Angela Figuera poetearen eguna ospatzeko Gaitzerdik irakurketa antzeztua egingo dau Bidebarrieta Kulturgunean
2013-10-30 10:11 kulturbizÁngela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko da gaur, eguaztena, hilak 30, Gaitzerdi antzerki taldeak eskainiko dauen irakurketa antzeztuaren bitartez. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.
'Elhuyar efektua', 2013ko CAF-Elhuyar sarien ardatz
2013-10-30 10:01CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak CAF-Elhuyar sarien 2013. urteko edizinoaren deialdia zabaldu dabe. Aurten, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte beteten diranez, Elhuyar efektua izango dabe ardatz sariok. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.
Euskaltzaleen Topaguneak 'Zergatik ez?' motibazino tailerraren eskaintzea zabaldu dau bigarrenez
2013-10-29 16:30 Euskerea berbagaiOinarrian, saioek euskereagazko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzearen errealidadearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dabe helburu.
Badator Bertxoko 2013 sariketea
2013-10-29 14:26 Bertsolaritzea2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da. Lehenengo kanporaketea Eskuernagan izango da zemendiaren 2an.
Maurizia, Leon eta Fasio marioneta erraldoi bihurtuko dira
2013-10-29 13:05 kulturbizPanpin erraldoi guztiak amaitu ondoren, Oreka Tx musika taldeak eta Kukubiltxo antzerki taldeak kale-ikuskizun bat zuzenduko dabe eta garagarrilaren 13an, Lekeitioko XXV. Kale-Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdian estreinauko da.
Euskereak azken 200 urteetan Donostian izan dauen presentzia eta bilakaerea batu ditue liburuxka eta webgune batean
2013-10-29 11:46 Euskerea berbagaiLiburuxkeak alde literario eta artistikoa be badauka. Alde batetik, egungo hamar idazle donostiarren testuak jaso dira (Joan Mari Irigoien, Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Itsaso Araque) eta, bestetik, argitalpen honetarako beren-beregi Arkaitz Barriolak egindako hainbat ilustrazino agiri dira.
Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala Guggenheim museoan ikusgai
2013-10-29 10:15 MusikeaBilboko Guggenheim museoan 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentalaren bost atalak proiektauko ditue zemendiaren 16an, Zinebi jaialdiaren 55. edizinoaren barruan. Bost kapitulu daborduko Interneten estreinatu ditue.
'Lehen hitza Euskaraz' kanpainea abiarazo dabe Enkarterrin ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko
2013-10-29 09:43 Euskerea berbagaiUrrian 200 bat liburuxka banatzen dabilz Enkarterriko ostalaritza-establezimendu guztietan. Horreetan, honako honeek ikasi edo birpasau ahal izango dira, besteak beste: euskeraz agurtu, zelan kobrau, eta pintxoen, plater konbinatuen, errazinoen, ogitartekoen eta edarien karta zabala. Holan, ostalariak zerbitzu hobea eskainiko deutse gure gizartean gero eta ugariagoak diran bezero euskaldunei.
Azken egunak Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketearen kartela aurkezteko
2013-10-28 17:37 MusikeaDatorren eguaztenean, hilaren 31n, izango da azken eguna XIV. Pop Rock Lehiaketearen irudia aurkezteko. Partehartzaileak 14-35 urte bitarteko gazteak izan daitekez eta adin txikikoak, barriz, guraso edo tutoreen baimenagaz parte hartu ahal izango dabe. Egile bakotxak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu.
Euskerazko lehenengo 'Hamlet' Arriagan taularatuko dabe, zemendiaren 3an
2013-10-28 17:20 KultureaArtedramak, Le Petit Théâtre de Painek eta Dejabuk Shakespeareren Hamlet drama ezaguna aurkeztu dabe Arriagan. Luhuson egingo dabe lehenengo emonaldia, zemendiaren 1ean, eta hurrengo egunean, Azpeitian. Bilbora hilaren 3an ailegauko da.
UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-10-28 16:58 kulturbizUPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibersidadeko komunidadearen eta leioaztarren interesak asebeteten saiatzeko.
'Literaturea familian' Reverte anaiekaz Bilbon
2013-10-28 14:44 KultureaTopaketeak, idazle biek literatureari eta kazetaritzeari buruz egindako diagnostikoa ezagutzeko aukerea emongo dau, egungo egoera politikoari buruz daben eretxia baztertu barik. Javierrek eta Jorgek, kazetari zan euren aitak (Jesús Martínez Tessier) eurengan izandako eraginari, historiak eta bidaiek eurengan sortzen daben pasinoari eta alkarregazko literatur eraginei buruz berba egingo dabe, besteak beste.
Poetaliak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatu daben poesia zikloa gaur hasiko da Bilbon
2013-10-28 13:41 jardunaldiakZikloari hasierea emoteko, Kubako eta mundu osoko lirika egile handienetakoa izan zan Dulce Maria Loinaz (Habana, 1902-1997) poeteari eskainitako poesia eta musika errezitaldia izango da gaur, urriaren 28an.
Lou Reed musikaria hil da
2013-10-28 10:44 MusikeaLou Reed musikaria eta The Velvet Underground taldeko liderra hil da bart New Yorken 71 urte zituala. Ez dabe heriotzearen zergaitiaren ganeko zehetasunik zabaldu baina Andrew Wylie, musikariaren agenteak baieztatu dau albistea eta gauza jakina zan joandako maiatzean gibeleko transplantea egin eutsienetik makalik egoala.
Etxahun Lekuek irabazi dau Oiongo azken kanporaketea eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu dau
2013-10-28 10:00 BertsolaritzeaOionen lehen postua lortuta, Lekue zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 10ean Tolosan jokatuko dan bigarren finalaurrekoan kantauko dau. Saioko puntuazinoari erreparauta, Etxahun Lekue da finalaurrekoetarako sailkatu dan bertsolari bakarra.
UEUk on line irakaskuntzan aurrera pausua egingo dau, Euskal Unibersidadearen hazia izan daiten
2013-10-24 18:50Karmele Artetxek ikasturte barri honetan UEUk erronka handi bati helduko deutsola azaldu dau, on line irakaskuntzeari, hain zuzen be. UEUko zuzendariak bide honi orain 10 urte ekin eutsiela azaldu dau eta esperientzia horrek pausu bat harago joateko ziurtasuna emoten deutsela. UEUren helburua metodologia hau erabiliz titulazinoak eskaintzen hastea da.
Euskal Herriko IX. Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea Gunean izango da
2013-10-24 18:24 BarriakAzken zortzi urteotan lez, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.
Bilboko Arte Eder Museoan 'Sardinia deszifraezina. Grabatutako zeinua' erakusketea aurkeztu dabe
2013-10-24 17:42 KultureaMuseoko arduradunek jakinarazo dabenez, erakusketan, Sardinia ugarte italiarreko hamar artistaren lan grafikoen aukeraketa zabala jarriko da ikusgai. Danetara, 133 artelan eskainiko ditu; horreetatik 109 Sardiniako Grabadu Eskolako bost ordezkarirenak dira -eskola hori joan dan mendeko lehenengo erdian garatu zan-, eta ganerako 24ak beste horrenbeste artista sardiniar garaikidek egin ditue.
Garazi Kamiok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
2013-10-24 15:07 sariak-autortzakOrube abandonatuak dau izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desbardinetan, hiru personaia bakartiren historia kontetan jaku nobela honetan. Epaimahaiak azpimarratu ditu testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.






















Asier Bidart literaturan aditua bada, ni muskuilu bat naiz eskabetxetan. Zorionak, Beñat!
Erantzuna | Beñat Sarasola izan da irabazlea Santiago Onaindia Literatura Ikerketarako bekearen XIII. edizinoan