Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia

Bizkaie! 2016-01-12 13:03   Barriak

Zinegoak jaialdiak zezeilaren amaieran egingo dan 2016ko edizinoaren kartela aurkeztu dau. Argazki bat da, Transformation, scars for freedom izenburua daroana, Joss Manz artistearena da, eta Hegoak alkarteak antolatzen dauen Afrodita argazki lehiaketea irabazi eban igaz. Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia.

Zinegoak, gaylesbotrans nazinoarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak zezeilaren amaieran egingo dan 2016ko edizinoaren kartela aurkeztu dau. Argazki bat da, Transformation, scars for freedom (Eraldaketa, askatasunerako orbainak) izenburua daroana, Joss Manz artistearena da, eta Hegoak Alkarteak antolatzen dauen Afrodita argazki lehiaketea irabazi eban igaz. Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia.

Edizino bakotxean, kartelagaz, jendartearen gehiengoak gitxi ezagutzen dauen LGTBI mundu anitzagaz loturiko gai bat mahai gainean jarten saiatzen gara, dino Pau Guillen zuzendariak, aurten gizonezkoen trans errealidadea ikustarazo nahi genduan. Sinplea dalako gustetan jakun, eta gizonezko baten gorputz-enborra erakutsiz nabarmendu barik pasetan dan argazki batek, bigarren begiradan, ostera, uriko hormetan gitxitan ikus daitekeen beste errealidade bategaz harremanetan jarten gaitualako.

Argazki hau Zinegoaken edizino barri honen irudi nagusia izango da, eta uri osoan jarriko diran 3500 kartel baino gehiagotan agertuko da, bai eta 4000 eskuko egitarau baino gehiagoren azalean bere, festibalaren laguntzaile diran lokaletan, turismo bulegoetan eta barrutiko zentroetan doban eskuratu ahalko diranak.

Era berean, irudi hau martian zehar Zinegoak Hedapenean parte hartzen daben 30 udalerrietatik banatuko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu