Zer jazoten da txinatar hegazkinakaz?
2016-05-30 13:41 BidaideOrain aste batzuk The Washington Post egunkariak egindako ikerketa sakon batek erakutsi eban lurreratze sistemearen diseinuan arazo larriak egozala eta horixe zala ezbehar zerrenda luzearen arrazoia.
Gotzon Batikon: 'Sekula ez naz izan diskoteka eta elektronikoaren zalea'
2016-05-23 09:30 BarriketanUribe Kostako The Middle Fingers taldeko trikitilaria.
Literaturea plazer-iturri dala erakusteko hamaikatxu aukera Zarautzen, maiatzaren 19tik 23ra
2016-05-19 08:33 KultureaEkitaldiz bete-betea dator aurten be maiatzaren 20ko astegoienean Zarautzen ospatuko dan euskal letren azokea, Literaturia. Larrua gaitzat hartuta hainbat idazlek eta musikarik hartuko dabe parte, Plazer hutsa lelopean.
Erabateko 21 estreinaldi dakarz Leioako Umore Azokeak aurten
2016-04-27 14:03 KultureaMaiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioako kale eta plazetan Umore Azokearen 17. edizinoa. Antolatzaileek nabarmendu dabenez, 54 ikuskizun egongo dira aukeran, horreetatik 21, erabateko estreinaldiak. Ganera, bertoko artistei lekua egingo jake eta sektoreko profesionalen topaketea egongo da. Leioa kaleko arteen uriburu bihurtuko dogu, dino Ana Lopez programatzaileak.
Mongolia biak hil hurran
2016-05-17 13:45 BidaideYin eta yang. Ura eta ardaoa. Gaua eta eguna. Bustia eta igarra. Kontrajartze formula asko erabili daitekez Mongoliako uriburua eta Txinako erregioa dan Barrualdeko Mongoliakoa konparetako eta danak dira zuzenak ze Ulán Bator eta Hohhot sano desbardinak dira. Herritarrak, barriz, danak dira bat.
Bilboko Aste Nagusiko kartelen lehiaketako finalistak aurkeztu ditue
2016-05-17 13:03 LehiaketakMaiatzaren 23tik 27ra, Bilboko herritarrek kartel irabazlea aukeratzeko modua eukiko dabe, Udalaren webgunean eta Aste Nagusiaren Facebook orrian. Aurten, hilebete lehenago antolatu dabe lehiaketea, behin betiko kartela luzaroagoan erakutsi eta zabaldu ahal izateko.
Jabi Onaindia: 'Nork edo nork euskeraz zeozer egiten badau, Bizkaia Irratian badauka bozgorailua'
2016-05-16 11:24 BarriketanBizkaia Irratiko zuzendaria
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako zortzi finalistak nortzuk izango diran erabagita dago
2016-05-09 11:21 BertsolaritzeaAurreko astean jokatu ziran txapelketako lau kanporaketak eta maiatzaren 22ko finalean egongo diran zortzi bertsolariak nortzuk diran erabagi da: Aritz Landeta, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarra, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.
Josu Landetak eta Garikoitz Sarriugartek irabazi ditue Bizkaiko Txapelketako asteburuko saioak
2016-05-09 10:18 BertsolaritzeaSodupen eta Orozkon jokatu dira asteburuon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bi. Bertan, Josu Landeta Egurrola eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia izan dira onenak. Dagoeneko, zazpi kanporaketa jokatu dira fase honetan.
Egitarau luzea antolatu dabe, SantimamiƱen margoak topau ziraneko mendeurrenean
2016-05-06 10:22Ehun urte bete dira Santimamiñeko kobazuloan historiaurreko pinturak topau zirala eta, hori ospatzeko, egitarau zabala antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, Kortezubiko Udalagaz batera. Maiatzetik urrira bitartean, ekintza ugari egongo dira: Bisitaldiak, erakusketak, berbaldiak, tailerrak eta abar.
Hizkuntza politikearen inguruko agiria adostu dau Euskerearen Aholku Batzordeak
2016-05-05 17:18 Euskerea berbagaiDonostian batzartu da Euskerearen Aholku Batzordeko Euskara 21 lantaldea, hizkuntza politikan hartu beharreko bideaz eta euskerearen geroaz eztabaidatzeko. Eusko Jaurlaritzeak igaz plazaratutako testu bati egindako ekarpenak aintzat hartuta, Eta hemendik aurrera zer? izeneko agiria adostu dabe. Euskerearen normalizazinoan aurrerantzean ze alor izango diran giltzarri jasoten da hor.
