Laboak 'Lekeitioak' lana aurkeztu dau CD formatuan

Bizkaie Argazkiak Nahia Zarzosa 2007-11-22 17:14   Musikea

Edizino barritua Lekeitioko udaletxean aurkeztu dabe eta bertan izan dira Laboa bera eta bere Marisol Bastida emaztea, besteak beste.

Elkar argitaletxeak CD formatuan plazaratu dau Mikel Laboak 1988an ataratako ‘Lekeitioak’ diskoa. Edizino barritua Lekeitioko udaletxean aurkeztu dabe. Bertan izan dira Laboa, bere emazte Marisol Bastida, Elkar diskoetxeko arduradun Angel Valdes, Lekeitiko alkate Jose Maria Cazalis, Iñaki Salvador musikaria eta Ispasterreko alkate Karlos Arrizubieta.

Lan honegaz eskal kantagintzearen aintzindaririk enblematikoenetakoaren diskogintzan eguneratu barik egoan ‘Lekeitioak’ diskoa CD formatura egokitu dau Elkarrek, bi arrazoi nagusirengatik; ‘Alde batetik, ha zalako euskarri barrira egokitzeko falta zan bakarra eta, bestalde, 'Lekeitioak' kontzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordeten dalako, bere mundu imaginarioa, imitauezina eta oraindino be erabat barrizalea eta trasgresorea dana’, azaldu dabe.

Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentau guran. Beti ondoan izan dituan Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan be, Laboaren uniberso joria interpretetako ekarpen ederra eginaz.


Diskografia

Lau herri kanta, 1964 (EP)
Ursuako Kantak, 1966 (EP)
Bertolt Brecht, 1969 (EP Bertold Brechten letrakaz)
Haika Mutil, 1969 (EP)
Euskal Kanta Berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izenenko diskoa ez zan argitaratu Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituelako)
Lau-bost, 1980 (LP bikotxa).
6 (Sei), 1985.
Lekeitioak, 1988 (7tik 11ra doazen Lekeitioak diskoak ez ziran argitaratu)
12 (Hamabi), 1989
14 (Hamalau), 1994
Mikel Laboa Zuzenean, 1997
Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiagaz).
60ak+2, 2003 (Lehenengo obren bildumea).
Xoriek - 17, 2005
Lekeitioak, (berrargitalpena CD formatuan) 2007

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu