Hegaldi ‘merke’ faltsuak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-06-01 02:00   Bidaide

Zelan da posible hegazkin-txartel bat etxetik aireportura taxiak kobretan deutsuna baino merkeagoa izatea? Galdera hori egiten deutsat askotan neure buruari eta seguru nago zuetariko askok be bai.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Oskorri ‘Banda Band’, Oskorriren 35. urtebetetzea Bilboko Bandeagaz

Bizkaie! 2007-05-31 02:00   Musikea

35 urte, 33 disko eta ilusinoa eta sormena ganezka dituan taldea

BilbaoMusikaren aspaldiko proposamenari erantzunez eta urtebeteko lan saio gogorren ondoren dator disko barrizale eta berezi hau. Natxo de Felipe abeslariaren esanetan, ‘erronka handia zan disko hau ze Oskorriren nortasunari eutsiz atmosfera eta sonoridade desbardinak lantzea zan gure asmoa eta emoitzeagaz pozik, harro gagoz'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketearen azkena

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, bagilaren 1ean, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketearen azkena. Bizkaiko txapela dago jokoan, eta ez da gitxi, baina horrezaz ganera Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran ebatziko dau final honek. Maila bakotxeko lehenengo biek egingo dabe Altsasun jokatuko dan finalera joateko bidea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hasi dira Bilboko Liburu Azokearen inguruko ekitaldiak

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Kulturea

Maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean, liburuak izango dira protagonista Bilboko XXXVII. Liburu Azokan. Inaugurazino ofiziala izan barik be, azokearen inguruko ekitaldiak hasita dagoz, izan be, gaur goizean Mitch Albom idazle estadubatuarrari Zilarrezko Idazluma Saria emon deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘More Volumen Tour 93’ Su Ta Garren DVDa salgai

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Musikea

1993an EH Sukarra taldeagaz Europan egindako bireari amaierea emoteko, kontzertu berezia emon eben Eibarren, maiatzaren 1ean; VHS formatuan grabau eben eta, orain, barriz, DVDan berrargitaratu dabe. Honezkero salgai dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Graffiti lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Gazteen sormena eta produkzino artistikoa sustatzeko helburuagaz, garagarrilaren 14an Gernika-Lumon izango dan Graffiti Lehiaketearen hirugarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Izena emoteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal taldeen loraldia Leioako Umore Azokan

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Kulturea

Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitarteko Leioako Umore Azokan parte hartuko daben euskal konpainien ikuskizunen aurkezpena egin dabe Bilbon. Programan, azken orduko ekarpen barria izan da, EHUko Leioako Campuseko ikasleek sortutako ‘Arte Ibilbidea’ ikuskizun multidisziplinarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urtsuan zazpi leio...

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2007-05-28 02:00

Urtsuago Jauregia Baztan aldean, Nafarroan, dago, hain zuzen be Arizkunen, agoten herrian. Gaur egun itxuraz aldatuta dagoan arren, gerrarako sasoi bateko horma eta defentsak erabat galduta eta aldatuta, oraindino igarten jako bere garaian sano garrantzitsua izan zala.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mendebaldeak badu ekialdea

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Euskerea berbagai

Zuberoa: hizkuntza, literatura eta etorkizuna

Mendebaldeko hizkerea aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskerea bera indartzeko helburua dauen Mendebalde Kultura Alkarteak XI. Jardunaldiak egingo ditu gaur eta bihar (maiatzaren 25ean eta 26an) Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Koldo Etxebarria: ‘pixela da nire pigmentua’

Saioa Torre Gereketa 2007-05-24 02:00   Barriketan

Teknologia barriak eta pinturea buztartzen dituan artistea

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Aldizkari estadubatuarretan, kritika onak Kirmen Uriberen lanari

Bizkaie! 2007-05-23 02:00

‘The Hardvard Book Review’ aldizkari ezagunaren 2007ko neguko alean 'Meanwhile, take my hand' liburuaren ganeko kritikea idatzi dau Liza Flum idazleak. ‘On dreams and Wartime’ izenburupean (Ameseten eta gerra garaien inguruan), modu sakonean aztertzen dau liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Larre-aldaketea: baserritik Gorbeiara

z 2007-05-22 02:00

Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre-aldaketan parte hartzeko aukerea dago datorren domekan, maiatzaren 27an, Zeanurin

Urtero udabarrian naturea neguko lozorrotik izartzeaz batera, larre-aldaketearen lekuko izaten da Gorbeia, abelgorri, behor, ahuntz eta batez be ardiak mendira eroaten dituelako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mieltxo Monfort: ‘kolaboratzaileak dira gure altxorrik preziatuena’

Bizkaie! 2007-05-18 02:00   Barriketan

Bilbo Hiria irratiko esatari eta koordinatzailea

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldia egin dau Ibon Sarasolak

Bizkaie! 2007-05-18 02:00   Euskerea berbagai

Lexikografoak 1996ko edizinoaren, hau da, lehenengo edizinoaren testua berridatzi dau Euskaltzaindiaren arauetara eta, batez be, 2000 urteko Hiztegi Batura egokitzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bildurra eragiteko moduko museoa (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-05-16 02:00   Bidaide

Tuol Sleng, edo S-21 kartzelea, sarraski handien ostean (Hitlerrek judutarren kontra egindakoa baino handiagoa) geratzen dan leku baltz horreetariko bat da. Phnom Penh uriburuan dago eraikina eta, odolik ikusi barik be, bildurra sartzen jatzu gorputzean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Dobako sarrerak, bisita gidatuak, opariak eta kontzertuak Bizkaiko museoetan

Bizkaie! 2007-05-16 02:00

Museoen Nazinoarteko Egunean (maiatzak 18), bisita gidatuak, dobako sarrerak, deskontuak, opariak eta kontzertuak izango dira nagusi. Hona hemen, laburrean, Bizkaiko museo batzuk eskainiko dabena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kurutzearen izenean

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2007-05-15 02:00

Frankotarrek hildako abadeak

Datozan egunotan hainbat abade santutzarako bidean jarriko ei ditue Erroman. 1930eko hamarkadan, Espainian Errepublikea nagusi zala, kurutzearen izenean jarduteagaitik hildakoak hartuko dira gogoan eta geuk be gauza bera egingo dogu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Domekan, 'Geroaren deiadarra' lelopean, danok Balmasedara!

Bizkaie! 2007-05-15 02:00   Euskerea berbagai

Ikastolen aldeko 2007ko bigarren jaia maiatzaren 20an ospatuko da Balmasedan, Zubi Zaharra ikastolearen eskutik ‘Geroaren deiadarra’ lelopean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Herrien arteko II. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2007-05-11 02:00   Bertsolaritzea

‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean

Herritarren ekimenari esker eta TAKET bertsozale alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko II. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (5)