Jorge Elosegik egin dau Donostiako Zinemaldiaren kartela
2016-05-05 14:40 BarriakDonostiako Zinemaldiaren 64. ekitaldia egingo da irailean eta antolatzaileek emon dabe aurtengo kartelaren barri: Jorge Elosegi diseinatzaile donostiarraren irudia aukeratu dabe. Zinemaldiaren alkargune funtzinoa erakusten dauen kartela da. Ganera, Zinemaldiko bost sailetako kartelak be aurkeztu ditue.
Euskal kulturea ardatz, Jalgi topaketea antolatu dabe Aiaraldean
2016-05-05 12:16 jardunaldiakMaiatzaren 23tik 29ra bitartean, euskal kulturgintzako eragile ugari batuko ditu Jalgik Aiaraldean. Mahai-inguru eta gogoeten bidez, euskal sorkuntza kulturalaren komunikazinoa eta transmisinoa aztertuko ditue. Ganera, kontzertuak, filmak, antzezlanak eta abar egongo dira. Topaketearen lehenengo aldia izango da honako hau.
Aitor Gametxo eta Diego Vivanco aukeratu ditue Wroclaw urian egonaldi artistikoak egiteko
2016-05-04 17:34 Euskaldunak munduanAitor Gametxo lekeitiarrak Wroclaw uriaren eta bertako gorren komunidadearen erretratua osotuko dau City of sounds and Silence proiektuan; Diego Vivanco barakaldarrak, barriz, artistek bizi daben aldaketa eta ziurtasun eza islatu nahi ditu ¿Y mañana qué? egitasmoaren bitartez.
Klown eta Pailazoen Nazinoarteko Jaialdia egingo da asteburuan Arrigorriagan
2016-05-04 14:33 kulturbizBarikuan, maiatzak 6, hasi eta domekara bitartean, 13 konpainiaren ikuskizunek hartuko dabe Arrigorriaga, klown eta pailazoen nazinoarteko jaialdiaren 21. edizinoan. Tartean, lau euskal konpainia izango dira. Publiko guztientzako egitaraua dakarrela dinoe antolatzaileek. Jarduera osogarrien artean, erakusketa bat eta umeentzako jarduerak dagoz.
'Bisbita platense', Damaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketea Bilbon
2016-05-03 17:56 KultureaDamaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren Bisbita platense Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Arte Eder Fakultadeak alkarregaz bultzatzen daben erakusketa barria da, joan dan legealdian erakunde biek sustatu eben lankidetzarako programatik sortua. Programa horren bitartez, artista gazteek espazioa izango dabe Bilbo erdialdean euren sorkuntza lanak erakusteko.
Euskalkien eta herri-hizkeren inguruko erakusketea ipini dabe Bilboko Zabalguneko eraikinean
2016-05-03 15:08 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasaren zazpigarren liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak Bilbon, Zabalguneko eraikinean, Euskara ibiltaria erakusketea aurkezteaz batera. Liburuaren zein erakusketearen oinarrian, euskalkiak eta herriz herriko berbetak jaso eta aztertzeko Euskaltzaindiak egindako lana dago. 1980ko hamarkadan hasitako proiektu erraldoia da Atlasa eta jakintza hori gizarteratzen hasteko ordua dala dino Akademiak.
Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari
2016-05-03 14:43 BertsolaritzeaXabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari 75 urte bete dituan egunean. Legazpin, Bilbon eta Altzon oraintsu eginiko bertso saioak inoiz plazan egindako azkenak izan dirala esan dau Xabier Amurizak Faktoria Euskadi Irratiko saioan, 75 urte bete dituan egunean.
Hemen da XXII. Fant, maiatzaren 6tik 13ra Bilbon
2016-05-03 13:53 BarriakBilboko Udalak antolatzen dauen XXII. Fant, Bilboko Fantasiazko Zinemaldia bariku honetan jarriko da martxan (Campos Antzokian, arratsaldeko 20:00etan), AEBetan Open Grave eta Apolo 18 lanak zuzendu dituan Gonzalo López-Gallego madrildarraren The Hollow Point lanaren Europako premiereagaz.






































