Irakastolatik Unibersidadera
2006-12-04 01:00Euskal Unibersidadearen sorrerea
Euskal Unibersidadearen lehenengo pausuak gerra sasoian emon ziran, hain zuzen be, 1936ko zemendiaren 17an, eta potagonistarik nagusiena, Jesús María Leizaola izan zan.
Tempranillo klon barriak Errioxan
2006-12-01 01:00 Jan edanakErrioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2007an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da. Edozelan be, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa elaboretako osogai kimikoetan be.
Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak
2006-12-01 01:00 Bertsolaritzea‘Taket izan bedi jakintza baten eredua eta galdera askoren erantzuna’
Liburuaren aurkezpen ekitaldia Mungiako Mugire Txokoan egin eben abenduaren 1ean. Aurkezpenaren ostean, mungiar talde batek ‘Euskal Kantak’ entzun eta kantetako aukerea eskaini eban. Gaueko 21:30etan, barriz, bertso-afaria izan zan ‘Kaza-Peska’ txokoan, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzeagaz.
Orueko Pasiotarrei emon deutse Lauaxeta 2006 saria
2006-12-01 01:00 sariak-autortzakEuskerea sustatzeko, zabaltzeko eta normalizetako ahaleginak saritzeko igaz sortutako Lauaxeta sariaren 2006ko edizinoan Orueko Pasiotarrak omentu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Musikearen ganeko hiru liburu barri
2006-11-30 01:00 MusikeaNobelea, poesia, ipuina... Genero horreek dira nagusi liburudendetan. Baina, oraingoan, hiru lan barri eta desbardin aukeztu ditu Paper Hotsak argitaratzaileak, musika-taldeen ganekoak: Joxi Ubedaren 'BAP: Bai, horixe'; Xabi Bordaren 'JOTAKIE: Urolan pop'; eta Jon Gurrutxagaren 'RORY GALLAGHER, Kemena eta leialtasuna'.
Kirmen Uriberen kostaldeko kantak eta poemak
2006-11-30 01:00 KultureaPozik dago Kirmen Uribe atara barri dauen liburuagaz. ‘Ideia sortu zan gabezia bat ikusten zalako kostaldeko gaiak jorratzerakoan; euskal iruditegian, gehiago jo da barruko ikuskerea emoteari kostaldekoa emoteari baino’.
'Hauxe', bapatekotasunean dagoalako diskoaren xarma
2006-11-30 01:00 Musikea'Hauxe' diskoko kantuak eta artista bakotxaren errepertorioko kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da datozen egun eta asteetan. Lehenengo hitzordua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da abenduaren 9an.
'H gabe', Sustrai Colina idazle
2006-11-29 01:00 Kulturea'Asko gozau dot idazten, presino barik, isiltasunean sortzea plazer handia izan da eta, horrezaz ganera, liburua idazteko gaztarora begira jarri naz eta niretzat nahikoa bukolikoa izan zan sasoi horretako pasadizuak arakatzea esperientzia ederra izan da'.
Goztgi.kom, trikitia aro barrietara moldatzen
2006-11-28 01:00 MusikeaSei urtez diskorik atara barik egon ostean, Gozategi anai-arrebak eta gainontzeko taldekideak lan barriagaz jatorkuz: Goztgi.kom. ‘Sei urte honeetan gauza asko pasau dira, pentsau, azken diskoa pezetetan saldu genduan’, dino umoretsu Asier Gozategik. Hori da, hain zuzen be, disko honen eta, oro har, taldearen ezaugarri nagusia: umorea eta ironia.
Bildur naz
2006-11-28 01:00 BidaideAskotan egon izan naz hemen baina Hong Kong-era heltzen nazanean beti sentiduten naz larri, itota legez, eta sentimentu hori luzaroan daroat nigaz. Oraingoan, sentsazino hori sakonagoa da.
Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak aztertu ditu Euskaltzaindiak
2006-11-27 01:00 Euskerea berbagaiJardunaldiotan, batetik, Europar Batasunean dagoan hizkuntza-aniztasunaren deskribapena egin da; bestetik, aurreko testuingurua kontuan hartuz, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Euskal Herri kontinentalean indarrean diran hizkuntza politikak aztertu ditue.
Ruper Ordorika: 'nire gogoari jarraituz egin dot diskoa'
2006-11-27 01:00 BarriketanOñatiarrak Sarrionaindiaren testuak erabili ditu hamaika kanta barriz osotutako bakarkako lanean.
Iratxe Ibarra bikain
2006-11-27 01:00 BertsolaritzeaIratxe Ibarraren saioa ederra izan zan eta abenduaren 16an, Bilboko Euskalduna Jauregian jokatuko dan finalerako txartela lortu eban bigarren sailkatutako Onintza Enbeitari lau puntu eta erdiko aldea atara ostean.
UEUk ‘unibertsitatea.net’ atari barria aurkeztuko dau Donostian
2006-11-27 01:00Irakasleek, ikasleek, ikertzaileek edota gurasoek hainbat zerbitzu topauko dabez atarian: ikasketei buruzko orientazinoa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak, ikasketa bilatzailea edo azokea.
Sagarrondotik 07
2006-11-24 01:00 Musikea2007ko Sagarrondotik jaialdia martiaren 17 eta 18an izango da.
‘Aisia euskaraz bizi’ jardunaldiak Durangon
2006-11-24 01:00 Euskerea berbagaiTopagunea Euskara Alkarteen Federazinoak antolatutako ‘Aisia Euskaraz Bizi’ jardunaldiak izan dira atzo, zemendiak 23, Durangon.
Bilboko Txistularien Bandeak eta Alos Quartet ganbera-musika taldeak disko bat kaleratu dabe
2006-11-24 01:00 MusikeaLehen disko honek txistua eta harizko musika-tresna klasikoak buztartzen ditu, eta zuzenean aurkeztuko da Bilboko Euskalduna Jauregian zemendiaren 29an.
Ikurrinea Moncloan
2006-11-23 01:00Madrileko Euskal Milizien historia
Izenburu horregaz laburtzen eban Jesús Galindezek Madrilera joandako euskaldunen ganean 1945ean idatzitako ‘Los vascos en el Madrid sitiado’ liburuko atal bat. Liburuan, Galindezek 1936ko gerran euskaldunek Espainiako uriburuan izandako burrukea batzen dau eta, beste euskaldun askoren artean, Madrilen euskaldunek eratutako Euzkadiko Gudarostea eta euskal milizien historia be kontetan dau.
Windows Vista eta Office 2007: astiro baina badatoz
2006-11-22 01:00Bakotxak jakingo dau Olentzerori zer eskatu baina teknologiagaz zerikusia daukan zeozer gura badogu, ez daiguzan ahaztu Microsoft-en azkenengo aukerak: Windows Vista sistema operatiboa eta Office 2007 programa paketea.
‘Galindez Missing. Askatasunen aldeko borrokalaria’
2006-11-22 01:00 KultureaErakusketea 2007ko zezeilaren 28ra arte ikusi ahal izango da Bilboko Euskal Museoan. Ordutegia: martitzenetik zapatura, 11:00etatik 17:00etara; domekatan: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan eta jaiegunetan, zarratuta
Galindezen desagerketa, bahiketa eta hilketearen 50. urteurrenaren harian, Sabino Arana Fundazinoak eta Euskal Museoak aurkezten daben erakusketearen asmoa aitatu euskal erbesteratuaren bizitzea jasotea da.