Zinegoak jaialdiak TransMex zikloa eukiko dau aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-01-20 13:05   Barriak

LGTB zinemearen eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren, Zinegoaken, aurtengo edizinoan, trans errealidadeek protagonismo handia eukiko dabe. Horregaz lotuta, TransMex zikloa egingo dabe, Mexikon transexualidadeari buruz egiten dan lan zinematografikoa erakusteko. Era berean, antolatzaileek aurreratu dabe Closet Monster proiektauko dala jaialdia zabaltzeko galan eta El virus de la por amaierakoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Monty Phyton taldeko John Cleese sarituko dau Bilboko Ja! umorearen jaialdiak

Bizkaie! 2016-01-19 16:34   sariak-autortzak

Cleesek umore satirikoan egindako ibilbide profesional barritzailea aintzat hartuta erabagi dabe jaialdiko arduradunek 2016ko BBK Ja! Bilbao saria emotea. Monty Phyton umoregile taldeko kide ezagunenak udagoienean jasoko dau saria, Ja! jaialdiaren zazpigarren edizinoaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bere izakereari ez deutso uko egin Belakok 'Hamen' disko barrian

Dabi Piedra 2016-01-19 13:59   Musikea

Talde gaztea dan arren, arrakastea lortu dau Belakok eta horrek Euskal Herritik kanpoko eszenatokietara eroan dau laukotea. Bapateko ospe horrek presinoa dakarren arren, taldekideek ziurtatu dabe disko barrian euren gustoko musikea egiten segidu dabela. Estilo eklektikoa eta doinu landuagoak dakarrez Hamen diskoko hamabi kantek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroako taldekako bertso txapelketea, Bardoak, barikuan hasiko da

Bizkaie! 2016-01-18 14:22   Bertsolaritzea

Hirugarrenez egingo dabe Bardoak txapelketea Nafarroan. Barikuan, urtarrilak 22, hasi eta martiaren 19an Etxarri-Aranatzen egingo dan finaleraino, 23 bertso-saio antolatuko ditue. Taldekako lehiaketa berezi honetan, 16 taldek parte hartuko dabe, 121 bertsolari eta laguntzaile guztira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerearen Txantxangorria, euskerea erabilteko konbita

Bizkaie! 2016-01-18 09:39   Euskerea berbagai

Txantxangorriaren irudi atsegin eta maitagarri honen bitartez herritarrei konbita egin nahi jake: euskerea erabilteko konbita. Herritar guztientzako konbita: euskeraz ondo dakitenentzat, euskeraz neurri batean edo bestean dakitenentzat, eta euskeraz ulertu bakarrik egiten dabenentzat. Danen ekarpena baita baliogarria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikon eta Ali Sadpara 6.500 metrora heldu dira Nanga Parbaten

Bizkaie! 2016-01-18 09:22

Hirugarren Kanpalekutik hur geratu dira Alex Txikon eta Ali Sadpara, asteburuan egindako ekinaldian. Gitxi gorabehera, 6.500 metroko altuerara heldu dira eta ekipauta itxi dabe bidea. Soka gehiago behar dabenez, Behe Kanpalekura bueltauko dira eta, bide batez, atseden hartuko dabe, hurrengo ahaleginean hasi aurretik. Egunotan eguzkipean lan egin ahal izan dabe, baina beste une batzuetan -30º-eko tenperaturak be izan ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Elgoibarko euskerearen ondarea sarean: elgoibarreraz.eus

Bizkaie! 2016-01-15 13:31   Euskerea berbagai

Bart aurkeztu dabe Elgoibarko Udalaren Gotzon Garate bekea jaso eta Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak egin dauen lana: elgoibarreraz.eus web-ataria. Bekearen ikerketa esparrua euskerearen ezagutzea, erabilerea eta kalidadea dira. Euskara arloko ikerketea sustatzeaz gan, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzea ditu helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2016-01-15 11:01   Musikea

Bertsoa eta musikea buztartzen ditu Beira talde gipuzkoarrak. Bigarren diskoa dau Margotu berria (Baga Biga) eta oraingoan be, ondo jagondako letrak eta rock erritmoak dakarz. Hamar kanta sartu ditue lan barrian. Hurrengo emonaldia Oñatin izango da, hilaren 22an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2016-01-14 17:37   kulturbiz

Lankidetza horren oinarriak ondokoak dira: ikerketea, barrikuntzea eta prospektibea garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunidadea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea, eta, besteak beste, euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa egiteko helburua dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiru erakusketa izango dituan #Burdinkolorea zikloa hasi da Bilboko Itsas Museoan

