Rock, folk eta musika klasikoa BilbaoMusikak antolatutako Santa Zeziliaren kontzertuetan
2007-11-21 11:33 MusikeaZemendiaren 22an, San Zezilia egunean, barriz, irakasleen txandea izango da Ayala Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko daben kontzertuagaz. Emonaldiak 30 bat musikari batuko ditu eszenatokian (Eskolako Sail guztien ordezkaritzea izango da),
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BilbaoMusika erakundeak zenbait kontzertu antolatu ditu Solokoetxen dagoan Udal Musika Eskolako hainbat irakasle eta ikasleren eskutik, eguenean ospatzen dan Santa Zezilia musikarien zaindariaren egunerako. Zentro horretan, gaur, hilak 21, ikasleen kontzertua entzuteko aukerea izango da eta bihar, San Zezeilia egunean, irakasleen eskutik Ayala Antzokian izango da kontzertua. Bi saioak dobakoak izango dira eta errepertorio zabala eskainiko dabe, musika klasikotik hasi eta folk tradizionaletik eta rock and rolleko klasikoetatik pasatuz.
Santa Zezilia egunaren bezperan, hilak 21, Eskolako 40 ikasle inguruk eskaini eben kontzertua; txistulari eta piano-jole, biola-jole, biolin-jole, saxo edo eta klarinete bakarlariak eszenatokian izan ziran hiru rock taldegaz batera. Hitzordua BilbaoMusikaren egoitzan, La Galera eraikinean (Sorkunde kalea, 8) izango da, 19:00etatik aurrera. Ohiko musika tradizionalagaz batera, beste autore klasiko batzuren artean, Tchaikovsky, Brahms, Schubert edo Vivaldi lako maisuen piezak entzuteko aukerea izan zan, baita arrakastatsuak izan ziran rock abesti batzuk be, besteak beste, Eaglesen ‘Hotel California’, Aerosmithen ‘Crying’ edota Neil Youngen ‘Ohio’.
Zemendiaren 22an, San Zezilia egunean, barriz, irakasleen txandea izango da Ayala Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko daben kontzertuagaz. Emonaldiak 30 bat musikari batuko ditu eszenatokian (Eskolako Sail guztien ordezkaritzea izango da), BilbaoMusika arduratzen dan musika estilo eta genero guztiez gozetako aukerea emonez: Haydn edo Granadosen lan klasikoak, Astor Piazzola bandoneonaren maixu argentinarraren piezak edota Steve Miller Band blues-rock estiloko taldearen piezak; txistu, trikitixa eta albokearen laguntzinoagaz interpretauko dituezan euskal doinuez gan.
Kontzertu biak dobanekoak izango dira baina egueneko kontzerturako beharrezkoa izango da gonbidapena jasotea Ayala Antzokiko txarteldegian 17:30etatik aurrera, leku mugatua baitago. Lau sarrera emon ahal izango dira persona bakotxeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!