UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak 'Pobrezia eta emakumea' mikrokontakizuen lehiaketea iragarri dau
2014-10-06 14:51 kulturbizUPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak Pobrezia eta emakumea mikrokontakizunen lehiaketea antolatu dau alkartasunagazko sensibilizazinoa bultzatzeko. Txapelketan UPV/EHUko kide diran guztiek hartu leikie parte (ikasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontratautako beste langile batzuek).
Eriz Morenok Nazinoen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu dau '18/19/2013' erakusketan
2014-10-06 11:55 KultureaLan osoa guduari buruzkoa da, baina ez da guduagaz zerikusia dauen ezer agertzen; gehiago interesetan jataz guduaren garaiko testuinguru sozial eta politikoak eta bakotxak zelan ulertzen dauen jazoera historiko hori, azpimarratu dau artisteak. Morenok erakusketea urrian antolatzeko eskatu eban, hile honetan 201 urte beteko baitira Nazinoen arteko Gudua jazo zala, hilaren 16tik 19ra bitartean, zehatz esanda.
Paula Amilburu eta Unai Mendibil sailkatu dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako
2014-10-06 11:11 BertsolaritzeaPaula Amilburuk eta Unai Mendibilek irabazi ditue zuzeneko txartelak, lehenengo bi aurre-kanporaketetan, Kanpezun, irabazleak izan ziran Zigor Enbetia eta Xabi Igoagaz batera. Ozaetan kantau eben beste bertsolari guztiak zain geratu dira, beste 3 aurre-kanporaketetan beste bertsolariek lortzen daben puntuen arabera sailkatuko diran ala ez. Danetara, 13 bertsolarik lortuko dabe aurrera jarraitzea.
Sustrai Colina jaun da jaube Xilabako lehen kanporaketan
2014-10-06 10:45 BertsolaritzeaSustrai Colinak irabazi eban joandako zapatu arratsaldean Xilabako lehen kanporaketea, Muskildiko Posonpesenea gelan, 232 puntu eskuratuz. Bigarren postua Aitor Servierrentzat izan da (210 puntu), eta ondoren bertsolari honeek sailkatu dira: Xan Alkhat (203,5), Egoitz Zelaia (189,5), Gillenn Hiribarren (186) eta Mixel Etxekopar (184,5). Berrehun bat bertsozale batu dira bizi-bizia izan dan saioan.
Berri Txarrak taldeak 'Denbora da poligrafo bakarra' disko hirukotxa kaleratuko dau zemendiaren amaieran
2014-10-03 15:45 MusikeaBerri Txarrak taldeak 20 abesti barri batzen dituan Denbora da poligrafo bakarra lan hirukotxa argitaratuko dau zemendiaren amaieran, LP eta CD formatuetan, Only In Dreams zigilu propioan, taldearen 20. urteurrena ospatzeko.
Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan
2014-10-03 14:19 KultureaBizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da (aurtengoa VIII. edizinoa da) eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.
Liburu digitalak maileguan emoteko dauen proiektua aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak Bartzelonako Liber azokan
2014-10-03 12:46 kulturbizHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datozen asteetan jarriko dau martxan liburu digitalak maileguan itxiko dituan zerbitzu barria. Honi esker, liburutegietako 500.000 erabiltzaile baino gehiagok (danak be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideak) katalogo digitalak eskaintzen dituan tituluak hartu ahal izango ditue maileguan.
Eusko Label sagardaoa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastolen jaietan
2014-10-03 12:28 Jan edanakHurrengo bost urteetan, 2014tik 2018era bitartean, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak jaietan Eusko Label sagardaoa probetako aukerea izango da. Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardaogileen Federazinoak alkarlanerako akordioa sinatu barri dabe, HAZI Fundazinoaren laguntzinoagaz.
Aragoiko folklorea eta jotak protagonista astegoienean Bilbon
2014-10-03 11:24 KultureaFolklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).
Bilboko Alondigeak 'El contrato' erakusketea aurkeztu dau
2014-10-02 15:06 KultureaEl contrato erakusketea gaurtik aurrera, urriaren 2tik, 2015eko urtarrilak 11ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alondigan. Erakusketa honek zinemea, eskulturea, argazkigintzea, poesia, audioa, antzerkia edo jantza arloetan dabilzan hogei bat artistaren lanak batzen ditu.
Surf taulentzako haririk bako sensore inertzialen prototipoak irabazi dau Surf Boards Innovation Comp lehiaketea
2014-10-02 12:56Lehen saria EHUko Politeknikoko ikasleak diran Ruben Imbers eta Pablo Cuencak aurkeztutako prototipoak irabazi dau. Hain zuzen be, haririk bako sensore inertzialak garatu ditue surflariaren gorputzeko zati desbardinen eta surf taulearen mobimentua ezagutzeko, jarrerak zuzendu eta surflariaren teknikea hobetzeko. Prototipoa garatzen MOOR enpreseak lagundu deutse.
