Katrina urakanak eragindako suntsiketearen 10. urteurrena gogoratuko dau Euskadiko Filmategiak
2015-11-27 13:56 BarriakKatrina, hamar urte ondoren zikloa laburra baina trinkoa da. Ganera, gure arteko baten begiradeagaz New Orleansera hurreratzeko aukerea izango dogu: Fermin Muguruzagaz, hain zuzen be. Zikloan estreinauko dituan Nola? dokumentala eta diskoa, bertako kultura musikal handiari omenaldia da, 2005eko suntsiketeari bistarik kendu barik.
Scubaren musika elektroniko inkonformistea 2015eko Art After Dark azken saioan Guggenheim Bilbao Museoan
2015-11-27 12:42 MusikeaAbenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan 2015eko azken Art After Dark saioa egingo da, eta Scubak bass-heavy musika elektronikoa eskainiko deusku. Aurretik, barriz, DJV Soundegaz hasiko da ekitaldia, Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindaria, 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban eta 2005etik Fever klubeko dj lanetan dabil.
Guggenheim Bilbao Museoaren 'Bildumako maisulanak' aurkeztu ditue
2015-11-26 14:25 Kulturea18 urte bete barri dituan Guggenheim Bilbao Museoak bere funtsen aukeraketea aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketea tarteko. XX. mendearen bigarren erdiko arte garaikideko pieza nabarmenak egongo dira ikusgai zemendiaren 27tik 2016ko apirilaren 3ra bitartean.
'Mussche' nobelearen japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkeztuko ditu Kirmen Uribek Asian
2015-11-26 14:20 KultureaIdazle ondarrutarraren bigarren eleberria da Mussche, 2012koa. Bilbao-New York-Bilbao nobeleak zabaldutako arrastoari segiduta, Mussche be hizkuntza ugaritara itzultzen dabilz. Kirmen Uribe bera Pekin, Tokio eta Kioton egongo da datozan egunetan, japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkezten. Japonierazkoa, euskeratik zuzenean itzuli dau Nami Kanekok.
'Odola, bihotza eta sentimendua' dakarz Txapelpunk taldeak disko barrian
2015-11-26 13:40 MusikeaDiskoaren abiapuntua norbera gustora geratzea da beti adierazo dau Iñigitok eta emoitzeagaz sano gustora dagozala; beraz, zaleek be disko barria ondo hartuko dabela espero dau. Alde musikalean birtuosismo handirik ez dagoala autortu eta letrei jagokenez, berba eta esaldi gitxigaz asko esatea gustetan jaku esan dau Iñigitok.
Modiano, Blanco-Amor eta Ernaux-en liburu bana euskerara itzulita argitaratu ditu Igelak
2015-11-26 13:00 KultureaNazinoarteko literaturako lan esanguratsuak euskerara ekarteko zereginean, beste hiru liburu plazaratu ditu Igela argitaletxeak: Patrick Modianoren Dora Bruder (Monika Etxebarriak itzulita), Eduardo Blanco-Amorren Parranda (Ramon Etxezarretak euskaratua) eta Annie Ervauxen Begira zenbat argi, maitea (Xabier Aranburu itzultzaile dala).
78 artisau Getxoko 32. Eskulangintza Azokan
2015-11-25 17:27 KultureaHogeita hamabigarren edizinoari aurre egiteko dan honetan, Getxoko Artisautza Azokea sektorearen erreferentzia bihurtu da eta zemendiaren 27tik 29ra, 78 standetan jarriko diran 20 artisautza-espezialidadeko gaiak ezagutzeko eta eskuratzeko aukerea izango dabe Getxora, Areetako Geltokia Plazako karpara, hurreratzen diran guztiek.
Euskerearen bizibarritzearen eredua Paraguain azaldu dau Patxi Baztarrikak
2015-11-25 17:18 Euskerea berbagaiHego Amerikako Paraguain dago Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, euskerearen bizibarritzerako prozesua azaltzen. Holan, Paraguaiko hizkuntza aniztasunerako lagungarri izan leitekezan esperientziak eroan ditu Baztarrikak. Paraguaiko Gobernuagaz lankidetza teknikorako memoranduma be sinatu dau.
Europa iparraldeko eta Estadu Batuetako liburutegi digitalen pare dago Jaurlaritzearen eLiburutegia
2015-11-25 12:31Urtebeteko ibilbidea egin dau Euskadiko Liburutegi Digitalak, eLiburutegiak, eta Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da zerbitzu horrek euki dauen arrakasteagaz. 27.000 liburu digital baino gehiago maileguan emon ditue. Laster, 10.000 titulu eskaintzera helduko dira. Webgunea barritu dau, ganera, eLiburutegiak, eta Antton Olariagak egindako logotipo barria estreinau dau.
'Enarak' operea kontzertu bersinoan Bilboko Arriagan
2015-11-25 11:43 MusikeaAzken urteotako erronka artistiko nabarmenetakoa izan da José María Usandizagaren Las Golondrinas operea kontzertu bersinoan interpretetea. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak obra hau berreskuratu nahi izan dau Donostiako Orfeoiagaz batera Musikeneko orkestra ikasketen koordinatzaile dan Jesús Echeverríaren zuzendaritzapean, konpositore donostiarraren obra eszeniko nagusia Gasteiz, Donostia eta Bilbon interpretetako.
'Nork' nobela grafikoa aurkeztu dabe Xabi Paya gidoigileak eta Patxi Gallego marrazkilariak
2015-11-25 09:49 KultureaXabi Paya gidoigileagaz eta Patxi Gallego marrazkilariagaz batera, Antxoka Agirre Bertsolari aldizkariko zuzendaria agertu dira Bertsolari aldizkariaren 100. ale berezia aurkezteko Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindako prentsaurrean. Komiki edota nobela grafikoan umorea eta satirea erabili dabe genero baltza oinarri hartuta.
Heriotzaz eta minaz gogoetea egin dau Anjel Lertxundik nobela barrian
2015-11-24 17:04 KultureaErrealidadetik asko daukan daukan nobelea da Zu (Erein), Anjel Lertxundiren lan barria. Idazle bat eta haren emaztea dira istorioko protagonistak. Andreari pankreako minbizia diagnostikau deutsie eta gizonaren ikuspegitik horri egokitzeko ahalegina kontetan da. Anjel Lertxundi idazlea antzeko egoera baten dago.
Lauro ikastolako gazteen proiektuak jaso dau Galiciencia zientzia-azokearen sari nagusia
2015-11-23 17:27Lauroko Betabot taldeak hezkuntzea hobetzeko helburua dauen aplikazino bat garatu dau; zehatz esateko, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazinoa errazten dauen software bat da. Ikasle bakotxaren beharretara egokitzen da, eta autismoa dauen ikasle bategaz probau eben. Lan horrek oso harrera ona izan dau Galicienciaren bisitarien zein epaileen artean eta hiru sari nagusietatik lehenengoa jaso dau.
25. urteurrenaren harian, '25 Urte - 25 Abesti' diskoa plazaratu dau Gor diskoetxeak
2015-11-23 14:04 MusikeaDatorren urtean, 2016 . urtean, GOR zigiluak 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko 25 Urte - 25 Abesti disko potoloa aurkeztu dabe; danetara, 25 abesti euskeraz eta beste 25 gazteleraz sartu ditue, 1991. urtetik 2015. urtera arteko abestiek osotzen dabe bildumea, abesti bat urteko.
Joseba Santxo: 'Gaur egun, oro har, askoz hobeto egiten da bertsotan, antxina baino'.
2015-11-23 10:03 BarriketanALBEren 35. urteurreneko batzordearen koordinatzailea
Alaia Martin da lehen finalistea, Zarauzko finalaurrekoa irabazita
2015-11-23 09:49 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako.
Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea
2015-11-23 09:23 BertsolaritzeaGoizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.
Zemendiaren 22an kontzertu bi eskaini eta agur esango dau betiko Oskorri taldeak
2015-11-20 14:27 MusikeaOskorri musika talde bizkaitar mitikoak aspaldi ekin eutson Hauxe da despedidea agurreko bireari (Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Bartzelona, Iruñea eta Bilbo) eta datorren domekan, sarrera guztiak aspaldi agortuta, Bilboko Arriagan emongo dituen zuzenekoak (12:30ean eta 19:00retan) azken aukerea izango dira taldea lanean ikusteko.
RenaƮtre (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Zinebiren Sari Nagusia
2015-11-20 13:30 BarriakJean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sari Nagusia. Zortzi minutu baino apur bat gehiago irauten dauen eta Isabel Herguera zuzendariak egin dauen Amore d'inverno (2015, Euskadi), animazinozko lanak irabazi dau, barriz, Euskal Zinemearen Sari Nagusia.
Aldaketak dakarz Ken Zazpik 'Phoenicoperus' disko barrian
2015-11-20 13:14 MusikeaFenix hegaztiaren antzera, bere errautsetatik berbiztu nahi izan dau Ken Zazpik eta, holan, 20 urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean, hutsetik hasi nahi izan dau. Orain arteko inertzietatik kanpo, taldeak bere soinuaren bilaketan sakondu dau, Ricky Falknerren laguntzinoagaz. Phoenicoperus diskoan (Elkar), letrak idazteko kolaboratzaile barriak euki ditue: Harkaitz Cano, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Lander Garro.