Aiko taldeagaz erromeria Urbian
2013-06-14 16:39 KultureaAiko taldeak bagilaren 15ean, zapatuan, Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoan erromeria herrikoia ospatuko dau, bidebatez taldearen Bilgua azken diskoa aurkeztuz.
Alex Txikon K2ra abiatuko da, bere hamaikagarren zortzimilakoaren bila
2013-06-14 15:37Aurretik egindako bi saiakeretan ondo ezagutzen dauen Cesen ibilbidetik ekingo deutso gorako bideari, oraingoan tontorrera heltzeko asmoz. 2004an, 7.400 metrora heldu zan eta 2011an, gau bi egin zituan laugarren kanpamentuan 8.000 metrora. Eskalada garbi eta seguru bategaz gozetako ibilbide onena dala dino Txikonek.
Bilboko Arenalean III. Larrain Jantza topaketea astegoienean
2013-06-14 15:11 KultureaHirugarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat ospatuko da. Talde hori izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.
Euskaltzaindiak euskerearen aldeko pausuak eskatu deutsoz Aurélie Filipetti Frantziako Kultura eta Komunikazino ministroari
2013-06-14 13:02 Euskerea berbagaiMinistroari bialdu deutson gutun baten bitartez, euskerearen etorkizunaz bere kezka azaltzen dau Akademiak, eta hizkuntza aniztasuna bermatze aldera euskerearen aldeko politika eraginkorra aldarrikatzen dau. Uste dogu -dino Euskaltzaindiak- egingarria eta beharrezkoa dala hizkuntza aniztasuna antolatzea eta bizkorrago egitea, aldeko pausuak eta laguntzak sustatuz.
ZORIONAK, Koldo eta Nagore. Onenak zarie! Eutsi sendo bide horreri!
Erantzuna | Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'
Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'
2013-06-14 11:10I. Deia Topaketa: Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei Autortza ekitaldian, Buscolook, Jose Antonio del Moral-Gananzia, Javier Vizcaino, Bizkaie!, Julen Landa- Txanoduna, Bizkaiko Txakolina eta Ni euskalduna izan dira irabazleak.
Mihinak euskeraz jantzan ipinteko prest Amurrion
2013-06-14 11:04 Euskerea berbagaiAmurrio euskaltzalez beteko da domekan, Araba Euskaraz Arabako ikastolen jai handian. Mihian kili-kili, euskaraz ibili lemapean, helburu argia dauka ekimenak: Aresketa Ikastolea handitu eta bertoko sarbideak hobetu.
Unibersidadera sartzeko azterketak egin zituenen % 97,30ek gainditu ditu
2013-06-13 18:46Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur, hilaren 13an, eta UPV/EHUren webgunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) be ikusi leikiez ikasleek.
Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-06-13 15:31 Euskerea berbagaiLan egiteko tresnea, horixe da, Andres Urrutiaren esanetan, gaur sinatu dan hitzarmena. Bi erakundeon arteko adostasun bat, aurrerantzean alkarregaz proiektuak garatzeko borondatea adierazoten dauen dokumentua da, gaineratu dau Iñaki Dorronsorok.
VIII. Haizetara prest dauka Amorebieta-Etxanoko Udalak
2013-06-13 14:53 MusikeaAurten 13 nazinotako 37 musika-taldek aurkeztu ditue euren proposamenak eta horreen guztien artean, VIII. edizinoan lehiatuko diran 9 taldeak aukeratu ditue antolatzaileek: Sugarri, The Dixie Ticklers, Blaas Of Glory, Les Busiciens, Mo´Better Band, Le Bus Rouge, Acousteel Gang, El Puntillo Canalla eta Kar Ces Brass Band.
UEUren Eibarko udako ikastaroak prest
2013-06-13 11:56 jardunaldiak40+1 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 20 Eibarren (UEUren egoitza akademikoan) izango dira. Iciarek adierazo dauen moduan: sei jakintza arloetan banatuta egongo dira: artea eta musikea, giza-zientziak, zientziak, injinerutzea eta teknologia, osasun zientziak eta gizarte zientziak eta azken hau izango da jakintzarik nagusiena.
Eulalia Abaituaren 'Arratiako irudiak' erakusketea edegi dabe Areatzan
2013-06-13 11:13 KultureaEulalia Abaituaren Arratiako irudiak argazki-erakusketea edegi barri dabe Areatzako Gudarien Plazan dagoan erakusketa-aretoan. Erretratu guzti-guztiak Euskal Museoaren funts dokumentaletatik atera ditue. Garagarrilaren 31ra arte egongo dira ikusgai irudiok.
Oiartzun, Galdakao, Bermeo eta Foruko taldeek esku hartuko dabe Jantzari Gaztetxuen II. Bilkuran
2013-06-13 11:00 KultureaJantzari Gaztetxuen II. Bilkurea ospatuko da datorren zapatuan, bagilaren 15ean, Bermeon, eta Oiartzun (Gipuzkoa), Galdakao (Bizkaia), Forua (Bizkaia) eta Bermeotik bertatik heldutako taldeek parte hartuko dabe. Danetara, 200dik gora umek giro alaia eta polita sortuko dabe euren jantzakaz.
UPV/EHUk, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamariaren idatzizko lana gaurkotu eta osotu dau
2013-06-12 18:49 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeak, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamaria eta haren idazlanak izeneko proiektua osotzen daben hiru liburuak eta webgunea aurkeztu ditu. Proiektuak Santamariaren obra eta pentsamendua aztertzen ditu.
Aldundiak eta Arratiako Mankomunidadeak Geure Berbategie hiztegiaren bersino digitala aurkeztu dabe
2013-06-12 17:42Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratiako Udalen Mankomunidadeak Geure Berbategie proiektuaren bersino digitala aurkeztu dabe gaur Igorren: Arratia inguruko euskerazko termino eta esapideak batzen dituan hiztegi terminologikoa.
Londresko Ben Sims DJa, bagileko GauaArt saio berezian
2013-06-12 11:44 MusikeaBen Sims Londresko DJa izango da Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz alkarteak alkarlanean antolatzen daben GauArt gau elektronikoaren ekitaldi bereziaren protagonistea barikuan, bagilaren 14an.
Nik jakin nahi nuke zer gertatu den Mintzolako zuzendari zenarekin. Herri honetan ohikoa da, ordea, isiltasuna.
Erantzuna | Bertsolaritzeari buruzko doktorego-tesia egiteko beka deialdia egin dabe
Bertsolaritzeari buruzko doktorego-tesia egiteko beka deialdia egin dabe
2013-06-11 18:26 BertsolaritzeaMintzola Fundazinoak egitasmo bi aurkeztu ditu gaur Villabonan, alde batetik bertsolaritzeari buruzko doktorego-tesi bat egiteko beka deialdia, eta bestetik, Ahoa Bete Hots jardunaldien laugarren edizinoa.
Zorionak, Bizkaie. Egunero irakurten zaituet, eta ez falta inoiz be, bale?
Erantzuna | Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'