Prest dago Orion Kilometroak 2014, Gipuzkoako ikastolen jai handia
2014-10-02 12:30 Euskerea berbagaiOrioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.
Badator Banden Lehia musika txapelketearen seigarren edizinoa
2014-10-02 11:52 MusikeaMusika arloko lehiaketa honek euskera eta teknologia barriak buztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera emoten ditu. Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, musika talde amateurra izatea eta errepertorioan, gitxienez euskerazko abesti bi izatea.
Kike Amonarrizek, Banaiz Bagarak eta Mendia Optikak Bai Euskarari sariak jasoko ditue
2014-10-01 18:42 Euskerea berbagaiBai Euskarari sarien banaketa ekitaldia egingo da barikuan, urriaren 3an, Donostiako Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 14:00etan. Urtero lez, hiru sari emongo dira: Bai Euskarari Laguna saria Kike Amonarrizek jasoko dau, eta Banaiz Bagara eta Mendia Optikea izango dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.
Leopoldo Maria Panero olerkilariaren bertso musikatuek hasierea emongo deutsie V. Izar Star zikloari
2014-10-01 15:41 Musikea2014ko urritik 2015eko urtarrilera bitartean, zazpi emonaldiz osotzen da Izar & Star pop-rock zikloaren bosgarren edizinoa, SGAE euskal batzodearen ekimenez eta Fundazinoaren beraren laguntza ekonomikoagaz. Hasiera bateko espirituak bere horretan dirau. Helburua bertoko taldeei bultzadea emotea da, bere errepertorioak agertzeko gune bat eskainiz, eta, bide batez, berauen talde erreferentzialen doinuak berrinterpretetako aukerea emonez.
Pako Aristik 'Urari ostutako poemak' liburua argitaratu dau
2014-10-01 15:23 KultureaItsasoari begira egindako paseoetan sortutako ideak dira Pako Aristiren Urari ostutako poemak (Susa) liburuko olerkien abiapuntua. Bizitzearen aldakortasunaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak, eta poemen bitartez bidaia bat proponiduten deutso irakurleari.
III. KULTURalde ekimenak musikea, antzerkia eta poesia ekarriko ditu Errekaldeko Udaltegira
2014-10-01 14:26 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Errekaldeko Udaltegian egingo dan KULTURalde programea inaugurauko dau bihar, urriaren 2an. Musikea, antzerkia, poesia eta bertsolaritzea izango dira ikus-entzule guztientzat zabalik egongo dan eta hileko eguen guztietan —eta urriaren 17an, barikuan— arratsaldeko 19:30etik aurrera formea hartuko dauen ekimenaren protagonistak.
Getxoko XXXII. Antzerki Jardunaldiak urriaren 11n hasiko dira
2014-10-01 11:28 KultureaBederatzi emonaldi eskainiko ditue Getxoko 32. Antzerki Jardunaldiek, hilaren 11tik 19ra bitartean. Umeentzako antzerkiak garrantzi berezia izango dauela aurreratu dabe antolatzaileek, izan be eurentzako bost saio izango dira. Igaz lez, Algortako San Nikolas plazea eta Andres Isasi Musika Eskolea izango dira eszenatokiak.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak 50 jarduera baino gehiago programau ditu urteko azken hiruhilekorako
2014-09-30 18:20 jardunaldiakEgitaraua eguazten honetan, urriaren 1ean, abiatuko da, bi erakusketagaz: urriaren 18ra arte Begoñako Liburutegian ikusi ahal izango dan Axe Brasil: ia kontinente bat den baloiaren atzean ezkutaturik, eta abenduaren 31ra arte Bidebarrietako Liburutegian egongo dan eta idazle bilbotarraren lan poetikoa batzen dauen Unamuno poeta unibersala erakusketea.
Brasildar kultureari buruzko erakusketea, aurtengo 'Bidaiarien txokoa' programearen lehenengo hitzordua
2014-09-30 15:33 jardunaldiakBidaiiei eta abentureari buruzko hurreko ikuspegia eskaintzen deutson Bidaiarien Txokoa egitaraua urriaren 1ean hasiko da. Brasil: ia kontinente bat baloiaren atzean ezkutauta erakusketeak edegiko dau hamaikagarren edizinoa, Bilboko Begoñako Udaltegian. Urriaren 18ra bitartean, erakusketeaz aparte, berbaldiak eta proiekzinoak izango dira.

















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...