Blond:Ish kanadarrak protagonista zezeilaren 19ko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2016-02-16 17:21   Musikea

Art After Dark ekimeneko aste honetako protagonistak Blond:Ish, Aníbal Gómez eta Madelman dira. Era berean, Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketaz, Ho Tzu Nyenen Ezagutzen ez danaren hodeia bideoinstalazinoaz eta Bilboko Guggenheimeko Bildumako maisulanak erakusketaz gozetako aukerea be izango dabe hurreratzen diranek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Konpositore erromantikoek hartuko dabe Bilbo, Musika-Musica zikloan

Bizkaie! 2016-02-16 16:53   Musikea

Erromantikoentzako zubia izenburupean, Schubert, Mendelsohn, Wagner eta Richard Strauss konpositoreak izango dira protagonista. Kontzertu nagusiak martiaren 4, 5 eta 6an izango dira Bilboko Euskalduna jauregian. Ganera, uriko auzoetan emonaldiak  egongo dira eta berbaldi ziklo bat be antolatu dabe. Guztira, 75 kontzertutan, 700 musikari profesional baino gehiago batuko ditu Bilboko Udalak eta Bilbao 700 Fundazinoak bultzatutako jaialdiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kendrick Lamar eta Taylor Swift nagusi Grammy sarietan

Bizkaie! 2016-02-16 11:51   Musikea

Aurtengo ekitaldiko momenturik berezienetakoak bi izan ziran; alde batetik, Lionel Richieri Demi Lobato, John Legend, Meghan Trainor, Luke Bryan eta Tyrese Gibsonek eskaini eutsien omenaldia eta, bestetik, oraintsu hildako Davil Bowieri Lady Gagak egin eutson omenaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bruce Springsteenek Donostian kantauko dau maiatzaren 17an

Bizkaie! 2016-02-16 10:37   Musikea

Sarrerak martiaren 4an jarriko ditue salgai, Interneten, Doctor Musicek ohar bidez jakinarazo dauenez. Prezioei jagokenez, jesarleku erreserbatua 65 eta 115 euro bitartean pagau beharko da; pistan, barriz, 80 euro (Prezio horreei banaketa gastuak gehitu behar jakez). Sarrerak internet bidez baino ezingo dira eskuratu: doctormusic.com, ticketmaster.es, fnac.es, carrefour.es eta halconviajes.com plataformatan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'The Revenant' Alejandro Gonzalez IƱarrituren filmak bost sari irabazi ditu bart, Bafta sarietan

Bizkaie! 2016-02-16 10:10   Barriak

Bafta sarietan, bost sari nagusi irabazi ditu Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak zuzendu eta Leonardo Di Capriok interpretautako The Revenant filmak; zortzi ataletan izentauta egoan eta azkenean bost sari eroan ditu, tartean pelikula, zuzendari eta aktore nagusi onenarenak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eguraldi oneko tarte bat aprobetxauta, Beheko Kanpalekutik urten dabe Alex Txikonek eta kideek

Bizkaie! 2016-02-15 09:32

Hiru egun eskaseko hobekuntzea eukiko dau eguraldiak, aurrikuspenen arabera, eta tarte horrek Nanga Parbateko tontorrera heltzeko astirik emongo ez deutsen arren, behintzat gorako bideari ekin ahal izan deutsie mendizaleek barriro. Alex Txikonegaz batera, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro abiau dira asteburuan, gitxienez Lehen Kanpalekura heltzeko helburuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hemen dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Bizkaie! 2016-02-12 11:44   Kulturea

2016ko zezeilaren 12tik martiaren 16ra egingo dira aurten Eibarko Antzerki Jardunaldiak. 39. edizino honetan kolore ugariko 20 talde eta 22 emonaldi izango dira, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea neurtuko dabe San Balendin egunean Zeanuriko Eleizondon

Bizkaie! 2016-02-12 10:02

Goizeko 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen aktea sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, datorren urtekoari agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasauko deutsoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Chvrches, Slaves, InHeaven eta Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2016-02-11 17:04   Musikea

Gaur jakin dogunez, Britainia Handiko Chvrches, Slaves eta InHeaven taldeen eta Estaduko Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe garagarrilaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendiko jaialdian. Orain arte hogei taldek baino gehiagok baieztatu dabe Bilbao BBK Live jaialdian egongo dirala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gorbeiako gune turistikoaren irudi barria eta telefonorako aplikazinoa aurkeztu ditue

Dabi Piedra 2016-02-11 13:51

Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan dagozan herri eta eskualdeetara datozan bisitarientzako irudi erakargarriagoa sortzea eta bertako ekitaldien agenda osotua eskuragarri ipintea dira Gorbeia Gune Turistikoa erakundearen asmoak. Horretarako, logotipo modernoago bat sortu eta eskuko telefonorako aplikazinoa martxan ipini dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bizkaiko Foru Liburutegiak 37 ekintza sartu ditu 2016ko egitarauan

Dabi Piedra 2016-02-11 12:56   kulturbiz

Literaturea ardatz dala, baina sormenaren beste esparruak be aintzat hartuta, askotariko programazinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo urterako, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak azaldu dauenez. Erakusketak, saio literarioak, berbaldiak, lehiaketak eta abar egongo dira. Edade eta gustu guztietarako proposamenak dirala ziurtatu dau Bilbaok, euskeraz zein gaztelaniaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

Bizkaie! 2016-02-11 11:42   Barriak

Basque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen markea, Berlinale, Berlingo Nazinoarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzearen eta Zineuskadiren eskutik. Gaur hasi eta zezeilaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osotzen daben katalogo zabala aurkeztu eta ezagutarazoko da nazinoarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen dauen erakusleihoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskereari hegoak emoteko eskatu deutse Bizkaiko Foru Aldundiak gizarteko eragileei

Bizkaie! 2016-02-11 09:32   Euskerea berbagai

Unai Rementeria Ahaldun Nagusia buru dala, ekitaldi jentetsua egin dabe bart Bilboko Euskalduna jauregian eta, bertan, gizartean eta kulturan euskerea lantzen daben eragile ugaritako ordezkariak egon dira. Euskerearen aldeko konpromiso publiko eta sinbolikoa hartu dabe danek eta herritar guztiei euskerara hurreratzeko deia egin jake.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Azkuna Zentroak gure oraina eta gure gizartea oinarri dituan 'fluxesfeverfuturesfiction' erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2016-02-10 17:41   Kulturea

Azkuna Zentroko fluxesfeverfuturesfiction erakusketeak oraina dau ardatz, gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa dan osogai bat, besteak beste, ekonomia. Gurea lako gizarte kapitalista batean, ekonomia edonon eta edonoiz dago agirian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dabe jomuga, eta ekonomiaren menpean gagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erakusle kopurua sekula baino handiagoa izango da Berdeago azokearen aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-02-10 16:33

Laugarrenez egingo da, zezeilaren 19tik 21era, Berdeago azokea, Durangoko Landako gunean. Aurten, 73 erakusle batuko dira Euskal Ingurugiro eta Iraunkortasun Azokan, sekula baino gehiago. Egitarauari jagokonez, barrikuntzetako bat Film Berdea Gunea izango da, ingurugiroagaz eta iraunkortasunagaz loturea daukien filmentzako espazioa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinegoak jaialdiak kalera urten gura dau, ekitaldi ugariren bidez

Dabi Piedra 2016-02-10 13:38   Barriak

Zezeilaren 22tik 29ra egingo da Zinegoak, LGTB zinemearen Bilboko jaialdia, baina aurretik be ekitaldi piloa egongo dira. Zinemaldiagaz batera, argazki erakusketak, kontzertuak eta familientzako jarduerak antolatu ditue, programazinoa herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Jaialdia amaitu eta gero, 27 herritan proiektauko ditue filmak, Zinegoak hedapena programeari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ironia literaturan gaia ardatz hartuta, David Safier eta Joaquin Berges idazleak aurrez aurre izango doguz Bilbon

Bizkaie! 2016-02-10 12:02   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko barriketaldi lasaiaren bitartez literaturako zenbait gai jorratzea proponiduten dauen Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Maldito karma edo Jesús me quiere lako argitalpen arrakastatsuak idatzi dituan David Safier idazle alemana eta Joaquín Berges egile aragoitarra alkartuko  ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Airakurri' webgunea sortu dabe irakurzaletasuna bultzatzeko asmoagaz

Bizkaie! 2016-02-10 10:07   kulturbiz

Airakurri izeneko kanpainea jarri dau bigarrenez martxan Euskal Editoreen Alkarteak, gaztetxuen artean irakurzaletasuna piztu eta indartzeko asmoagaz; helburua da ikastetxe guztietako DBH 2. mailan dagozan neska-mutikoek liburuak irakurri eta iruzkinak idaztea irakurketa horreei buruz. Komentarioak webgune batera bialdu beharko dira zezeilean eta martian zehar, epaimahai batek onena aukeratuko dau gero, eta horrek saria irabaziko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Luis Moralesen koadroen erakusketea ipini dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2016-02-10 09:42   Kulturea

Teknika bikaineko margolaria izan zan arren, bere sasoiko beste artista batzuk baino ahaztuago dago Luis Morales (1510/1511-1586). Haren obrea sakonago aztertzeko asmoz, 54 artelaneko erakusketa monografikoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Madrilgo Prado eta Bartzelonako Museu D´Art Nacionalegaz alkarlanean sortutako proiektua da. Maiatzaren 16ra arte egongo da erakusketea Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (9)