Mamba Beat: dantzarako proposamen mestizoa

Bizkaie! 2007-11-21 13:00   Musikea

Programazino elektronikoak euskarri, jazz, funky eta musika baltzean oinarritutako musikea lantzen dabe bilbotarrek. Dantzarako gonbitea da euren proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez.

Programazino elektronikoak euskarri, jazz, funky eta musika baltzean oinarritutako musikea lantzen dabe bilbotarrek. Dantzarako gonbitea da euren proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez. Dantzearen pozoia zuzeneko emonaldietan zabaltzen hasi ondoren, Mamba Beaten hurrengo haginkadea disko bidez heldu da. Estraineko lan honetan ordenagailuz sorturiko oinarri elektronikoak hartu ditu Mamba Beatek bere soinuaren ardatz nagusi, hainbat estiloren osogaiakaz batera (house, funk, salsa, latin, jazz, afro beat...), entzulea dantzan jarteko ez eze haren gogoa bahitzeko gaitasuna dauen doinu nahasketa bero, eraginkor eta oso landua gauzatzeko. Kantuaren arabera eta etxetik urten barik, dantzalekuko pistaren jaube dala sinistuko dau entzuleak (Your coreo), Harlemgo blaxpoitation-en garaiko ghettoan bizi dala irudituko jako (Fuckoff police) eta bertatik bertara sentiduko ditu Maceo Parker lako baten funk oldarraldien ufadak (Big Band), The Communardsen itzala sumatuko dau (New times), Berlingo klub cool-enak bisitauko ditu (Nomadak, Plastic mambo), oihanaren arriskua usainduko dau (The lion and the masai) edota erritmo primitiboek sortutako trance-an murgilduko da (Harembe).

Diskoaren produkzino prozesu osoa beregain hartu dau taldeak, bere entsegu lokaleko estudioan grabau daau eta arreta berezia jarri du nahasketen lan korapilatsua egoki biribiltzen.

Bilboko musikariek osotzen dabe, batzutan seikotea bihurtzen dan Mamba Beat laukotea. Musikariak Cherry Boppers, Ska-P, Txuma Murugarren, Lovercraft, Doctor Deseo, Soul Bussiness...moduko taldeetan ibilitakoak dira. Rafa Aceves (teklatu-jotzailea), Miguel Comas (baxu-jotzailea), Igor Imaz (bateria) eta Mikel Piris (saxofonista, flautista eta ahotsa) dira Mamba Beateko kideak.

Wagon Cookin', Ortophonk, The Cherry Boppers, Javi Pez Orquesta, Makala... Dantzarako musika proposamenak lekua hartzen dagoz Euskal Herrian, eta Mamba Beatek bere hondar alea ipini nahi dau eszena horren finkatzean. Jenteak une hori eskatzen dauela uste dau, dantza eta gozamena. ‘Erromeria-dance kontzeptua berreskuratu beharko litzateke, jenteak desmadratzeko gogo itzela dauka’.

Kontuak kontu, estreineko diskoa gaur, hilak 21, aurkeztu eta kaleratu eta barikuan, barriz, zemendiaren 23an, Bilboko Bilborock aretoan zuzenean izango dira. Mamba Beat dream orkestra bezela arituko dira Kathy Owen abeslaria eta Gari tronboi jotzaileagaz batera. Proiekzinoak, DJak eta trapezistaren bat be egongo da zuzeneko-jai berezian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu