Abian da Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak antolatzeko egitasmoa
2015-11-16 16:29 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, bertso eskolen artean sortzen diran desafioak batzeko eta antolatzeko sortu dabe Bertsotruk egitasmoa. Hileon hasi eta maiatzera bitartean, 26 bertso eskolatako kideek parte hartuko dabe bertan. Moltsoka banatuta, alkarren kontrako saioak eratuko ditue.
Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, bertso eskolen artean sortzen diran desafioak batzeko eta antolatzeko sortu dabe Bertsotruk egitasmoa. Hileon hasi eta maiatzera bitartean, 26 bertso eskolatako kideek parte hartuko dabe bertan. Moltsoka banatu ditue eskolak eta alkarren kontrako saioak eratuko ditue.
Helduen bertso eskolen arteko hartu-emonak estutzeko asmoz sortu dabe Bertsotruk. Hain zuzen be, Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak abiau dau ekimena. 26 bertso eskolak emon dabe izena eta maiatzera bitartean alkarregaz lehian ibiliko dira.
26 parte-hartzaileak bederatzi moltsotan banatu ditue: Hiruna taldeko zortzi moltso eta biko beste bat. Bertso-eskola bakotxak moltsoko beste parte-hartzaileak hartuko ditu etxean eta, era berean, bere moltsoko ganerako taldeen etxera joan beharko dau.
Holan, emonaldi edo desafio ugaritan neurtuko ditue indarrak. Parte-hartzaileen esku egongo da aldi bakotxean zelako saioa antolatu: bertso saio arrunta, bertso afari edo bazkaria, antzerkia bertsotan edo jolasen bat.
Honeek dira bertso eskola parte-hartzaileak, moltsoka banatuta:
ALBE, Debagoiena eta Lesaka
Barañain, Durangaldea eta Zarautz
Mungia/Larrabetzu, Sakana eta Oñati
Gernika-Lumo, Harituz eta Lekunberri/Leitza
Enkarterri, Erniarraitz eta IEH
Agurain, Gabiria eta Lasarte-Oria
Aramaio, Hernani eta Zumarraga-Urretxu
Goierri, Kakiturri eta Txingudi
Markina-Xemein eta Orio
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!