Oihana Iguaranek eta Mikel Hervasek irabazi dabe UPV/EHUko Mikrokontakizun solidarioen lehiaketea
2012-12-11 10:34 sariak-autortzakLehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 69 idazlan aurkeztu ditue danetara, horreetatik 12 euskeraz eta 57 gaztelaniaz.
Musika kubatarra AEBetako bluesa eta flamenkoa protagonista Bilbon Mila Musika Haria zikloan
2012-12-10 17:12 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programea abenduaren 11tik 28ra izango da Abando-Barrainkuako udaltegian. Emonaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrerea librea izango da aretoko leku guztiak bete arte.
Jorma Kaukonen gitarristeak zarratuko dau Music Legends zikloa
2012-12-10 16:20 MusikeaJorma Kaukonen gitarrista bikainak zarratuko dau Music Legends zikloa abenduaren 11n, Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. Sarrerak, 26 euroko prezioan, aretoan bertan, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan eta www.salabbk.es webgunean erosi daitekez.
'Olentzero' swing erritmoan, Travellin´ Brothers bandearen disko barrian
2012-12-10 14:38 MusikeaTravellin´ Brothers blues taldeak Christmas Special (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu dau, Euskal Herriko Gabonetako hainbat kantagaz osotutako lana. Abenduaren 14an Sopelako Kurtzio kultur etxean joko dabe.
Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa, Boloniako Unibersidadean
2012-12-10 13:50 BarriakBoloniako Unibersidadeak Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa egingo dau abenduaren 10, 12 eta 14an. Amerikanuak eta Pa negre lan ezagunak proiektauko ditue, besteak beste.
Aurreikusitakoak gaindituta, salmenta ugari Durangoko 17. Euskal Dendan
2012-12-10 13:31 KultureaArtisautza eskura lemapean, Durangoko 17. Euskal Dendak atzo zarratu zituan ateak jentearen egundoko erantzunagaz. Danetara, 16.120 lagun hurreratu dira, egunean, batez beste, 4.030 bisitari.
Ramon Saizarbitoria idazlea, 'Eztabaidak literatureagaz' saioko protagonistea
2012-12-10 13:07 KultureaRamon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua idazleak izango dira Eztabaidak literatureagaz programako aurtengo azkenengo saioko protagonistak. Jon Kortazar literatur kritikaria izango dabe moderatzaile. Topaketea Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da, abenduaren 11n, 19:30ean.
Athletic-Real bertsotan, derbi berezia zezeilaren 22an Bilbon
2012-12-10 11:29 BertsolaritzeaAthetic - Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaketea, hurrengo zezeilaren 22an 19:00etan Bilboko BBK Aretoan izango da. Talde bakotxak kapitain bat izentauko dau eta taldea osotuko daben beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketa bitartez.
Giza Eskubideen Adierazpenaren 64. urteurrenagaz batera bakegintzearen inguruko gogoetea Gernikan
2012-12-10 10:51Aurten be Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalaren 64. urteurrenagaz batera (abenduak 10) bakegintzearen inguruko gogoeteari heldu gura izan deutso Bakearen Arbola (Gernika-Lumoko Bakearen Aldeko Korodinakundea) erakundeak eta datozen egunetarako jarduerak antolatu ditue.
Gaurtik aurrera, 40.000 Kultura Bonu salgai Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan
2012-12-10 10:08 kulturbizGaur, hilak 10, ipini ditu salgai Eusko Jaurlaritzeak Kultura Bonuak. Aurten, danetara, 40.000 bonu atara ditue. Urtarrilaren 5era arte egongo dira salgai, eta 18ra arte gastau ahalko dira.
Gosek 'Ezetz' kantuaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Durangon
2012-12-07 13:39 MusikeaDurangon, Irudienea gunean, Ezetz abestiaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Gose taldeak. Zuzendaritza eta errealizazinoa Mikel Clemente & Alphax 3Dren artekoa izan da eta produkzinoa Gose taldearena.
Euskal Wikipedia, 11 urte jakintza librea zabaltzen
2012-12-07 12:39147.000 artikulu ingurugaz, euskerazko Wikipedia elikatze fasean dago baina lehen esandako moduan, hiztun kopuruaren eta artikulu kopuruaren arteko ratio orekatuan (5 hiztun artikulu bakotxeko).
'Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko'
2012-12-07 11:56 kulturbizBizi dogun krisia, krisi ekonomikoa ez eze, sistema osoaren krisia gainditzeko modukoa da esanaz ekin deutso Jabier Lertxundik Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko liburuaren aurkezpenari.
Oreka TX taldeak Brasileraino daroaz txalapartearen doinuak
2012-12-07 11:41 MusikeaOreka Tx taldea Brasilen da egunotan. Hiru kontzertu eta txalaparta tailer bat emongo ditu bertan. Abenduaren 1ean Recife urian, Bongar bandea eta Benjamin Taubkin pianistegaz jo ostean, Teatri Castro Alves antzokian izango da gaur.
Gazte eta helduak zientziara hurreratzeko hamaika proposamen Durangon, Elhuyarren standean
2012-12-07 11:10 kulturbizElhuyar Fundazinoak urtero lez, hainbat nobedade eroan ditu Durangoko Azokara. Erakusmahai bi ditue Artekalen, 30. eta 31. mahaiak. Ganera, bertan Elhuyarreko lantaldea ezagutzeko aukerea izango dogu egunotan.
Bigarren eguna Durangon
2012-12-07 10:29 KultureaJentez ganezka egon ziran atzo Durangoko kaleak eta Landakogunea eta inguruetako areto danak be Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jentez bete ziran. Danak pozik. Oraingoz...
Durangon makinatxu bat gune, zenbat-gura aukera
2012-12-06 14:44 KultureaDurangoko Landakogunean eta inguruetan dagozan guneakaz nahastau ez zaitezen, hona hemen gida laburtxu bat.
Bikoizketa tailerra eta film-maratoia izango dira Zinema Euskarazeko ekitaldi nagusiak Durangoko Azokan
2012-12-06 14:16 BarriakEgun bakar batez egongo da aurten Zinema Euskaraz Durangon, abenduaren 6an, hain zuzen be. Antolaturiko ekitaldien artean, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduriko bikoizketa tailerra nabarmentzen da (15:30-17:30). Bertan pelikula baten bikoizketearen oinarriak ikasteko aukerea izango dabe txikienek.
'Hemetik aurrera gehiago maitatuko dozue ijito herria'
2012-12-06 13:36 KultureaDurangora hurreratzeko konbita egin dau Aitziber Irigoras alkate and.ak, etorri zaiteze, busti zaiteze eta erosi... Irudikeriak baztertu eta ondo etorri danori.
Atxagak eta Muguruzak 'Paradisua eta katuak' errezitaldia jasoten dauen DVD-liburua aurkeztu dabe Durangon
2012-12-06 12:11 KultureaAspaldi ekin eutsien alkarlanari Bernardo Atxaga idazleak eta Jabier Muguruza musikariak eta ibilbide horretan, azken emoitzea Paradisua eta katuak proiektua da; errezitaldia jatorriz baina orain DVD-liburua be badaukana, Pamiela argitaletxearen eskutik datorrena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...