Dabi Piedra 2016-01-14 12:45   Kulturea

Hiru pintore, hiru begirada Bilboko Itsasadarraren historiari, lanbideei eta eraldaketeari, horixe da Bilboko Itsas Museoak urte barrirako proponiduten dauena. Txandaka, Antonio Aldama, Jose Abel eta Enrike Zubiaren obrek hartuko dabe museoa #Burdinkolorea zikloan. Gaur hasi eta martiaren 13ra bitartean egongo da lehenengo erakusketea, Aldamaren Metalezko argia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Alex Txikonek Nanga Parbateko Bigarren Kanpalekura heldu nahi dau gaur

Bizkaie! 2016-01-14 09:33

Himalayatik Lemoako mendizaleak bialdutako azken datuen arabera, Kinshofer hormearen oinarriraino (6.050 metroko garaieran) bidea ekipetea lortu dabe Txikonek eta Ali Sadpara taldekideak. Ondoren, Behe Kanpalekura bueltau dira eta hurrengo ekinaldian Bigarren Kanpalekuraino heldu nahi dabe, gaua bertan pasetako asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Saioa Agirre Elordui, Getxoko 2015eko kirolari onena

Bizkaie! 2016-01-13 10:46

Getxoko kirol kazetariz osotutako epaimahaiak, botoen % 35agaz aukeratu eban Saioa Agirreren hautagaitzea. Botazinoan, Jonathan Castroviejo txirrindularia izan zan bigarrena -botoen % 31gaz-. Lucía de la Puerta tenislaria izan zan hirugarrena –botoen % 18gaz-, eta laugarren sailkatu zan Alex Cortabitarte judokea –botoen % 16gaz-.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia

Bizkaie! 2016-01-12 13:03   Barriak

Zinegoak jaialdiak zezeilaren amaieran egingo dan 2016ko edizinoaren kartela aurkeztu dau. Argazki bat da, Transformation, scars for freedom izenburua daroana, Joss Manz artistearena da, eta Hegoak alkarteak antolatzen dauen Afrodita argazki lehiaketea irabazi eban igaz. Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Monsieur de Pourceaugnac' komedia-balleta Bilboko Arriaga antzokian, hilaren 17 eta 18an

Bizkaie! 2016-01-12 11:11   Kulturea

Moliere idazle frantses ezagunak 1669an sortutako piezea da Monsieur de Pourceaugnac. Gaur egun gitxitan antzezten dan ikuskizuna Les Arts Florissants jantza-taldeak eroango dau Arriaga antzokiko oholtzara urtarrilaren 17 eta 18an, William Christie zuzendari dala. Obrearen bersino honen erabateko estreinaldia orain dala hilabete eskas egin zan, Caen urian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'El puente de los espias' (Bridge of spies)

Karolina Almagia 2016-01-11 17:12   Zinema kritikak

1960an, Gerra Hotza pil-pilean egoanean, jazotako bat ekarri deusku Steven Spielbergek Bridge of spies filmean. Sobiet Batasunaren eta Estadu Batuen arteko lehia nuklearra zala eta, espien lana funtsezkoa zan. Matt Charmanek eta Coen anaiek idatzitako istorio honek James B. Donovan abogaduagan ipinten dau arretea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetariak aurrez aurre Eztabaidak Literatureagaz ekimenean

Bizkaie! 2016-01-11 16:57   Kulturea

Bilboko Bidebarrietako Kulturgunean, urtarrilaren 12an, martitzenean, 19:30ean, Literaturea eta kazetaritzea: distantziak eta mugak izeneko topaketan Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetari eta idazle bilbotarrak batuko dira Juan Carlos de Rojo kazetariak gidatutako saioan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Laosen esentzia Luang Prabang eta inguruetan

Zigor Aldama 2016-01-11 14:24   Bidaide

Leku turistiko askok amu ezin hobea dabe sustapenerako, leku horreek ezagutarazoteko. Munduan nork ez ditu ezagutzen Pariseko Eiffel Torrea, Pekineko Galarazotako Uria edota Bilboko Guggenheim; kontua da ze, aitatu leku horreetako batzuetan paisajeaz eta ikonoa dan eraikinaz gan, ez dagoala aparteko besterik jentea erakarteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Adam Bielecki eta Jacek Czech poloniarrek bat egin dabe Txikonen espedizinoagaz eta Kinshofer bidean gora egingo dabe egunotan

Bizkaie! 2016-01-11 10:12

Duda eta deliberazino orduak izan dira Alex Txikon buru dauen taldearentzat. Baina, azkenean, hasierako planera itzulita, Nanga Parbati bere bide arruntetik (Kinshofer bidetik) heltzea izango dala egokiena ebatzi dabe, nahiz eta aurten itxura benetan eskasa izan: igaz baino askoz biluziago, izoztuago agiri dalako.

»» Ikusi argazki guztiak (4)