Kartel osoaren barri emon dau BBK Music Legends jaialdiak

Bizkaie! 2016-04-08 13:47   Musikea

Rock, folk eta blues estiloaren inguruko musikariak batzea da BBK Music Legends jaialdiaren helburua. Bagilaren 10ean eta 11n egingo dabe aurtengo edizinoa, Sondikako Ola auzoan, eta bertan egongo diran musikari guztien barri emon dabe. Jethro Tull, Graham Nash eta Los Lobos izango dira kartelburuak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Donostia 2016ren Bidea ekimeneko ibiltariak Bizkaira helduko dira domekan

Bizkaie! 2016-04-08 11:54

Ibilteko eta euskal kulturearen altxorrak ezagutzeko aukerea emoten dau Bidea egitasmoak. Donostia 2016k antolatzen dau, Vasco de Camping taldeagaz batera, 32 etapako ibilbide hori. Domekero egiten ditue txangoak, oinez. Apirilaren 10ean Bizkaira helduko da Bidea, Deba-Markina etapan. Guztira, bost domekatan ibiliko dira Bizkaian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Inkisizinoak Durangon 1500ean zabaldutako prozesua liburu baten batu dau Ander Berrojalbizek

Dabi Piedra 2016-04-07 14:19

Jarrera heretikoa eukelakoan, 40 bat lagun epaitu zituen 1500. urtean Durangon eta gitxienez hamaika erreta hil zituen. Bizkaiko historiaren une hori ahaztuta eta ondo ikertu barik egon dala ikusita, Ander Berrojalbizek artxiboetara jo dau. Emoitzea, Los herejes del Amboto liburua da, Pamiela argitaletxeagaz eta Durangoko Arte eta Historia Museoagaz alkarlanean argitaratua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hurbildu zaitez Punta BegoƱara' erakusketeak galerien bilakaera historikoa nabarmenduko dau

Bizkaie! 2016-04-07 12:54   Kulturea

Ricardo Bastida y Bilbao arkitektoak diseinau eban eraikuntzea, Horacio Echevarrieta industria-gizonaren enkarguz eta erakusketeak monumentuaren historia azalduko dau 1918. urtean hasita egun arte. Labarra eusteko horma lez sortu eben baina ondoren beste erabilera batzuk izan zituan eraikinak; berbarako, Gerra Zibilean Errepublikako ospitalea izan zan, baita aginte-italiarraren kuartel nagusia be.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Askotariko doinuak dakarz Bilbora 'Poltsiko musika' egitasmoak

Bizkaie! 2016-04-07 10:34   Musikea

Uriko publikoari musikearen jokera barriak hurreratzeko asmoz sortutako zikloa apirilaren 8an, barikua, hasiko da. Izan be, aurten, urritik apirilera aldatu dabe Poltsiko musika. Formatu txikiko lau kontzertu izango dira, hileko bariku bakotxean bat, Barrainkua-Abandoko auzo-etxean, Bilboko Udalak aurreratu dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Betiko indarrari eutsita, aldaketea bilatu dau Doctor Deseok disko barrian

Dabi Piedra 2016-04-06 15:01   Musikea

Igual y diferente. Una mirada distinta lanean (Baga-Biga), ohiko CDagaz batera, DVDa eta liburua topauko ditue zaleek. Izenburuak dinoan legez, beste ikuspegi batetik begiratu nahi izan deutso Doctor Deseok musikeari eta bizitzeari. Hortaz, taldearen ezaugarri nagusiei uko egin barik, estilo eta irudi barriak aztertu nahi izan ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

41 euskal enpresa Gourmets Nazinoarteko Azokan euren produktuan sustatzen

Bizkaie! 2016-04-05 12:32   Jan edanak

Apirilaren 7ra arte Gourmets Azokea martxan dago Madrilen; Kalidadezko Elikagai eta Edarien Nazinoarteko Azokea da, eta bertan 41 euskal enpresa dagoz parte hartzen taldean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak HAZIren laguntzinoagaz bultzatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Esne Beltza taldeak egin dau aurtengo Herri Urratseko kantua

Bizkaie! 2016-04-05 10:58   Musikea

Esne Beltza taldeak egin dau aurten, maiatzaren 8an, Senpereko lakuaren inguruan egingo dan Herri Urratseko kantu alaia, Bernat Etxepare eta Oihana ikastoleko gazte eta umeen parte-hartzeagaz. Baxoa euskaraz aldarrikapena be egin dabe kamisetetan idatzitako mezua tarteko. Kliparen egilea Lizeoko ikasle ibilitako Joana Asurmendi izan da eta Ateka Films arduratu da produkzinoaz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Ahozko literaturearen ganeko jardunaldia egingo dau Labayruk apirilaren 7an eta 8an

