Uria aztergai Eusko Ikaskuntzeak antolatutako jardunaldietan

Bizkaie! 2007-11-22 11:11   jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Sailak Uri Antropologiaren III. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik, zemendiak 22, zapatura, zemendiak 24, bitartean Bilbon, 'Uri globalak eta kultura lokalak' izenburupean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Berbaldi Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian.

Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Sailak Uri Antropologiaren III. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik, zemendiak 22, zapatura, zemendiak 24, bitartean Bilbon, 'Uri globalak eta kultura lokalak' izenburupean. Bizkaiko Batzar Nagusietako Berbaldi Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian uri fenomenoen inguruko aditu ugari batuko dira kultura eta uriko lekuen ganeko gogoetea egiteko, beti be, globalizazino testuinguruaren barruan. Jardunaldiak egun osokoak izango dira.

Edizino honetako 75 berbalari eta komunikatzaileek 30 unibertsidade ordezkatzen ditue eta Euskal Herriko, Espainiako, Portugaleko, Frantziako eta Brasileko sei ikerketa erakunde be bai. Ganera, nazinoarteko mailea zientzia eta antolaketa batzordeen osoereak emon deutso. Tartean, antropologo, soziologo, geografo, historialari, arkitekto eta arte ederretan adituak dagoz.

Kazetaritza ikuspegitik, Bilbon Michel Agier izango dala nabarmendu dabe antolatzaileek. Institut de Recherche pour le Développement y de l'École des Hautes Études en Sciences Sociales dalakoaren ikerketa zuzendaria eta Centre d'Etudes Africanes (EHESS-CNRS) zuzendaria be bai, Parisen). Uriaren ikerketan irudi garrantzitsua da. Ganera, erreferentziazko liburuak idatzi ditu, 'L'invention de la ville. Banlieus, townships, invasions et favelas' (1999) eta 'Anthropologie du carnaval. La ville, la fete et l'Afrique à Bahia' (2000) berbarako.

Valentziako Unibersidadeko Josepa Cucó Hiri Antropologiaren lehenengo hitzarmenaren egilea eta Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitateko eta Instituto Europeo del Mediterráneo erakundeko proiektu buru Xavier Medina be izango dira jardunaldietan; Medinak XX. mendeko Bartzelonan izandako euskal migrazinoen ganean egingo dau berba.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu