Susana Talayeroren ia hiru hamarkadako lana ipini dau ikusgai Bilboko Arte Eder Museoak

Dabi Piedra 2016-03-04 13:27   Kulturea

1987tik gaur egunera arteko ehun lan inguru batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak, Susana Talayero bilbotarrari eskainitako Kronika geldiezina erakusketan. Ohiko atzera begirakoa baino, artisteak bere ibilbidean euki dituan kezkak eta lan egiteko modua dira ardatza. Estudiotik museorako aldaketea eta obrak bizirik manteniduteko erronkea gogoz hartu dituala dino Talayerok.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Funkstörung, Marc Piñol eta Daniel B. martiaren 11ko Art Aftyer Dark saioan

Bizkaie! 2016-03-04 13:25   Musikea

Martiaren 11ko egitarauan ondoko musikariak izango dira: Funkstörung (Monkeytown, !K7, Compost, Alemania) eta Marc Piñol (Hivern Discs, Bartzelona), musika elektronikoa jorratzen dabenak; eta  Daniel B. (Bartzelona): minimal wave, synthwave zein slow technoa gustoko dituana..

»» Ikusi argazki guztiak (3)

ArgiHizkiak literatura-lehiaketearen erakusketea Sopelan da

Bizkaie! 2016-03-04 10:30   Kulturea

Leioan abiatu zan erakusketa ibiltaria eta Getxon, Berangon, Urdulizen, Plentzian eta Lemoizen egon ostean, Sopelara heldu da ArgIHIzkiak erakusketea. ArgiHizkiak literatura-lehiaketearen 10 argazkiak eta horreetan oinarritutako euskerazko 20 testu labur onenak batzen dituan erakusketea martiaren 20ra arte bisitau ahal izango da Kurtzion.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zubin Mehta maisuak zabalduko dau Bilbao Arte Portua zikloa Bilbon

Bizkaie! 2016-03-03 10:54   Musikea

Bilbao Arte Portuaren lehenengo denporaldiak, esaterako, sei kontzertu handi eskainiko ditu Zubin Mehta, Vladimir Spivakov, Denis Matsuev, Ivo Pogorelich, René Jacobs eta James Newton Howard maisuen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Euskal Museoko klaustro barritua zabaldu dabe

Bizkaie! 2016-03-03 10:48   kulturbiz

Sei hileko lanen ostean, itxura barritua eta museoko piezak jasoteko baldintza aproposagoak daukaz klaustroak. Batez be, Mikeldi ezaguna hobeto babesteko neurriak hartu dira. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan dirala, ekitaldi bategaz ospatu dabe klaustro barrituaren inaugurazinoa Euskal Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gizazinea ekimena egingo dabe Bilboko Ibaiondo barrutian, beste gizarte errealidade batzuk erakusteko

Bizkaie! 2016-03-03 09:38   jardunaldiak

Martiaren 19ra arte, ikus-entzunezkoak, berbaldiak, erakusketak eta kontzertuak egongo dira Bilboko Ibaiondo barrutiko auzoetan, Gizazinea ekimenaren aurtengo edizinoaren barruan. Caostica alkarteagaz batera, Bilboko Udalak antolatzen dau Gizazinea, beste gizarte errealidade batzuk uriko auzotarrei erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikus-entzunezko euskal ondarea erakutsiko dau Euskadiko Filmategiak martiko programazinoan

Bizkaie! 2016-03-02 14:44   Barriak

Euskadiko Filmategiak Tabakalerako egoitza barria dauenetik, lehen aldiz proiektauko ditu erakundeak konserbetan dituan ikus-entzunezko gordailuak. Martian Euskal ondarea pantailara izenburupean bost film erakutsiko dira lau saiotan banatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Euskal batailoietako gudarien argazkiak ipini ditue Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon

Dabi Piedra 2016-03-02 13:05   Kulturea

Mauro Saravia txiletarrak ataratako argazkietan 1936ko gerratik bizirik geratzen diran gudariak agiri dira. Intxorta 1937 alkarteagaz batera antolatutako erakusketa hori Bilbon egongo da martiaren 29ra arte, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Gudari gehienak gizonak ziran, baina emakumeek be gerrea sufridu ebela gogoratzeko, omenaldia egingo jake apirilean eta hareei buruzko argazki erakusketea datorren urtean aurkeztuko dau Saraviak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Badator Loraldia

Bizkaie! 2016-03-02 10:12   kulturbiz

Apirilaren 9tik 24ra, euskerazko kultur produkzinoaren azken loreek Bilbo uria hartuko  dabe. Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango dira: musikea, jantzak, antzerkia, zinemea, literaturea, bertsolaritzea, performancea... Danetara, 16 egun; 30 ikuskizun baino gehiago; 50 artista baino gehiago; eta hori guztia, 11 lekutan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Askotariko proposamen kulturalak Bilbon, Blas de Oteroren mendeurrena gogoratzeko

Dabi Piedra 2016-03-01 13:35   Kulturea

1916ko martiaren 15ean jaio zan Blas de Otero poeta bilbotarra eta mendeurrena gogoratzeko ekitaldi piloa antolatu dau Bilboko Udalak, kultur eragile eta artistakaz alkarlanean. Irakurraldiak, antzezlanak eta lora eskaintzak egingo ditue. Ganera, Andres Urrutiak euskerara itzuli dau Oteroren Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak, prosa poetikoan idatzitako liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Break On Stage, kultura urbanoen topaketea, apirilaren 16an izango da Bilbao Arenan

Bizkaie! 2016-03-01 10:10   kulturbiz

Igaz arrakasta handiz egin zan Break On Stage, 5.000 ikusle hurreratu ziran Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioira. Aurten, beraz, indarbarrituta dator kultura urbanoen jaialdi hori, bertoko eta nazinoarteko artisten eskutik: Breakdance, hip-hop, scooter freestyle eta beste modalidade asko egongo dira apirilaren 16an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Arbola-gizonaren gorabeherak

Zigor Aldama 2016-02-29 14:43   Bidaide

Orain hamar bat urte, 15 urte zituala atzemon zituan epidermodisplasia verruciformearen lehenengo sintomak. Mundu osoan, hirugarren kasua da berea eta laster jaubetu zan drama gogorra bizi behar ebala. Lehenengo garatxoak eskumako oinean hasi jatazan. Hasieran ez neutson jaramon handirik egin baina gero eta handiagoak egin eta belaunean be agertu jatazanean arduratu nintzan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gasteizen, Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5. topaketan

Bizkaie! 2016-02-29 11:18   Bertsolaritzea

Gasteizko bertso-eskolek antolatutako Kuadrillartekoaren 5. topaketan, hainbat proba egin ondoren, amaierara Gasteizko Errexala eta Kakiturri taldeak heldu ziran; Errexala taldea izan zan irabazle.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinegoak jaialdian 'Te prometo anarquia' film luzeak irabazi dau sari nagusia

Bizkaie! 2016-02-29 10:46   Barriak

Bilbon egin dabe Zinegoak LGTB jaialdiko sari-banaketa ekitaldia. Nazinoarteko epaimahaiak erabagi dau Te prometo anarquia fikzinozko filma saritzea eta Irrawady mon amour dokumentala be goraipatu dau. Tuva Jagell suediarraren eta Claudia Cantero txiletarraren interpretazinoek be saria jaso dabe Zinegoaken 13. edizino honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'The Revenant' eta 'Spotlight', sari nagusien jaube Oscarretan

Bizkaie! 2016-02-29 09:23   Barriak

Bart emon ditue Los Angeles urian aurtengo Oscar sariak eta Thomas McCarthy zuzendariaren Sportlight izentau dabe urteko pelikularik onena. Ganera, The Revenant filmari esker, zuzendari onenaren Oscarra lortu dau Alejandro Gonzalez Iñarrituk eta gizonezko aktore onenarena Leonardo DiCapriok. Emakumezko aktore onenaren Oscarra Brie Larson-entzat izan da, Room filmean egindako lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Disko bizi eta aberatsa dakar Kaotikok oraingoan, 'Sindicato del crimen'

Bizkaie! 2016-02-26 13:53   Musikea

Ibilbide luzea egin dau Aguraingo Kaotiko taldeak musikearen munduan, baina indarrik ez dau galdu. Izan be, Sindicato del crimen diskoko doinuak biziak eta aldarrikatzaileak dira eta, estiloaren aldetik, askotarikoak. Kaotikoren bederatzigarren diskoa da honako hau, estudioko zazpigarrena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Unai Maleski iruñearrak lehen liburua plazaratu dau: 'Hau ez da poesia'

Bizkaie! 2016-02-26 10:06   Kulturea

Aitita-amamak Iruñeko Ardanaz liburu-dendearen jaubeak ziran eta txikitatik irakurle amorratua izan da Maleski baina ez literaturakoa: entsegua, filosofía, politikea, komunikazinoa... Baina literatura aldetik ez naz persona jantzia. Ez ditut klasikoak irakurri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Andy Warholen alderdi ezezagunena Guggenheim Museoan

Dabi Piedra 2016-02-25 13:54   Kulturea

Itzalak izenburuko lana Bilbora ekarri dau Guggenheim Museoak. 102 panelez osotutako obra koloretsua da, Andy Warhol artista amerikarraren obra ikonikoetatik aldentzen dan artelan handia. Argia, koloreak eta itzala dira obrearen oinarria. Zezeilaren 26tik urriaren 2ra bitartean egongo da ikusgai, museoko beheko solairuan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)