Gaueko estropadea jokatuko dabe zapatuan Bilboko Itsasadarrean

Bizkaie! 2015-12-11 12:55

Hamar traineruk parte hartuko dabe Bilboko gaueko estropadan. Tartean dagoz, nobedade moduan, emakumezko talde bi. Estropadea zapatu arratsaldeko 18:15ean hasiko da, ilundu eta gero. Urteerea eta helmugea Pio Baroja plazako moiletan egongo da eta parte-hartzaileek lau luzeko ibilbidea bete beharko dabe, lehenengo eta hirugarren ziabogak Arrupe zubiaren azpian eginaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Aratusteetako sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2015-12-11 09:35

Epaimahai batek sei kartel aukeratu ditu aurkeztu diran guztien artean eta, orain, herritarrei jagoke erabagitea zein izango dan 2016ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela. Abenduaren 18ra arte emon ahal izango da botoa. Hiru bide egongo dira eretxia emoteko: Komunikabide laguntzaileen bidez, interneten eta Bilboko Turismo Bulegoaren egoitzan. Gabonen ostean emongo da irabazlearen barri.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Maiatzean hasitako bideari amaierea emongo deutso abenduaren 19ko finalak

Bizkaie! 2015-12-10 14:48   Bertsolaritzea

Hiru hilebetez, 14 saio izan dira Gipuzkoan barrena eta azkenean zortzi dira finalera heltzea lortu daben bertsolariak: Agin Laburu (Astigarraga, 1985), Alaia Martin (Oiartzun, 1987), Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun, 1985), Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987), Iñaki Apalategi (Beasain, 1982), Jon Maia (Urretxu, 1972), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Unai Agirre (Hernani, 1975).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umeentzako jarduerak dakarz Bilboko Azkuna Zentrora Gabonak Arte programeak

Bizkaie! 2015-12-10 14:06

Ume eta gaztetxuentzako jarduera ludikoak eskainiko ditu Gabonak Arte ekimenak, aurreko urteetan egin dauen legez, Bilboko Azkuna Zentroan. Gabonetako oporraldian izango dira ekintza guztiak. Irrati-tailerra, antzerkia, jantzak, kontakizunak eta abar dagoz egitarauan. Jardueretan doban edo prezio murriztuan parte hartu ahal izango da. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Etxea zabaldu dabe Bristolen, Ingalaterra hego-mendebadeko euskaldunak batzeko

Bizkaie! 2015-12-10 11:25

Egunotan hasi da martxan Bristoleko Euskal Etxea, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldean bizi diran euskaldunak batzea da euren helburua eta baita Bristolen euskal kulturearen barri emotea be. Oraintsu Ingalaterrara heldutako euskaldunak zein han urte asko daroezenak dagoz alkarte barrian. Gitxienez hile bian behin ekitaldi bereziren bat antolatzeko asmoa daukie.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bono Denda eta Bizkaiko Kultur Txartela kanpainak Bizkaian

Bizkaie! 2015-12-10 09:57   kulturbiz

Bizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko edota museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango dau, kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean eta ezarritako epean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Laukiz: Bizimodua eta ohiturak’ liburu barria plazan

Bizkaie! 2015-12-09 14:38   kulturbiz

Lanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze  Kamiruaga, Ziortza  Artabe eta Jaione Bilbao egileek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Georgiako Opera eta Ballet Konpainia Gasteizen eta Bilbon egongo da abenduaren 17tik 19ra

Bizkaie! 2015-12-09 12:43   Kulturea

Nazinoarteko birea egiten dabil Georgiako Estaduaren Opera eta Balet Konpainia eta Euskal Herrian be geldialdia egingo dau. Abenduaren 17an Gasteizen, eta 18 eta 19an Bilbon, balet emonaldiak egingo ditu. Ganera, master-class bat emongo dau bertako jantzari nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangoko Euskal Dendeak 23.000 bisitari baino gehiago euki ditu aurten

Bizkaie! 2015-12-09 09:48   Kulturea

Urtero legez, Durangoko Azokeagaz batera heldu da Euskal Dendea, euskal artisauen produktuak erakusteko. Arbaso alkarte antolatzaileak azaldu dauenez, guztira 23.065 personak egin dabe osterea Euskal Dendara. Datua arrakastatsutzat jo dabe eta salmentak be onak izan dirala ganeratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aldizkari asko itxurea barrituta heldu dira Durangoko Azokara

Dabi Piedra 2015-12-08 15:03   Kulturea

Euskerazko aldizkari askok formatua aldatu dabe azkanaldion eta horreek ezagutzeko aukerea dago Durangoko Azokan. Gaztezulo gazteen aldizkaria, Euskal Idazleen Alkartearen Hegats eta Argia, hirurek dakarre aldaketea. Itxuran ez eze, maminean be erabarrituta datozala agindu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Landakotik kanpo be Durango bizi-bizi dago eta Euskal Dendan artisauen lanak dozuez ikusgai eta erosgai

Bizkaie! 2015-12-06 13:58   Kulturea

Euskal Dendea aurrera doa, aurten be publikoaren babesagaz. Atzo egun arrakastatsua izan zan, 4.000 lagun hurreratu ziran Durangoko udal merkatu plazara. Han gozau eben artisauakaz eta jaubetu ziran denporea aurrera joan arren, artisauak gero eta garaikideagoak dirala. Ez ahaztu, sarrerea doban da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ortzadar saria Ander Manterola eta Labayru Fundazinoarentzat

Bizkaie! 2015-12-05 14:34   sariak-autortzak

Durangoko Azokako ekitaldien artean, Deia egunkariak eta Noticias Taldeak Ander Manterola eta Labayru Fundazinoari gorazarrea egin deutse gaur, abenduak 5, Ortzadar gehigarri berezia atera daben egunean, Ander Manterolaren ibilbidea eta Labayru Fundazinoaren ekarpena gogoratuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernardo Atxagak 'Muskerraren bidea' aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-12-05 13:28   Kulturea

Ahotsenean, Bernardo Atxaga idazlea eta Pilar Legarra Asteasuko alkate andrea izan dira eguerdian Muskeraren bidea (Pamiela) lanaren aurkezpenean eta oinarrian herria ezagutzera emoteko asmoz, Asteasun oraintsu zabaldutako Muskerraren bidea pasealekua dagoala jakinarazo dabe. Pasealeku hori ardatz hartuta, Atxagak gida literarioa osotu dau, grabazinoakaz hasi eta azkenean liburu formatoa hartu dauena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Argizaiola Sariak protagonista izango dituan 2. eguna gaur Durangoko Azokan

Bizkaie! 2015-12-05 10:43   Kulturea

Iluntzean, Azokearen momentu berezienetako bat izango da: Argizaiola Sariak banatuko diralako, Karrika Antzerki Taldeak gidatutako ekitaldi oso berezi batean. Aurten gure artean dagozan Gerediagako sortzaileek jasoko dabe Argizaiola, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrrate Salazar. 20:00etan hasiko da, San Agustin Kulturgunean. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dagigun!, 2016ko Ibilaldiaren aurkezpena Durangon

Bizkaie! 2015-12-04 13:51   Euskerea berbagai

Asko falta da datorren urteko Ibilaldirako baina gaur, abenduak 4, egingo da aurkezpen-ekitaldia Durangon. Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletako guraso, irakasle eta ikasleok mosaiko erraldoia eratuko dabe Landako gunean, Ibilaldiaren logoa eta leloa munduari erakusteko. Hitzordua 16:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bartzelonako Euskal Etxeak erakusmahaia dauka Durangoko Azokan

Bizkaie! 2015-12-04 12:17   Kulturea

Gaurtik aurrera, abenduaren 8ra bitartean, Durangoko Azokan egongo da Bartzelonako Euskal Etxea, Kanpoan dan Euskal Komunidadearentzako Zuzendaritzeak eta Durangoko Azokeak abiarazo daben programa bati esker. Helburua da azokako bisitarien artean zortzirrialdeko euskaldunen lana eta euskal kultureagazko loturea ezagutzera emotea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Azokako informazinoa eskuko telefonoan eskura, Durangaldea app dobako aplikazinoaren bidez

Bizkaie! 2015-12-03 16:42

Durangaldeari eta Azokearen ganeko oinarrizko informazinoa jaso nahi dozu? Non aparkau, zer ikusi, albisteak irakurri eta autobusen ordutegiak konsultau gura dozuz? Bada, Gerediaga alkarteak martxan jarri dauen Durangaldea app dobako aplikazinoaren bidez, Azokeari eta Durangaldearen ganeko oinarrizko informazinoa jaso ahal izango dozu zeure eskuko telefonoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ho Tzu Nyen artistearen 'Ezagutzen ez denaren hodeia' Bilbon

Bizkaie! 2015-12-03 14:37   Kulturea

2015eko abenduaren 3tik 2016ko apirilaren 24ra ikusgai egongo dan obrea aurkeztu dau gaur Guggenheim Bilbao Museoak: Ho Tzu Nyen-en Ezagutzen ez denaren hodeia (The Cloud of the Unknowing) artelana. 2014an inaugurautako Museoko Film & Video aretoak, bideo-arte, bideo-instalazino eta irudia mobimentuan darabilten lanei eskainitakoa, hartzen dauen seigarren instalazinoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskaldun barrien omenezko leku bana ipini dabe BFAk eta Azkuek

Bizkaie! 2015-12-03 11:45   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak egindako eskariari kasu eginaz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazinoak euskaldun barrien omenez izentau dabe txoko bana. Aldundiaren kasuan, Foru Jauregiaren atzeko iturriak eroango dau aurrerantzean euskaldun barrien izena. Azkue Fundazinoak Euskerearen Etxeko areto bat izentau dau modu horretara.

»» Ikusi argazki guztiak (3)