Joane Somarriba txirrindularia omenduko dabe Bilboko Aste Olinpikoan
2007-11-23 14:34Astelehenean, zemendiak 26, arratsaldeko 18:30ean inaugurauko dabe Bilboko Aste Olinpikoaren bederatzigarren edizinoa eta zemendiaren 30era arte izango dira ekitaldiak. Somarribari emakumeek kirol munduan daben parte-hartzea zabaltzeko helburuagaz egingo deutsie omenaldia.
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Jon Manzisidor BBK-ko presidenteordeak, Iñaki Goirizelaia EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordeak eta Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Kirol Saileko zinegotziak inaugurauko dabe datorren astelehenean, 18:30ean, Bilboko Aste Olinpikoaren bederatzigarren edizinoa. Bandera olinpikoa Arriaga Plazako hagan gora igoz emongo jako hasierea zemendiaren 30era arte iraungo dauen Aste Olinpikoari.
Emakumeek kirol munduan daben parte-hartzea zabaldu guran, Joane Somarriba euskal txirrindulari handiari eskainiko jako aurtengo edizinoa. Maider Telleria hockey jokalariak be hartuko dau parte berbaldietan; Telleriak urrezko domina irabazi eban 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan. Horreez gan, Amaia Piedra atleta bilbotarra eta Ana Urkijo Athletic Clubeko presidente ohiak be hartuko dabe parte jardunaldietan.
Ganera, Manuel Vitoria Ortiz EHUko Heziketa Fisikoko eta Kirol Medikuntzan katedradunak, Marian Ispizua EHUko Soziologiako irakasleak, Miguel de la Villa M-16 Proiektuko zuzendari nagusiak, Isabel Balaguer Valentziako Unibersidadeko Gizarte Psikologiako katedradunak, Conrado Durantez Espainiako Akademia Olinpikoko presidenteak eta Manuel Fonseca Goi-mailako Kirol Ikerguneko zuzendari nagusiak be parte hartuko dabe jardunaldietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!