La Encartada museoa doban bisitau ahal izango da domekan, 9. urteurrena ospatzeko
2016-01-08 11:36 KultureaBalmasedan dago La Encartada fabrika-museoa, izen bereko txapel-fabrikea egon zan lekuan. Museoaren 9. urteurrena ospatzeko, doban ikusi ahal izango dira bertako erakusketak domekan, hilak 10. Ganera, lau bisitaldi gidatu egongo dira.
Bilboko Mil Rosas dendeak irabazi dau Bizkaiko Eskaparateen Lehiaketea
2016-01-08 10:39Bilboko Merkataritza Ganbareak antolatzen dau, orain dala 32 urtetik, Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketea. Aurtengo edizinoan, 30 udalerritako 169 dendak parte hartu dabe. Sari nagusia Bilboko Mil Rosas lora-dendeak irabazi dau, bigarren saria Markina-Xemeingo Arriaga Arte-k eta hirugarrena, Balmasedako Decoraciones Javi-k.
Aiko taldeak Dantzakantu ipiniko dau martxan, beti-betiko doinuen inguruko ikastaroa
2016-01-08 09:39 KultureaUrtarrilaren 11n hasita, astelehenero emongo dabe Dantzakantu ikastaroa Bilboko Bizkaia Aretoan, bagilera arte. Melodia tradizionaletako doinuak kantetan ikasi eta zelan jantzatu ikasteko kursoa izango dala aurreratu dau Aiko taldeak. Euskal Herriko ahozko ondarean aditua dan Itsaso Arrietak gidatuko ditu saioak.
Euskal Barrokensemblek 'Euskel Antiqua' diskoa aurkeztuko dau Bilbon
2016-01-07 14:39 MusikeaEuskal Barrokensemble, Enrike Solinís gitarra jole ospetsuak zuzentzen dauen eta antxinako musikan espezializauta dagoan taldeak, Euskel antiqva – El legado musical del País Vasco bere azken diskoa aurkeztuko dau Bilbon urtarrilaren 15ean, barikuan (19:30ean), XV. eta XVI. mendeetako euskal musikearen bilduma argitaratu bakoa.
Umeen Gabonetako Parkera 240.000 bisitari joan dira aurten
2016-01-07 14:37Behin Gabonak pasauta, balantzea egin dabe Barakaldoko BEC erakustazokako PIN edo Umeen Gabonetako Parkeko antolatzaileek. Igazko zifren antzekoak izan dira aurtengoak. Eguraldiak asko baldintzatu dau bisitarien joan-etorria, izan be, alde handia egon da egun euritsuen eta eguzkitsuen artean.
Nanga Parbateko Lehen Kanpalekuan beharrean dabilz dagoeneko Alex Txikon eta taldekideak
2016-01-07 11:18Nanga Parbat mendia (8.126 m) neguan lehenengoz igoteko proiektua martxa onean doala dirudi, Alex Txikon mendizaleak Himalaiatik bialdutako informazinoaren arabera. Ali Sadpara eta Daniele Nardi taldekideakaz batera, Lehen Kanpalekura heldu dira eta gaua bertan pasau dabe. Behe Kanpalekutik materiala igoten be ibili dira aurreko egunetan eta, beraz, ondo horniduta dagoz.
Umeentzako albumen Etxepare sariketea antolatu dabe
2016-01-07 09:53 KultureaUmeentzako irudidun ipuinak bultzatzeko asmoz antolatzen dabe urtero Etxepare saria Nafarroako Udaletako Euskera Zerbitzuek. Saria emoteaz gan, album irabazlea argitaratzen laguntzen dabe lehiaketearen bidez, Pamiela argitaletxeagaz daukien alkarlanari esker. Maiatzaren 20ra arte dago lanak bialtzeko epea eta bagilean emongo dabe irabazlearen barri.
Erregetako opil solidarioa banatu dabe Bilbon, Caritasen alde
2016-01-05 14:15Urteroko ohitureari eutsita, errosko erraldoia preparau dau Bizkaiko Caritas alkarteak Errege Egunaren bezperan. 500 kilotik gorako opila ehundazak herritarren artean banatu dabe, Bilboko Plaza Barrian egindako ekitaldian. Batutako dirua beharrizanean dagozan umeei laguntzeko erabiliko dau Caritasek.
Orain dala 100 urteko Bilboko bizimodua, Zabalguneko eraikinean
2016-01-04 10:00 KultureaBilboko Zabalguneko merkaduan 120 argazki zahar ikusgai ipini ditue. Bertan, 20. mendearen hasikerako Bilbo eta bilbotarren bizimodua zelakoak ziran ikusi leiteke. Benito Tejedorrek ezustean topautako argazkiak dira, urte askoan ezkutuan egon diranak. Urtarrilaren 24ra arte egongo da erakusketea zabalik eta doban ikusi ahal izango da.
Jon Gomez Garai: 'Galdakaok eta Usansolok eurek bakarrik trataera esklusiboa behar eta merezidu dabe'
2016-01-04 09:15 BarriketanBinke! hilabetekariko koordinatzailea
Bilbao Mendi Film Festivalera 8.700 lagun hurreratu dira aurten, orain arteko marka guztiak txiki itxita
2015-12-30 13:33 BarriakMendi Film Festivalek, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kutxabank eta Ternuak babestua, errekor historikoa lortu dau, bertaratu diran lagun kopurua % 18 hazi baita pasa dan urteagaz konparatuta (7.371 lagun) eta ia bikoiztu egin dau du kopuru hori 2012ko edizinoagaz konparauta (4.772 lagun).
Europako zuztarrak eta garagardao burbuilak Txinan
2015-12-30 10:36 BidaideBeharbada inoz ez dozue Qingdao izena entzun. Zuzen ahoskatzea be gatx egingo jatzue. Baina ezagunago egingo jatzue seguruenez Tsingtao. Azken berba hori ezagunagoa izateko arrazoia Txinako garagardao ospetsuenaren etiketetan dago. Txina ipar-ekialdeko kostaldeko uri horren omenez ipini eutsien izen hori garagardaoari, Beijing esateko artean Pekin erabilten zanean. Europako jatetxe txinatar askotan emoten dabe eta edarien arloko Asiako erraldoiaren esportazinorik ezagunena bihurtu da.
Alberto Zuluaga: sukaldaritzeari lotutako bizitzea
2015-12-30 10:35 Jan edanakAspalditik Bizkaiko sukaldaritzearen ikur eta adierazgarri nagusienetakoa da. Hamalau urtegaz ekin eutson sukaldari ibilbideari eta 1999. urtean Michelin izarra eskuratu eban Galdakaoko Aretxondo jatetxeko sukalde-arduradun lez.
Gernikako Bakearen Museoak inoiz baino bisitari gehiago jaso dau 2015ean
2015-12-29 10:17 KultureaGernikako Bakearen Museoak 2015. urteari agur esango deutso balorazino oso positiboa eginaz. Aurten, danetara, 37.441 bisitari hurreratu dira museora, azken urteetako bisitari kopururik handiena, igaz baino 3.354 bisitari gehiago.
Arratiako tranbiari buruzko erakusketea urtarrilaren 15era arte egongo da Bilbon
2015-12-29 09:41 KultureaBizkaiko Foru Liburutegian dago Arratiako tranbiaren historia aztertzen dauen erakusketea, urriaren 30etik. Hasikera baten abenduaren 29ra arte bertan eukiteko asmoa egon da baina, bisitari ugari egon danez, luzatzea erabagi dabe. Holan, urtarrilaren 15era arte ikusi ahal izango da erakusketea. Argazkiak, prentsa-txatalak, agiriak eta maketak dagoz.
'Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan' antzezlanaren estreinaldia urtarrilaren 3an
2015-12-28 11:20 KultureaEuropako kultur uriburutzearen urtea urtarrilaren 3an hasiko da Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktorian, Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan ikuskizunaren estreinaldiagaz. Astrolabium Teatroaren antzezlana da, Mikel Sarriegiren eskutik sortutako talde barriarena. Emonaldia, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Donostia 2016k martxan jarritako Itsasgileak programearen barruan dator.
Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak
2015-12-28 10:02 kulturbiz1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.
Beñat Gaztelumendi: 'Bertsolaritzea gauza kolektiboa da'
2015-12-28 09:36 BarriketanGipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun
Bilboko Itsas Museoak Itsasadarrari buruzko mila marrazki batzeko erronkea egin deutse 4 eta 12 urte arteko umeei
2015-12-23 11:10 KultureaBilbo Metropolitarraren Osoko Saneamendu Planaren 35 urteei buruzko Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz aldi baterako erakusketearen amaierearen harian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak erronkea bota deutse 4 eta 12 urte arteko umeei, Itsasadarri buruzko mila marrazki batzeko, etorkizunean zelakoa izatea nahiko leukien adierazo deien.
Bilbao Arten 2016an sorkuntza lanak erakutsiko dituen artistak ezagutu doguz
2015-12-23 10:31 Kulturea2016an, produkzino propioko erakusketak izango ditue ondokoek: Roberto Aguirrezabala (Sestao). Entropia; Ivan Gomez (Irun); Karlos Martinez Bordoy (Durango); Amaia Molinet (Lodosa). Nociones de habitabilidad; Claudia Müller Montes (Txile). Catastros de agua; Tunipanea: Jonathan Garcia (Belgika). Rizoma[TA]; eta Laura Ruiz Saenz & Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo). Si vis pacem para bellum.