatzen dau, zinea, musikea, publizidadea... erabilten ditu inspirazino-iturri moduan.

Beatles taldearen 'Sergeant Peppers Lonely Club Band' diskoko azala egin ebanetik, 1967. urtean, mundu osoan ezagun bihurtu zan Blake. Halanda be, horrek ospea ekarri arren, alde negatiboa be badaukala autortu dau artisteak: 'askok uste dau hori baino ez dodala egin'.

Artisteak 75 urte ditu eta lanbidea ixteko asmoa izan dauen arren, azken bolada honetan lan eta lan ibili dala autortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu