'Hearthstone' bideojokoko munduko jokalari onenak Bilboko Gamegune 2015ean batuko dira

Bizkaie! 2015-11-16 09:37

Hamabosgarren urtez egingo dan Gameguneko protagonista izango da Blizzard Entertainment konpainiak garatutako Hearthstone: Heroes of Warcraft jokoa. Mundu osoko 30 miloe jokalari baino gehiagok parte hartzen dabe karta-joko birtualean, estrategia eta subertea bateratuz. Interneten ikusle gehien dituan estrategia-jokoa da, izan be, munduko bideojoko-ikusleen % 11 erakarten dau.

Gamegune 2015, bideojokalari profesionalen lehiaketeak munduko 16 jokalari onenetakoak batuko ditu zemendiaren 20an eta 21ean, eta 25.200 euro banatuko ditu saritan. Partidak Bilboko Guggenheim museoan jokatuko dira, eta Italiatik, Alemaniatik, Norvegiatik eta Espainiatik etorritako zortzi cosplayer profesionalek girotuko dabe topaketea, Hearthstone: Heroes of Warcraft bideojokoko personaia bilakatuko baitira bilkurarako diseinautako jantzi bereziakaz. Esandako moduan, Bilboko Guggenheim Museoan egingo dan e-sport lehiaketeak 16 jokalari batuko ditu, eta horreetako lau munduko 10 onenen artean dagoz.

Hamabosgarren urtez egingo dan Gameguneko protagonista izango da Blizzard Entertainment konpainiak garatutako Hearthstone: Heroes of Warcraft jokoa. Mundu osoko 30 miloe jokalari baino gehiagok parte hartzen dabe karta-joko birtualean, estrategia eta subertea bateratuz. Interneten ikusle gehien dituan estrategia-jokoa da, izan be, munduko bideojoko-ikusleen % 11 erakarten dau.

Euskaltel Konekta Fundazinoak antolatutako eta Euskaltelek SPRIgaz batera babestutako ekitaldi hau mundu guztiarentzat egongo da zabalik, interesa daben guztiak partidez eta giroaz gozetan hurreratu daitezan. Barikuan, hilaren 20an, 15:00etan hasiko da lehiaketea, eta zapatuan, goizeko 10:00etan ekingo jake partidei. Kasu bietan, jesarlekuak bete arte sartzeko aukerea izango da.

Txapelketea streaming bidez jarraitu ahal izango da, hurreratu ezin dabenentzako edota mundu osoan dagozan miloeka zaletuek partidak zuzenean ikusteko aukerea izan deien. Partidak gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta errusieraz transmitiduko dira.


Munduko jokalari onena

Lehiaketeak oso maila altua izango dau, bertan izango baita joko honetako munduko jokalari onena, Holandako Thijs ThijsNL Molendijk. Hamasei jokalarien artean, 10 onenen artean kokatzen diran beste hiru be badagoz: AEBetako James Firebat Kostesich, Stanislav StanCifka Cifka txekiarra eta Aleksandr Kolento Malsh ukraniarra.

Gamegunen parte hartzeko aurre-txapelketa bat egin eben zemendiaren 8an, eta 200dik gora gaztek hartu eben parte bertan. Mikuláš Pokrovac Dio txekiarra izan zan irabazlea eta, horri esker, 16 finalisten artean kokatu zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu