Seiurte eta Martxoak 31 taldeen zuzenekoak dakarz Estoldetan zigiluak
2007-11-16 12:58 MusikeaEstoldetan zigiluak Durangaldeko Seiurte eta Martxoak 31 taldeek Plateruenan zuzenean grabautako lan potoloak aurkeztu ditu aurtengo Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokarako.
Seiurte taldearen ‘Plateruenean zuzenean 2007-03-31’ CD + CD ROM
Berriztarren laugarren diskoa zuzenean dator. Bertan, 2007ko martiaren 31n Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskaini eben kontzertua eta aurreko diskoetako (Bapatean -2002, Ekiozu -2003 eta Jauzia 2006) abesti esanguratsuenak indarbarriturik topauko ditu entzuleak. Esan daiteke zeozelan, hiru diskoek sortu daben trilogia zarratzen dauen diskoa dala.
Lan barri honek ez deutsoio taldearen jarraitzaileari huts egingo, eta aldi berean, taldea ezagutzen ez dauenarentzat bide egokia izango da talde honen melodia fin eta gitarra zorrotzen munduan sartzeko.
- Entzuteko 11 abesti (CD): Barkatu, Superstar, Zu, Ospakizuna, Amaigabeko Gaua, Aurrerantzean, T.V. Show, Urruntzen, Seiko Belaunaldia, Gauaren Garen Einean, Bapatean.
- Ikus-entzuteko 4 abesti (CD ROM): Barkatu, Ospakizuna, Seiko Belaunaldia, Gauren Garen Einean.
- Salneurria: 9,50 euro.
- Kontaktua: 627 22 96 26 (Iokin),
seiurte@seiurte.com
www.seiurte.com
‘1937-2007’, Martxoak 31 durangarren CD + DVD barria
Martxoak 31 rock taldeak ‘1937-2007’ izeneko disko barria kaleratuko dau Durangoko liburu eta disko azokarako. Durango eta Berrizko taldeak, Martxoaren 31an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emandako kontzertuan grabatu zuen disko hau, Durangoko bonbaketearen 70. urteurrenaren ekitaldien barruan eginiko kontzertuan.
Bonbaketa ha izan zan hain zuzen, taldeari izena jarteko arrazoia nagusia ‘Durangoko bonbaketea isilpean egoalako jarri geuntsan taldeari Martxoak 31 izena, bonbaketearen eguna gogoan izateko’ dinoe taldekideek.
Boskoteak, hamaika urte kontzerturik emon barik eta sei entsegu egin ostean, digipack elegante batean aurkezten deusku 1988 eta 1996. urteen artean sortutako 17 abestiak. Besteen artean, sigle-biniloa izan zan ‘Lau Katu’ edo kontzertu amaieran lagunen artean (Alerta, Etxe, Seiurte, Aterkings....) abestutako ‘Ene Lagun Galduak’.
Diskoak kolaborazinoak be jasoten ditu, besteen artean Ene Bada taldeko Eneritz Gorrotxategi, Kimetz Zenitagoia Lor taldekide ohia (Gaur egun MALO taldekoa) edo MPB talde mitikoko Lolo Carrera.
‘Guretzat disko hau, geugaz eta historiagaz geunkan zor handi bat zan eta oso harro gagoz emoitzeagaz’dinoe Martxoak 31 taldetik.
- Entzuteko (CD) eta ikus-entzuteko (DVD) 17 abesti: (Intro) 1937, Amets arruntak, Ene lagun galduak, Askatasunaren oihua, Tentazioa, Hondoratzear, Hey! Hey!, Batek daki, Grisa: Burmuinaren kolorea, Lau Katu, Martxoak 31, Sararen berrien zain, Gauaren zati bat, Sentitzea, Bost katu (Lau katu, bertsioa), Ene lagun galduak (Lagun artean). - Kolaborazinoak: Eneritz Gorrotxategi (Ene Bada!), Kimetz Zenitagoia (LOR ohia eta egun Malo taldean), Lolo Carrera (MPB). Inprobisatuak: Etxe, Jabi ‘Alerta’, Iker ‘Aterkings’, Julen ‘Seiurte’, Sergio Quero, Saïd.
- Salneurria: 15 euro.
- Kontaktua: 619 91 82 68 (Andoni), 657 71 12 59 (Iban)
martxoak31band@hotmail.com
www.myspace.com/martxoak31
www.iditu.com/martxoak31
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!