Etxea eta etxekoak berbagai, Daniel Landarten liburu barrian

Bizkaie! 2015-11-17 11:53   Kulturea

Lehengo eta oraingo euskal idazleen testu bildumea da Etxea eta etxekoak euskal literaturan liburua. Euskaltzaleen Biltzarraren babesagaz argitaratu dau Daniel Landartek. Batez be, Ipar Euskal Herriko testuak sartu ditu, baina Hegoaldeko autoreenak be badagoz. Etxeak sortzen dituan gogoetak, positiboak zein negatiboak, dira liburuaren haria. Lana eskolarik eskola aurkezteko asmoa dauka Landartek.

Guztira, 62 idazleren testuak batu ditu Landartek Etxea eta etxekoak liburuan. Poesia, prosa zein bertsoak dira eta Landartek berak aukeratu ditu. Gehienbat, Ipar Euskal Herriko autoreak agiri dira aukeraketan, 19. mendekoak batzuk, 20.ekoak gehienak. Piarres Topet Etxahun, Joan Batista Elizanburu, Emile Larre eta beste asko. Hegoaldekoen artean, Txomin Agirre eta Xabier Amuriza dagoz, besteak beste.

Era berean, etxeaz eta etxekoez libururako beren-beregi idazteko eskatu deutse Landartek bere inguruko idazle batzuei, Peio Jorajuria, Koldo Ameztoi, Piarres Aintziart eta Marikita Tanburini adibidez. Ganera, Landartek berak idatzitako pare bat testu dagoz, Aihen ahula liburuko atal bat eta Hil biziak antzezlanko zati bat.

Etxeaz eta etxekoez egindako gogoetak eta gomutak dira testu gehienak. Kezkak eta ikarak be agiri dira pasarte batzuetan, Landartek azaldu dauenez. Izan be, etxea ez dau mito baten moduan aurkeztu nahi izan, onetik eta txarretik daukalako kontzeptu horrek.

Etxea eta etxekoak publiko zabalari zuzendutako liburua da. Landarten esanetan, erraz irakurtzeko modukoa da. Berba batzuen esanahia hobeto ulertzeko azalpen eta sinonimoak sartu ditu. Zemendiaren 5ean egin eban aurkezpen ofiziala Uztaritzen eta, orain, liburua ikastetxeetan erakutsi eta azaltzeko asmoa daukala dino Landartek. Abenduaren 3an, Euskerearen Egunean, Hazparnen izango da Landart, liburuaren barri emoten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu