Kiki, el amor se hace

Karolina Almagia 2016-04-26 11:32   Zinema kritikak

Paco Leónen (Carmina o Revienta, Carmina y amén) hirugarren film honek aktore andaluziarrak errealizadore legez dauen talentoa erakusten dau. Madrilen uda batean jazoten diran bost istorio kontetan deuskuz. Bostek zerikusia dabe sexuagaz. Filia sexual bitxiez sufriduten daben personaien bitartez agertuko jakuz barre egiteko egoera absurdoak.

- Zuzendaria: Paco León.
- Gidoilariak: Paco León, Josh Lawson, Fernando Pérez.
- Produktoreak: Telecinco Cinema, Wild Blunch.
- Aktoreak: Paco León, Alexandra Jiménez, Belén Cuesta, Alex García, Natalia de Molina, Luis Bermejo, Luis Callejo, Ana Katz, Candela Peña...
- Iraupena: 102 minutu.
- Herrialdea: Espainia.

Paco Leónen (Carmina o Revienta, Carmina y amén) hirugarren film honek aktore andaluziarrak errealizadore legez dauen talentoa erakusten dau. Madrilen uda batean jazoten diran bost istorio kontetan deuskuz. Bostek zerikusia dabe sexuagaz. Filia sexual bitxiez sufriduten daben personaien bitartez agertuko jakuz barre egiteko egoera absurdoak.
 
Baina hau ez da komedia txotxolo bat. Emakume eta gizon horreen bildurrak, desioak eta sentimenduak agiri dira, dramarik egin barik, baina sexua eta oreka personala buztartzearen zailtasunak edo trabak ostendu barik.

Personaien artean, Candela Peñak eta Luis Callejok interpretetan daben barraketako bikotekideak (María Candelaria eta Antonio) dibertigarrienak dira. Eta Ana Kotz aktore argentinarraren indarra eta benekotasuna nabermentzen da ganerako interpretazinoen artean.

Bizi-poza erakusten dauen film fresko eta alaia da hau. Aniztasunari eta gorputz gozamenari kantu bat. Zinema-aretotik irribarre bategaz urtetera eroaten zaituan horreetako bat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu