Abian da CAF-Elhuyar sarien deialdia, 'Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde' lelopean
2015-11-18 16:06 KultureaZientzia eta teknologiagaz lotutako gaiak euskeraz lantzen dituen lanak saritu eta zabaltzeko helburua daukie CAF-Elhuyar sariek. 2015eko edizinoan parte hartzeko epea zabaldu dabe, 2016ko zezeilaren 11ra arte. Lau kategoriatan emongo ditue sariak eta tartean egongo da sorkuntza-beka bat be.
Zientzia eta teknologiagaz lotutako gaiak euskeraz lantzen dituen lanak saritu eta zabaltzeko helburua daukie CAF-Elhuyar sariek. 2015eko edizinoan parte hartzeko epea zabaldu dabe, 2016ko zezeilaren 11ra arte. Lau kategoriatan emongo ditue sariak, eta tartean egongo da sorkuntza-beka bat be.
CAF-Elhuyar sarien bidez, kultura zientifikoa gizartean zabaldu eta sendotzea da Elhuyar Fundazinoaren asmoa. Izan be, ikerketa arloan egiten dan lana funtsezkoa da zientzia eta teknologiagaz lotutako gaiak gizartera heldu daitezan, Elhuyarrekoen ustez. Zeregin horretan dabilzanen lana autortzea be bada helburua. 'Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde' leloa aukeratu dabe aurtengo edizinorako.
Era berean, euskerea da Elhuyar Fundazinoaren beste giltzarrietako bat. Horregaitik, euskerazko lanei zuzenduta dago sariketea. Aurkezten diran idazlanak euskeraz egon beharko dira eta sorkuntza-bekarako hautagaiak euskerazko proiektuak izan beharko dira.
Lau kategoria nagusi daukaz CAF-Elhuyar sariketeak:
-Dibulgazino-artikulu originalen artean, sail orokorra: 2.000 euroko saria jasoko dau irabazleak. Zientzia eta teknologiaren dibulgazino-lanak sartzen dira kategoria honetan.
-Doktore-tesietan oinarritutako dibulgazino-artikulu originalak: Beste 2.000 euro emongo ditue sail honetan. Aurreko kategoriakoaren antzeko lanak izango dira, baina egilearen doktore tesian oinarrituta egon beharko dabe.
-Zientzia-kazetaritzearen arloko lanak: 2015ean euskeraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak izango dira, edozein formatu eta generotan. Kasu honetan be, 2.000 euro jasoko ditu irabazleak.
-Zientzia gizartean sorkuntza-bekea: Zientziaren edo teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea landuko daben proiektuentzako saila da hau. Proiektuek izakera zientifiko, artistiko zein soziologikoa euki leikee, baina arlo sozialaren eta zientifikoaren arteko hartu-emona sortu beharko dabe. 5.000 euro emongo deutsiez aukeratutako egitasmoari.
Edozein kategoriatara aurkezteko epea 2016ko zezeilaren 11n amaituko da. Lehiaketearen oinarri zehatzak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!