Khaosan planetea
2006-12-21 01:00 BidaideAbendua. Gabonak ate-joka. Bangokeko zerua urdin dago eta, gerizpean, hogeta hamar gradu. Euliak be ez dira ausartzen hegaz egitera. Halanda be, eguzkiaren izpi eskas batzuk baino ez dira sartzen Thanon Khaosanen, duda barik, Tailandiako uriburuko kalerik berezienean.
Ricardo Gomez: ‘testu bat agertzen dan bakotxean danok irabazten dogu’
2006-12-18 01:00 BarriketanEHUko hizkuntzalaria eta blogaria
Berunezko gabonak
2006-12-18 01:00Gerrea hasi zaneko 70. urteurrena bete da aurten. Gerrea, garagarrilaren 17an hasi zan eta Hego Euskal Herrian 1937ko udararte iraun eban, gitxi gorabehera. Hor tartean, gabonak pasau behar izan ebezan euskaldunak gerra giroan.
Elikadura arazoak, anorexia baino gehiago
2006-12-15 01:00 Jan edanakGorputzaren kultoa eta elikadurearen gehiegizko kontrola dala eta, gero eta gehiago entzuten dogu anorexia berbea. Baina beste hainbat gaixotasun be badagoz horregaz lotuta, bulimia, bigorexia eta ortorexia berbarako.
Sareko euskerazko produktuen katalogoa aurkeztu dabe
2006-12-15 01:00Bizkaiko 26 udaletako euskera zerbitzuek sustatuta, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) osotu, Euskaltelek babestu eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzinoz kaleratu dan katalogoaren helburua 16 eta 26 urte bitarteko gazteei Interneten dagozan euskerazko produktuak hurreratzea da.
Txinaren etorkizunari alkarrizketea
2006-12-14 01:00 BidaideHuang Luwen, Kimika ikaslea Fudan Unibersidadean (Shanghai)
Hilean 1.100 bat SMS mezu bialtzen ditu, shopping egitea ikaragarri gustetan jako eta egunean 8-12 bat orduz egoten da ikasten. Huang Luwen da, Shanghaiko Fudan Unibersidadeko 20 urteko ikaslea. Txinaren etorkizunaren ezaugarriak batzen ditu.
Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallya Aiaraldean
2006-12-13 01:00 BarriakDatorren zapaturako, abenduak 16, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizinoa antolatu dabe Aiarako Kuadrillan. Bertan, parte-hartzaileek hamar orduko epea izango dabe euskera hutsean hiru minutuko bideo lan bat montetako, antolatzaileek aukeratutako eskualdeko hainbat ezaugarri islatuz.
Koldo Tellitu: 'guretzat kontzeptu klabea da Euskal Herria'
2006-12-11 01:00 BarriketanTellitu aho batez izentau barri dabe ikastola danak batzen dituan Ikastolen Konfederazinoko lehendakari
Ibon eta Onintza aurrez aurre finalaren atarian
2006-12-11 01:00 BertsolaritzeaDakizuenez, finala bete-beteta jatorku finalista eta entzuleen partetik. Estiballesek, Paiatarrak (Xabik eta Fredik), Ibarrak, Lekuek, Muniategik, Enbeitak eta Ajuriak atrapau dabe euren lekua. Gu azken biakaz, hobeto ezagutu dagizuezan, gustura egon gara berbetan.
Durango, euskal literaturea eta hausnarketa batzuk Getxon
2006-12-05 01:00Zemendiaren 30ean, Getxoko Kultur Etxean, mahai-inguru interesgarria eskaini eben euskal literaturako hiru ordezkarik, euskal literaturearen egoerea gai hartuta. Laura Mintegi, Iñaki Friera eta Unai Elorriaga egon ziran berbetan, eta ekitaldiaren ordu bi inguruak arin pasau ziran.
Txinatarrez betetako hegaldia
2006-12-05 01:00 BidaideHeldu naz Shanghaira eta honakoa pentsau dot: ba ete dago txinatarrez betetako hegazkin batean joatea baino okerragorik?
Joan Mari Torrealdai: 'zentsura profilaktikoa komunikabide nagusiek darabile eten barik Espainian'
2006-12-04 01:00 BarriketanAurtengo Argizaiola saria jasoko dauen Jakin aldizkariko zuzendaria
Eneko Mentxaka eta Itsaso Artola argazkilari sarituak
2006-12-04 01:00 Euskaldunak munduanSaritutako ikasle honeek abenduaren 6tik 8ra Estrasburgon egingo dan ikasleen nazinoarteko topaketa baten parte hartuko dabe. Abenduaren 8an, saritutako ikasleek nazinoarteko ziurtagiria jasoko dabe Europako Batzordean antolatutako ekitaldian, beste 35 herrialdetako sarituakaz batera.
Ozeanoaz bestaldeko ekarpenak gurean
2006-12-04 01:00 Euskaldunak munduanOzeano atlantikoaz bestaldeko lanak be izango dira, urtero legez, Durangoko Azokan. Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasguneak, ‘Center for Basque Studies’ dalakoak lau nobedade aurkeztuko ditu. Bestalde, omenaldi beroa jaso dau Karlos Zarragak, hainbat urtean unibersidadera liburuak bialtzeagaitik.
Irakastolatik Unibersidadera
2006-12-04 01:00Euskal Unibersidadearen sorrerea
Euskal Unibersidadearen lehenengo pausuak gerra sasoian emon ziran, hain zuzen be, 1936ko zemendiaren 17an, eta potagonistarik nagusiena, Jesús María Leizaola izan zan.
Tempranillo klon barriak Errioxan
2006-12-01 01:00 Jan edanakErrioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2007an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da. Edozelan be, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa elaboretako osogai kimikoetan be.
Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak
2006-12-01 01:00 Bertsolaritzea‘Taket izan bedi jakintza baten eredua eta galdera askoren erantzuna’
Liburuaren aurkezpen ekitaldia Mungiako Mugire Txokoan egin eben abenduaren 1ean. Aurkezpenaren ostean, mungiar talde batek ‘Euskal Kantak’ entzun eta kantetako aukerea eskaini eban. Gaueko 21:30etan, barriz, bertso-afaria izan zan ‘Kaza-Peska’ txokoan, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzeagaz.
Orueko Pasiotarrei emon deutse Lauaxeta 2006 saria
2006-12-01 01:00 sariak-autortzakEuskerea sustatzeko, zabaltzeko eta normalizetako ahaleginak saritzeko igaz sortutako Lauaxeta sariaren 2006ko edizinoan Orueko Pasiotarrak omentu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Musikearen ganeko hiru liburu barri
2006-11-30 01:00 MusikeaNobelea, poesia, ipuina... Genero horreek dira nagusi liburudendetan. Baina, oraingoan, hiru lan barri eta desbardin aukeztu ditu Paper Hotsak argitaratzaileak, musika-taldeen ganekoak: Joxi Ubedaren 'BAP: Bai, horixe'; Xabi Bordaren 'JOTAKIE: Urolan pop'; eta Jon Gurrutxagaren 'RORY GALLAGHER, Kemena eta leialtasuna'.
Kirmen Uriberen kostaldeko kantak eta poemak
2006-11-30 01:00 KultureaPozik dago Kirmen Uribe atara barri dauen liburuagaz. ‘Ideia sortu zan gabezia bat ikusten zalako kostaldeko gaiak jorratzerakoan; euskal iruditegian, gehiago jo da barruko ikuskerea emoteari kostaldekoa emoteari baino’.