Clint Eastwood aktorea da Bilbao Mendi Film Festivaleko kartelaren protagonistea

Bizkaie! 2014-10-29 14:07   Barriak

Abenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'24 Ordu Digitalean' Elorrion

Bizkaie! 2014-10-29 10:53   Barriak

Hemen da Arriolako IX. Film Laburren Lehiaketea. Aurten be lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Urriaren 31n, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek gaia proponiduko dabe eta 24 ordu geroago filmak Arriola Antzokian aurkeztu behar dira.

Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10. edizinoa beteko dau aurten

Bizkaie! 2014-10-29 10:33   Barriak

2005. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau urtero. Aurtengoa 10. edizinoa izango da, eta igazko arrakastea dala eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazearen barruan egingo da, bigarrenez. Izena emoteko epea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.

Halloween Metal Fest jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian datorren zapatuan

Bizkaie! 2014-10-29 09:53   Musikea

Halloween Metal Fest jaialdiaren zazpigarren edizinoa datorren zapatuan, zemendiaren 1ean, izango da Bermeoko Kafe Antzokian. Vita Imana talde madrildarra izango da aurten jaialdiko izar nagusia, eta eurekaz batera, Crisix, Dawn of the Maya eta Sealed Room taldeek joko dabe.

Zemendiaren 14an hasiko da 65 film eskainiko dituan 56. Zinebi

Bizkaie! 2014-10-28 14:30   Barriak

Europan zaharrenetakoa dan zinemaldiaren 56. edizinoan, danetara 3.368 film aurkeztu dira eta horreetatik antolatzaileek  65 aukeratu ditue Sail Ofizialerako, lehiaketan parte hartzen daben hiru generoetako, fikzinoa (30), dokumentala (17) eta animazinoa (18), Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak irabazteko burrukan. Lehiaketarako aukeratutako film horreetatik 7 euskal zinemagileek egindakoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jasone Osorok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2014-10-28 14:17   Kulturea

Idazle elgoibartarraren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. 26 behar aurkeztu dira, eta danen artean Jasone Osororen egitasmoa aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria eguen arrastian jasoko dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan

Bronte, Munro, Lispector eta Calder, 'Literatura Unibertsala' bilduman izango dira laster

Bizkaie! 2014-10-28 13:33   Kulturea

EIZIEk Literatura Unibertsala bildumako itzulpen proiektuen esleipena jakinarazo barri dau. Zazpi liburu barri aukeratu ditu epaimahaiak: Emily Bronteren Wuthering Heights, Alice Munroren Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage, François Villonen Le testament, Norman Manearen Întoarcerea huliganului, Clarice Lispectorren Felicidade Clandestina, Pere Caldersen Aquí descansa Nevares eta Sergei Doblatoven Чемодан (Maleta).

Donostiako 50. Heineken Jazzaldiak euskal jazzaren aldeko apustua berretsiko dau

Bizkaie! 2014-10-28 10:29   Musikea

50. Heineken Jazzaldiak azken urteotan euskal jazz taldeen alde egindako apustua berretsi dau, 2015eko garagarrilaren 22tik 26ra egingo dan jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainita. Hain zuzen be, Heineken Jazzaldiko egitarauko 10 kontzertu hautaketa prozesu baten bidez sailkatutako hamar taldek eskainiko ditue eta beste bost 2014an diskoa plazaratutako beste bost taldek.

'Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran' liburuaren edizino ezezagun bat jaso dau dohaintzan Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-10-27 17:39   kulturbiz

Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran liburutxuak badauka interesa, ez bakarrik XX. mendeko hasierako Durango aldeko euskereagaitik, baita nekazaritzan erabilitako jardunen informazinoagaitik eta baserriaren eta Euskal Herriaren egoeraz emoten dauen lekukotasunagaitik be.

Alex Txikon, Juanjo San Sebastian edota Ferran Latorre, Arrigorriagako Mendi Astean

Bizkaie! 2014-10-27 17:36   jardunaldiak

Urriarean 28an hasiko da Padura Mendi taldeak eta Arrigorriagako Udalak antolatutako Mendi Astea 2014. Ferran Latorre mendizale katalana izango da lehenengo hizlaria. Hatxean eta izotzean egindako eskaladak izango ditu berbagai 20:00etatik aurrera, Lonbo aretoan.

'Lou Reed, mila esker'

Bizkaie! 2014-10-27 14:43   Musikea

Gaur, urriak 27, bete da Lou Reed hil zaneko lehenengo urteurrena eta data gogoangarrian kaleratu dabe Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinau dauen eta Txuma Murugarrenek euskerara ekarritako Reeden hamar kantu batzen ditan lanean, Reeden baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dogu kantu gehienetan, hainbat euskal artistagaz batera.

Virginia Woolfen 'Dalloway andrea' nobelea eta 'Etxeko Aingerua hiltea' testua kaleratu ditu Edo argitaletxeak

Bizkaie! 2014-10-27 13:51   Kulturea

1925ean argitaratutako Mrs. Dalloway nobelea Itziar Diez de Ultzurrunek euskeratu dau, eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltea saiakerea, Ana Isabel Moralesek. Edo etxeak argitalpen berean batu ditu.

Hemen da Getxoko XXXIV. Aste Korala

Bizkaie! 2014-10-27 13:23   Musikea

Astelehenean, urriak 27, Getxoko 34. Aste Korala hasiko da. Eguaztenera arte, Singapurreko, Errumaniako eta Letoniako taldeak izango doguz Algortako El Redentor eleizan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta, ohikoa dan legez, sarrerak dobakoak izango dira.

Kupela bikoteak 'Eutsi goiari' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-10-27 11:46   Musikea

Bosgarren lana argitaratu barri dau Angel Larrañagak eta Xabier Zabale Alberdik osotutako Kupela bikoteak, Eutsi goiari. Orain zortzi bat urte hasi eban ibilbidea bikoteak, plazaz plaza eta erromeriaz erromeria. Elkar etxeagaz kaleratu dabe diskoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sustrai Colina zuzenean sailkatu da Xilaba Bersularien Xapelketako finalerako

Bizkaie! 2014-10-27 10:19   Bertsolaritzea

Larresoroko Herriko Gelan jokatu zan, domekan, Xilaba Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Sustrau Colina bertsolari lapurtarra izan zan nagusi, 331 puntugaz. Halanda ze, Baionan, zemendiaren 15ean, finalean izango da.

Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek irabazi dau #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2014-10-27 09:59   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’-ek lortu eban puntu gehien batzea, 377 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau iurretarrak, eta zemendiaren 22an Etxebarrian kantauko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cecilia Roth aktore argentinarrarentzat Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria

Bizkaie! 2014-10-24 14:18   sariak-autortzak

Interpretetako orduan erakutsitako askatasun eta heldutasuna nabarmendu dabe Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiko arduradunek. ZInebiren inaugurazino ekitaldian jasoko dau saria Cecilia Roth antzezle argentinarrak, zemendiaren 14an, Arriaga antzokian.

EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia martxan da

Bizkaie! 2014-10-24 12:27   kulturbiz

Bost alkarte dira bazkide sortzaileak, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Musikari Euskal Herriko musikariak, Bertsozale Elkartea eta Irudika euskal irudigileen alkarte profesionala. Euskal sortzaile guztiak agentzia berean batzeko aukerea eskaintzen ddau, egile eskubide guztiak leku beretik kudeatzea. Igor Estankona idazlea da EKKIko idazkaria.

Ramiro Pinilla bizkaitar idazlea hil da

Bizkaie! 2014-10-23 18:00   Kulturea

Ramiro Pinilla (Bilbo, 1923 – Getxo, 2014) idazlea gaur, eguena, hil da, 91 urte zituala. Ibilbide emonkorrean, Euskadi Saria birritan irabazi eban (La tierra convulsa, 2004, eta Aquella edad inolvidable, 2012). Gainera, Espainiako Narratiba Sari Nazionala (Las cenizas del hierro, 2005) eta Nadal saria (Las ciegas hormigas, 1960) be irabazi zituan.

Lynne Cohenen argazkilariaren atzera begirakoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-10-23 17:46   Kulturea

Artista estadubatuarraren begirada bereziaren bilakaerea azaltzen dabe Rekalde aretoan ikusgai dagozan 80 argazkiek, 70eko hamarkadearen hasieratik gaur egunera arte. Urtarrilaren 25era bitartean egongo da zabalik Lynne Cohenen atzera begirakoa.