Bizkaie! 2016-04-05 10:31   Euskerea berbagai

Bilboko Rekalde aretoan izango da topaketea, Labayru Fundazinoak aurreratu dauenez. Ahozko herri-literaturea ardatz hartuta, hainbat persona ezagunek euren ikuspuntua emongo dabe: Jabier Kalzakorta, Maddi Oihenart, Jesus Antonio Cid, Yolanda Arrieta, Kirmen Uribe eta Ruper Ordorika egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lau ikuskizun eta film laburrak Bilboko Errekaldeko Umorezko IV. Antzerki Erakustaldian

Bizkaie! 2016-04-04 15:20   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inaugurauko dau datorren barikuan; erakustaldia apirileko lau barikuetan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udabarriko fasea eukiko dau, aurten lehenengoz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak

Dabi Piedra 2016-04-04 13:58   Bertsolaritzea

Apirilaren 10ean hasiko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta antolatzaileek aurreratu dabenez, aldaketak ekarriko ditu. Lehenengo aldiz, udabarriko fasea eukiko dau, udagoieneko ohiko fasera nortzuk pasauko diran erabagiteko. Bederatzi saiotan, 56 bertsolarik parte hartuko dabe aurreko fasean, domekan Berrizen hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Indian, osasuna errobera ganean (eta II)

Zigor Aldama 2016-03-31 15:47   Bidaide

New Delhi, Indiako uriburuan osasunaren egoerea ez da Thindlu lako baserri giroko urietakoa baino askoz hobea, izan be, auzo behartsuenetako batzuetan Sahara azpiko Afrikan baino okerragoak dira baldintzak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zinebik 'Good things await' film danimarkarra eskainiko dau Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-03-30 12:40   Barriak

Protagonistea Niels Stockholm da, nekazaritza biodinamikoaren munduan dabilen 79 urteko nekazaria. Rita emazteagaz lantzen dau lurra Kopenhage iparraldean. Bere bizitzearen filosofia, gizakia eta lurra unibersoagaz lotuta dagozala dinoan idean oinarritzen da eta, horregaitik, ilargi-egutegiagaz erabateko sinkroniagaz lantzen ditu bere elikagaiak, kosmosagaz ahalik eta harmoniarik egokiena lortzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Amama' eta 'Muros / Walls' lanak saritu ditue Nantesen

Bizkaie! 2016-03-30 10:59   Barriak

Etxepare Euskal Institutuak sustatzen dauen Fenêtre Basque ataleko bi film saritu ditue Nanteseko Zinemaldian: Asier Altunak zuzendutako Amama lanak Epaimahai Gaztearen Saria irabazi dau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Muros / Walls lanak, barriz, Dokumental Onenaren Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martxan da 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa, 50 herritan

Bizkaie! 2016-03-30 10:31   Kulturea

Irakurzaletasuna bultzatzeko sortu eban Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu eta dagoeneko 10. edizinoa beteko dau. Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egingo dabe, Euskal Herriko 50 herritan. Udalak, liburutegiak eta liburu-dendak alkarlanean ibiliko dira, Topaguneagaz batera, euskerazko liburuak publikoari hurreratzeko lanean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Portu Zaharra, etxez-etxe' eta 'MagicFly Experience', ondarea eta turismoa dinamizetako ekinbideak Getxon

Bizkaie! 2016-03-29 14:54

Getxoko Udalak Portu Zaharra, etxez-etxe izeneko ekimena martxan jarri dau; ibilbide bat da, Portu Zaharreko itsas-ondarea berreskuratu eta gune berezitzat nabarmentzeko, Getxok Abragaz eta itsasoagaz dauen loturearen erakusgarri. Horretarako, Turismo Bulegoak, Eusko Ikaskuntzagaz eta bertoko auzokidealaz alkarlanean, hainbat baliabide diseinau ditu bisitarien artean tokiko baloreak eta espiritua sustatzeko eta erraz ulertzeko

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Esperanza Spalding eta Uri Caine be Getxoko Jazzaldian egongo dira

Bizkaie! 2016-03-29 14:35   Musikea

Getxoko Jazz Jaialdiko arduradunek jakitera emon dabenez, Esperanza Spalding eta Uri Caine etorriko dira garagarrilean Bizkaira. Joan dan astean Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardoren kontzertuen barri emon eben eta, gaurko iragarpenagaz, Getxoko jaialdiko emonaldi nagusi guztiak zehaztuta dagoz. Horrenbestez, sarrerak salgai ipiniko ditue maiatzaren 2an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Atyla eskola ontzia Bilboko Itsas Museoan egongo da bagilera arte

Bizkaie! 2016-03-23 16:36

Herrialde askotako tripulazinoa eta ikasleak dituan eskola ontzia da Atyla goletea eta normalean Europako itsasoetan ibilten da, belazko nabigazinoko eskolak emoten. Armadoreak eta Bilboko Itsas Museoak egin daben hitzarmenari esker, bagilaren 6ra arte itsasadarreko moiletan egongo da ontzia. Bisitak egin ahal izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)