Berri Txarrak eta Katamaloren lanak laster salgai

Bizkaie! 2007-11-20 14:05   Musikea

Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokea ate joka dagoala, zemendiaren 28an, Katamaloren lehen CDa eta abenduaren 5ean, Berri Txarrak taldearen ‘Zertarako Amestu DVDa kaleratuko ditu Gor diskoetxeak.

Zemendiaren 28an, Katamaloren lehen CDa eta abenduaren 5ean, Berri Txarrak taldearen ‘Zertarako Amestu DVDa kaleratuko ditu Gor diskoetxeak.


Katamalo: ‘Katamalo’ CDa

Bihotz Bakartien Kluba (bbk) talde literarioak preparau dauen emonkizun barria da Katamalo. Bertan, Larrabetzuko taldeak ohi dauen moduan, poesia eta musikea eskutik doaz. Poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskaintzera dator barriro be bihotz bakartien kluba. ‘Katamaloa esaten deutsagu euskaldunok gure arpegia beste bat bihurtzeko erabilten dogunari. Ez garena azaldu beharraz, itxurakeriaz, hipokresiaz, sakon maitatzeko bildurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz, harrokeriaz, benetan garena onartu nahi ezaz idatzi doguz poemak eta kantuak. Barre egingo deutsagu geure buruari eta hurkoarenari, tristetu egingo gara ispiluaren aurrean eta harro bezain pozarren biluztuko gara. Ostontzea agertzeko era bat baino ez dalakoan’.


Diskoan, Katamalo ikuskizunean entzun daitekezan kantu esanguratsuenak dagoz, estudioan behar bezela grabatuak, zuzenekoaren berehalakotasunik barik eta soseguz entzuteko, izan be, ikuskizun honen abiapuntua literarioa izanagaitik -diskoagaz batera, izenburu bereko poema liburua kaleratuko dau Gotzon Barandiaranek-, kantuek hitzen pareko garrantzia hartu ebela ikusi eta grabetea merezidu ebala ikusi eben egileek.

Bihotz Bakartien Klubeko eskenatokia hitza eta musikea maite dituan ororen aterpe izan da beti; gure kluba bihotz askoren min eta pozen bazkideez osotzen baita. Oraingo honetan Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Nerea Urbizu (Itzalak) eta Jon Piris (Ruper Ordorika) gehitu jakuz Aintzina, Alex eta Mugarri, kantu akustiko sorta ederra lotuz, Barandiaranen poemetan oinarrituta. Esku bakarreko gure pianojoleak sarritan esaten dauenez, poema guztiek dabe euren musikea, baina asko lotsatiak izaten dira eta horreei lagundu egin behar kaje kantuan hasiko badira’.


www.katamalo.org


Berri Txarrak: ‘Zertarako Amestu’ DVDa

‘Zertarako Amestu’ Ibon Antuñanoren zuzendaritzapean egindako dokumental, rockumental bete-betea da; bertan hirukotearen ibilbidearen 26 hilebeterik emonkorrenak jasoten dira: Aitor Oreja gitarristaren irteeratik, konposizinoa, grabazinoa eta Kansas-en egin ziran nahasketen prozesua, euren ondorengoko birara arte; mundu osoan zehar 200 kontzertu baino gehiago izan zituan birara arte, hain zuzen.

Dokumentalak taldearen gogoetak batzen ditu, baina ez bakarrik azaleko alderdiari erreparauta, baizik eta sentimenduen mailaraino sakonduz; era honetan azaldu nahian zer esan nahi dauen zerak, urratsez urrats, goranzko bide bat lantzen joan izan dan talde baten partaide izateak, hain zuzen.

Horrenbestez, Berri Txarrak taldeagaz azken bi urteotan zerikusia izan daben personen eretxiakaz apaindua dator dokumentala. Kolaboratzaileen artean, besteak beste, Ed Rose, Karlos Osinaga edota Marino Goñi produktoreak dagoz; Aritz Mendieta Deabruak Teilatuetan taldeko partaidea (abesti batean parte hartu ebana) edo Tim McLarth, Rise Against talde amerikarraren abeslaria, zeinagaz 2006eko irailean Europa osoan zehar bira egin eben, sarrera guztiak saldu ziralarik aldiro, tartean Amsterdamgo ‘Melkweg’, Londongo ‘Mean Fiddler’ edota Berlingo ‘So 36’ historiaz beteriko aretoak zirala.

Zintan inoiz taldeak egin dauen birarik zabaleneko irudiak topauko doguz; Managuan, Tokyon, Mexiko DFn, Taichungen, San Franciscon, Londonen, Parisen, Dublinen edo Munichen emondako kontzertuakaz. Guzti honi hilebete honeetan zehar bizi izan dituezan pasadizoak gehitzen jakoz; esaterako, Zürichen maiatzaren 1ean sufridu izan eben karga poliziala, irrati japoniarretan egindako alkarrizketak, Deftones taldeagaz batera Bartzelonan emondako kontzertua edo Strike Anywhere taldeagaz Parisen emondakoa, jaialdi masiboak Euskal Herrian...

www.berritxarrak.net

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu