Ken Zazpi taldeak zabalduko ditu aurten Getxoko Ereaga hondartzako kontzertuak
2016-05-03 12:06 MusikeaDatorren barikuan, maiatzak 6, Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus bere azken lana aurkeztuko dau 22:00etan eta hurrengo egunean, zapatuan, hilak 7, Guda Dantza, Rubia eta El Inquilino Comunista bertoko taldeek Getxon eginiko soinuak erakutsiko ditue gaueko 21:00etan hasita. Urtero legez, saioetarako sarrerea dobakoa izango da.
Musika Eskolen Europako Jaialdiak 8.500 ikasle baino gehiago ekarriko ditu gurera
2016-05-03 11:16 MusikeaDonostia 2016ren eskutik, 59 udalerri, Europa osoko musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok eskainiko dituen 120 kontzertu ingururen agertoki bilakatuko dira maiatzaren 4tik 7ra, EMUSIK, Musika Eskolen Europako Alkarteak (EMU) antolatzen dauen Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatuko baita.
Abian da Bilboko Aste Nagusiko XXXI. Metal, Bertoko Pop Rock Erakustaldia
2016-05-02 15:36 MusikeaBilboko Udalak, Bardintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo dan Metal eta Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren XXXI. edizinoa martxan jarri dau. Izena emoteko epea datorren maiatzaren 4an hasiko da eta maiatzaren 31rarte egongo da horretarako aukerea. Parte hartu nahi daben taldeek izena emotea online egin behar izango dabe www.bilbao.eus orrialdean.
Bilboko Mariaren Bihotzeko aztarna arkeologikoei estalkia eta sarbide barriak ipini deutsiez
2016-05-02 15:11Gune arkeologikora heltzea erraztu nahi izan dau Bilboko Udalak. Holan, 15. mendeko komentu frantziskotarraren aztarnen ganean, argiari pasetan lagatzen deutsan estalkia ipini dabe. Ganera, hiru sarrera barri atondu ditue. Aurrerantzean, beraz, eremu guztia bisitetako moduan dago eta, bide batez, aztarnak babestuago dagoz.
Magoen eta eskapisten topaleku izango dira Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga maiatzean
2016-05-02 14:03 kulturbizHogei mago, prestidigitadore eta eskapista inguruk parte hartuko dabe Bilboko 12. Magia Topaketetan, maiatzaren 5etik 29ra. Era berean, Euskadiko eta Munduko Izarren Galea eta zaleentzako lehiaketea eratu ditue. Ekitaldi guztiak 3. barrutian izango dira, hau da, Txurdinagan eta Otxarkoagan. Izan be, bertako merkatari alkarteak dira antolatzaile, Bilboko Udalagaz batera.
Imanol Uriak irabazi dau Derion Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketea
2016-05-02 10:49 BertsolaritzeaSaioaren irabazlea Imanol Uria izan da, 189 puntugaz. Bigarren Mikel Goiriena sailkatu da 180 puntugaz eta hirugarrena, barriz, Beñat Vidal izan da, 166 puntugaz. Hortik aurrera, Aissa Intxausti izan da laugarren, Ion Barrocal bosgarren, Itxaso Paia seigarren, Xabier Irakulis zazpigarren eta Koldo Gezuraga izan da sailkapenean azkena.
Garbitxu: 'Kale antzerkian, emonaldi bakotxa sorpresa bat da'
2016-05-02 10:20 BarriketanDeabru Beltzak taldeko sortzailea eta kidea
Azkuna Zentroak 'Prototipoak', forma artistiko barrien nazinoarteko topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra
2016-04-29 11:01 kulturbizAzkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra arte, Prototipoak izenburupean. Topaketa honek 3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programeari jarraipena emon nahi deutso, hiru urtez, arte eszenikoez bete eban topaketea.
'Jantzea lanbidea da' aldarrikapena dakar Jantzearen Nazinoarteko Egunak
2016-04-29 10:21 KultureaGaur, apirilak 27, Jantzearen Nazinoarteko Eguna danez, BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, bat egin dau ADDE, Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak jantzearen ezagutza orokorra hobetzeko eta jantzeagaz lotutako profesionalei duintasuna emoteko asmoz bultzatu dan kanpaineagaz.
Euskal Herria Museoak 'Gernika Arbolaren kokalekua (1366 - 2016)' erakusketea hartuko dau
2016-04-28 18:28 KultureaUribilduaren sorrerearen 650. urteurrenaren harian, Gernikako Euskal Herria Museoak Arbolaren kokalekua erakusketea zabalduko dau bihar, barikua. Gernikaren historia erakusten jaku hor, 1366tik 2016ra arteko mugarri garrantzitsuenetan zehar ibilbide bat eginez. Erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernikazarrak antolatu dabe.
SD Eibar Fundazinoak kaleratutako 'SD Eibar 75. urteurrena - 1940 X 2015' liburua kalean dago
2016-04-28 17:37 kulturbizJesus Gutierrez Arosak idatzitako liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren futbolak historian zehar izan dauen bilakaerea hurretik ezagutzeko. Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituan 2015ean eta liburua aurten kaleratu da.
Indiatik datorren hotel-iraultzea
2016-04-28 14:59 BidaideAldaketea oso azkar etorri da. Hile batzuetan ostatu merkearen ikur izan dan Delhi-ko Arakashan kalea puntu gorriz bete da, fatxada, ate, leiho eta karteletan agiri dira. Munduko bigarren herrialde populatuenean, sekulako hotel-iraultzea eragin dauen OYO Rooms online plataformea iragarteko logoa da.
Labayruren hiztegiak eskuko telefonoan doban ikusteko aplikazinoa sortu dabe
2016-04-28 13:45 Euskerea berbagaiLabayru Hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa interneten ipini zituan aurreko udan eta, orain, eskuko telefonotik be konsultau ahal izateko aplikazinoa sortu dau Labayru Fundazinoak. Dobakoa da eta offline ikusi ahal izango da, hau da, interneteko konekzino barik. Hurrengo pausua, hiztegiak tableterako egokitzea izango dala dino Labayruk.
Espainiako lehen emakume argazkilari-kazetaria izan zanaren ganeko 'Joana Biarnes, una entre todos' filma Bilbon
2016-04-27 11:08 BarriakZinebik, urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen Hileko dokumentala estreinaldien zikloak, Óscar Morenok eta Jordi Rovirak zuzendu eta Espainiako lehenengo emakume argazkilari-kazetaritzat hartzen danaren bizitzearen eta lanaren ganeko Joana Biarnés, una entre todos (Espainia, 2015. 72) filma eskainiko dau eguen honetan, apirilaren 28an, Bilbon.
'Markak (Gernika 2016)'
2016-04-26 18:08 kulturbizBernardo Atxaga idazlearen Markak liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri ikuskizun honek. Gernikaren sinbologiara hurreratzeko ahalegin poetikoa da. Bizitzaren joan etorrian inork ez dau mundu hau aztarna edo marka propiorik barik itxi gura. Hemen egon ginan, egun batean bizirik egon ginan hemen adierazoten daben markak ixten doguz han eta hemen. Gernikak eta 1937ko bonbardaketeak hainbat marka eragin ditu.
Kiki, el amor se hace
2016-04-26 11:32 Zinema kritikakPaco Leónen (Carmina o Revienta, Carmina y amén) hirugarren film honek aktore andaluziarrak errealizadore legez dauen talentoa erakusten dau. Madrilen uda batean jazoten diran bost istorio kontetan deuskuz. Bostek zerikusia dabe sexuagaz. Filia sexual bitxiez sufriduten daben personaien bitartez agertuko jakuz barre egiteko egoera absurdoak.
Gernikako bonbardaketearen 79. urteurrenagaz bat eginda, Koldo Serrak 'Gernika' filma estreinauko dau gaur Malagan
2016-04-26 10:24 BarriakGernika filma lehenengoz erakutsiko dabe gaur Malagako Zinemaldian; sail ofizialean lehiatuko da, beste hamalau filmakaz batera. Koldo Serra zuzendari bilbotarrak Gernikako bonbardaketearen 79. urteurrenagaz bat eginda estreinauko dau gaur, hilak 26, bonbardaketearen ganean egindako fikzinozko lehenengo filma.
Loraldia Festibala euskal kulturearen udabarriko erreferentzia izateko bidean da
2016-04-25 17:36 kulturbizHamasei egunez jarraian, apirilaren 9tik 24ra bitartean, euskal kultureak Bilboko hamaika areto eta kale hartu ditu, eta uria udabarriko euskal kultur garaikidearen erreferentzia izateko bidean jarri da. Bilbon egoan hutsune bat betetera heldu da II. Loraldia, eta behar horri bikain erantzun deutso.
Bilboko Guggenheimek artelanak ikasleei hurreratzeko plataforma digitala sortu dau
2016-04-25 14:26 kulturbizUnidade didaktiko interaktiboak deskargauta, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilek Bilboko Guggenheim Museoko artelan batzuen ganeko informazinoa, jarduerak, irudiak eta bideoak eukiko ditue eskura. Dobako 20 kurso dira, iTunes plataformearen bidez eskuratu leitekezanak. Zornotzako Lauaxeta ikastolako irakasle bat ibili da proiektua garatzeko lantaldean.
Maiatzaren 8an, errotak, naturea eta kirola buztartuta Zeanuriko Erroten XI. Ibilaldian
2016-04-25 11:57Aurten XI. edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazo dabenez, helburuak betikoak dira: batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea eta azkenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskaintzea.








































