Jone & Etxe, kontzertu birea alkarregaz

Bizkaie! 2007-11-07 11:45   Musikea

Jone eta Etxek, datorren zapatuan, zemendiak 10, Tolosako Bonberenean hasiko dan bira bati emongo deutse hasierea. Jonek ‘Kateak’ izeneko lan barria aurkeztuko dau kontzertuotan eta Etxek, barriz, uda amaitzean egin dauen etenaldi txikiaren ostean, udagoieneko kontzertuei ekingo deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Pixka bat es mucho’ kanpainea martxan

Bizkaie! 2007-10-31 10:55   Euskerea berbagai

Euskerea jakin arren erabilten ausartzen ez diran personak euskeraz be berba egitera bultzatuko dira -eta ahalegin hori autortuko jake-. Ezer ezarri barik eta estutu barik berba egin behar dabe, modu naturalean, holan danok irabazten dogulako eta, azken finean, kanpainearen leloak honakoa dinoalako: ‘Pixka bat es mucho’ Patxi Baztarrikak adierazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Paradisua Lurrean

Zigor Aldama Chiang Rai 2007-10-30 13:37   Bidaide

Chiang Rai probintziako baso zarratuaren erdian, izen bereko uriburutik hamar kilometrora, Wat Rong Khun erakarpenik garrantzitsuena bihurtu da. 'Tenpu zuria' da, tradizinozko eta abangoardiako artearen ezaugarriak buztartzen dituezan eraikin erlijiosoen multzoa.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Miren Agur Meaberentzat Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria

Bizkaie! 2007-10-29 16:57   sariak-autortzak

Miren Agur Meabe lekeitiarrak irabazi dau Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Urtebete Itsasargian liburuagaz. Eleberriak Espainiako Gerra Zibila eta 13 urteko ume batek sasoi haretan Garraitzetan (Lekeitio) bizitakoak ditu ardatz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu ditue euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2007-10-29 10:12   Euskerea berbagai

Kontuak kontu, 29. zenbaki-hutsartea beteteko, Joan Mari Torrealdai euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martixa, Miren Azkarate eta Andres Urrutia euskaltzain osoek, eta 30. zenbaki-hutsartea beteteko Lourdes Oñederra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Henrike Knörr, Xabier Kintana eta Pello Salaburu euskaltzain osoek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerea ate-joka

Bizkaie! 2007-10-26 11:26   Barriak

Zemendiaren 19tik 24ra bitartean, aurten hogeta hamar urte beteten dituan Bideo Bileran, danetara, 46 ikus-entzunezko erakutsiko dira. Bestalde, urteurrena ospatzeko, aurreko edizinoetako kartelen erakusketea be izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

‘Nömadak Tx’ historiako bigarren dokumentalik onena izentau dabe Amsterdamen

Bizkaie! 2007-10-25 18:14   Barriak

Azken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, Amsterdameko IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Petti barriro martxan

Bizkaie! 2007-10-23 15:43   Musikea

Azken urteotan gerizpean egon arren, orain dala urtebete Hauxe diskoagaz etorri jakun Petti eta hasitako ibilbide barriari gogor ekin deutsola jakinarazoteko, 'On' disko barria kaleratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2007-10-23 11:48   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24, 25 eta 26rako, Bilbon (Deustuko Unibersidadea), Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak antolatu ditu, bai Hizkuntza eta Literatura Saileko kideentzat zein Historia-Geografia Sailekoentzat eta Filologia, Historia eta Artxibistika alorreko profesional, ikertzaile eta unibersidadeko ikasleentzat.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Nuria Perez: 'benetako burrukea papel artean dago'

Zigor Aldama 2007-10-22 15:40   Bidaide

Nazinoarteko borondatezko lankidea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Badator Santo Tomas eguna, badator The Pub Ibiltaria

Bizkaie! 2007-10-19 15:49   Musikea

Orain dala hamabi urte hasitako abenturearen hamaikagarren frutua aurkeztu dau gaur Oskorrik, hau da, igazko Santo Tomas egunean grabautako diskoa. Ganera, orain arteko kanta horreek batuko dituan www.thepubibiltaria.com webgunearen barri be emon dabe, aurtengo ekimena preparetan hasteko koadernotxuez gan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arte Eszenikoen Goi Mailako Ikastegiak 2008-2009 ikasturtean zabalduko ditu ateak Bilbon

Bizkaie! 2007-10-19 14:28

Ikasleek goi mailako titulazinoa eskuratuko dabe lau ikasturteak gainditu ezkero. Ikastegia ez da unibersidadearen barruan egongo, baina titulua lizentziaturearen baliokidea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mintzapraktika, euskeraz berbetan ikasteko eskola praktikoak

Bizkaie! 2007-10-16 15:35   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, norbanako borondateari esker sortutako eta aisialdia oinarri daben gune askeetan garatutako Mintzapraktika egitasmo bateratua aurkeztu dabe gaur Euskaltzaindiaren egoitzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gu ta Gutarrak', aurrekoetan baino bertsolariago

Bizkaie! 2007-10-16 15:16   Bertsolaritzea

Bertsoak eta musikea buztartzen ditue orain be baina aurreko alkarlanetan egindako ibilbideaz hausnartu eta gero, zeozer bertsolariagoa egin behar ebela izan zan ataratako ondorio nagusia: bertsoak izan behar eban protagonista nagusia, musikea bertsoaren indargarria eta bapatekotasunak emonaldiaren parte garrantzitsua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ordu eta erdian agortu dira Bruce Springsteen-en kontzerturako sarrerak

Bizkaie! 2007-10-09 11:56   Musikea

Bilbao Exhibition Centerren eskainiko dauen kontzerturako sarrerak martitzen honetan (urriak 9, 10:00etatik aurrera) egon dira salgai, 57, 67 eta 71 euroan. Txartelak Tick Tack Ticket webgunean, FNAC eta Elkar dendetan edota 902 15 00 25 telefono-zenbakira deituta jaso ditue 'subertedunek'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hasi dira Galeako Gotorlekurako bisita gidatuak

Bizkaie! 2007-10-05 15:49

Bizkaian XVIII mendean altxatutako defentsa eraikinen artean, hobeto zainduta dagoana da

Getxoko Galeako Gotorlekura bisita gidatu eta antzeztuak hasi dira gaur barikua, Ondarearen Europako Jardunaldien harira Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Jaurreriko zelatariak: Harresiak, Dorreak eta Gotorlekuak’ lelopean antolatutakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)