Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko produktoreak, Zea Maysen disko barria produziduko dau
2013-06-20 14:13 MusikeaZea Mays taldeak jakinarazo dauenez, datorren garagarrilaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira euren zazpigarren diskoa grabetan. Produktorea, barriz, Dave M. Allen izango da.
Bilboko Harrobia zentroak umeentzako udaleku artistikoak antolatu ditu
2013-06-20 13:29 KultureaHarrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroak umeentzako Udaleku Artistikoak eskainiko ditu garagarrilean. Euskal konpanietako antzezle, jantzari eta zirkuko artistak izango dira begiraleak. Izena emoteko epea bagilaren 28an amaituko da.
Google bilatzaileak euskerea sartu dau interneteko agirien memoria eta erreprodukzino zerbitzuetan
2013-06-20 12:31Euskerea gehituz, dagoeneko 65 hizkuntzatan erabil daiteke zerbitzu hori. Izan be, euskereagaz batera, beste 17 hizkuntza gehitu ditu: galegoa, afrikaans, amharerea, zinhala, txinerea (Hong Kong), gaztelania (latinoamerikarra), estonierea, frantsesa (kanadarra), islandierea, jemerierea, laorerea, malaysierea, nepalerea, persierea, swahili, urdua eta zuluerea.
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Museoan Eguna eta txartel barria aurkeztu ditu
2013-06-19 17:48 kulturbizEuskal Kostaldeko Museoen Sareak, bagilaren 22 eta 23rako, Euskal Kostaldeko Museoen egunerako sortutako jarduera programa eta sareak sortu dauen Txartel barria aurkeztu ditu gaur, hilak 19, Donostiako Aquariumeko Auditorioan.
Astegoienean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketea
2013-06-19 15:49 BertsolaritzeaDatorren zapatuan, bagilaren 22an, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketea jokatuko da. Bertsozale alkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako txapelketeak hogeita bosgarren ekitaldia dau aurtengoa. Orioko Udalaren babesagaz, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala.
Euskal Kultur Erakundeak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Baionan
2013-06-19 15:29 kulturbizHitzarmen horrek Euskal Kultur Erakundearen eta Euskaltzaindiaren arteko hartu-emonak indartu eta beste eremu batzuetara be eroatea dau helburu. Oro har, bi erakundeok lankidetzan ibiliko dira, euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko ekimenak areagotzeko asmoz.
Morgako Udalak IV. Baseleizen Ibilaldia antolatu dau
2013-06-19 14:48Morgako Udalak beste urte batez antolatu dau herriko baseleiza ibilaldia herriko ondare eta natur aberastasuna ezagutzera emon eta herrian ohitura osasuntsuak ta gizarte hartu-emonak sustatzeko asmoz. Hitzordua: bagilak 30, domekea.
Bilboko Unibersidade eta Antzerki Eskolen II. Jaialdia garagarrilaren hasieran egingo da
2013-06-19 12:19 KultureaEAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu arren, izena mon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko.
Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue udan Bizkaiko Aldundian
2013-06-19 11:34Hitzarmenari esker, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko Fakultadeko graduko hirugarren mailako sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue uda honetan Lehendakaritza, Gizarte Ekintza eta Kultura sailetan eta Ogasun Sailari atxikitako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan (FAEA).
Aurtengo Aste Nagusiko sei kartel finalistak aukeratu ditue
2013-06-18 18:242013ko edizino honetan 240 lan aurkeztu dira. Aurten lanak leku desbardinetatik heldu dira, hau da, Araba, Gipuzkoa, Bartzelona, Madril, Valentzia, Pontevedra, Castelló, Sabadell, Torrelavega, Toledo eta Mexikotik.
Elhuyarrek Hiztegi Automatikoak izeneko ataria aurkeztu dau
2013-06-18 18:12Elhuyarrek bost hiztegi batzen dituan Hiztegi Automatikoak izeneko ataria sortu dau. CC-by-sa lizentziapean ipini dau sarean, erabiltzaileen esku. Hiztegiok alemana, hindia, arabierea, txinerea eta swahiliagaz lotzen dabe euskerea.
Badator Bilboko XIV. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia
2013-06-18 15:51 KultureaGaragarrilaren 2tik 6ra egingo dan Bilboko XIV. Kalealdiak kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoa dakar, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu.
Ederlezi pastorala Zuraiden bagilaren 22an
2013-06-18 14:42Xiberotar pastorala 2013ko Xiru festibalean sortu eben, Mixel Etxekoparren zuzendaritzapean. Nahiz eta Ederlezi berbeak euskal doinua izan, tziganoa da, izan be, Ederlezi Balkanetako eskualdean udabarrian ospatzen daben jai baten izena da.
'Berria' egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu dau
2013-06-18 11:47 Euskerea berbagaiBerria egunkariak sareko Estilo Liburua aurkeztu eban bart, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Estilo liburu digitala edonoren eskura dago daborduko Interneten; atal barriak eskaintzeaz gan, iruzkinak egiteko aukerea be badago.
Aukeratu ditue dagoeneko Kimuak 2013ko katalogoa osotuko daben 7 film laburrak
2013-06-18 11:19 BarriakHonako film laburrek osotuko dabe Kimuak 2013 katalogoa: Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.
Donostiako XXIV. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astean lanak aurkezteko epea zabalik dago
2013-06-17 18:46 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astearen 24. edizinoan lanak aurkezteko epea joandako zapatuan, bagilaren 15ean, zabaldu eben. Aurtengo jaialdia urriaren 26tik zemendiaren 1era bitartean egingo da, eta izena emoteko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
'Literaturea eta konpromisoa' izenburupean, Lucia Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia protagonista
2013-06-17 15:43 KultureaLiteraturea eta konpromisoa izenburupean, Lucía Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia izango dira protagonista, bagilaren 18an, martitzenean, arratsaldeko 19:30ean; moderatzaile lana, barriz, Iñaki Esteban kazetari arabarrak egingo dau.
Elebidek 340 gorabehera jaso zituen 2012an, aurreko urtean baino %15 gehiago
2013-06-17 12:34 Euskerea berbagaiJazoera horreen tipologiari jagokonez, gehienak kexak izan ziran (% 92), herritarren ustez hizkuntza eskubideak urratu ziralako; konsultak (% 5), iradokizunak (% 2) eta eskaerak (% 1). Gero eta herritar gehiago dira hizkuntza eskubideen gainean kontzientzia handiagoa dabenak, eta, urraketea jasaten dabenean, salaketea egiteko pausua emoten dabenak, adierazo dabe.
.eus, euskerearen herriaren domeinua onartu dau ICANN erakundeak
2013-06-17 11:022012an eskaerea egin eban PuntuEus fundazinoko kideak pozik agertu dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako agerraldian, baina ohartarazo dabe domeinua bera ez dala helburua, tresnea baino. 2014ko apirilean hasi ahal izango da webguneak .eus domeinuagaz erregistretan.
Zu lako irakurleak behar doguz Bakarne. Eutsi goiari!!!
Erantzuna | Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'