Zinebi 57K, uria filmaketarako sustatu nahi dauen 'Bilbao Bizkaia Exterior Dia' talde filma estreinauko dau gaur

Bizkaie! 2015-11-16 14:42   Zinemea

Film kolektiboa osotzen daben film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna; Javier Rebolloren El amigo imaginario; Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda; Mikel Ruedaren Caminan; Luis Maríasen Amatxu Maitea; Imanol Uriberen Parpadeos; eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira. 

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebi 57k, jaialdiak berak bultzatutako Bilbao – Bizkaia. Exterior - Día  talde filma estreinauko dau gaur arratsaldean. Lanaren helburu bikotxa, urian denpora gehien daroan jaialdiaren nortasun ikur dan film laburrari balioa emotea eta, aldi berean, uria eta bertako gune publikoak, batez be, mueta guztietako ikus-entzunezko produktuak filmetako erakusleiho izateko leku egoki lez erakustea da.

Oso Bilbokoak diran txokoak, Begoñako kanposantua, Casilda parkea, Zorrotzako industria aztarnak, Abandoibarra edo Kañu pasealekua, dira jaiotzez bilbotarrak diran edo bilbotartuta dagozan zazpi zinemagilek zuzendutako zazpi film labur filmetako aukeratutako eszenatokietako batzuk. Zinemagile horreek Pedro Olea, Javier Rebollo, Enrique Urbizu, Mikel Rueda, Luis Marías, Imanol Uribe eta Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek osotzen daben Sra. Polaroiska dira.

Filma gaur arratsaldean estreinauko da, 20:00etan, Campos Antzokian, eta gaur goizean aurkeztu dabe Bilbon, egile guztiak bertan zirala –Imanol Uribe izan ezik, arratsaldeko galan egongo dan arren– Filma datorren zapatuan eskainiko da barriro, hilaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, Arriaga Antzokian.

Sketch filmen modu klasikoan egindako produkzino lan bitxi honek alkarren artean oso desberdinak diran gaiak eta ezaugarri formalak dituen zazpi fikzino batzen ditu –zinema musikala, garaikoa eta egungo drama eta komedia, besteak beste–. Horreen guztien ezaugarria, Bilbok eta Bizkaiak azken 30 urteetan izan dituen eraldaketak irudikatzeko borondatea da. Lan bakotxa egiteko, Zinebik, gure uri inguruneei eta ingurune naturalei buruz daben egungo ikuspegia eskaintzeko prest agertu diran zinemagile bilbotarren hiru belaunaldiren ekarpen desinteresatua eta gogotsua izan dau.

Jaialdiak berak eta Bilbao - Bizkaia Film Comission izenekoak bultzatutako proiektua Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dabe, eta, horrezaz gan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, EiTB-ren, BEAZ-en, Bilbao Ekintzaren, Bilbao Historikoren, Zazpi Kaleetako Merkatari Alkartearen, Bilbo Zaharreko Merkatari Alkartearen eta Txakoli Bizkaiaren laguntzinoa be badauka.

Alkarren artean oso anitzak diran generoak, fikzino erregistroak eta baliabide estilistikoak dituen lanez osotutako talde proiektu honek Itsasadarrari, Ibaieder parkeari, Zazpi Kaleei eta Bilbo Zaharrari, Uribitarteko pasealekuari eta gure uria osotzen daben zortzi barrutietako auzoetako txoko esanguratsuei beste modu batera begiratzeko aukerea emongo deusku.

Film kolektiboa osotzen daben film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna; Javier Rebolloren El amigo imaginario; Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda; Mikel Ruedaren Caminan; Luis Maríasen Amatxu Maitea; Imanol Uriberen Parpadeos; eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira. 

Bertako talde teknikoakaz eta profesionalakaz filmau dabe, eta baita bertako antzezleakaz be, Euskal Aktoreen Batasuneko kideakaz, batez be. Horreen artean dagoz Leyre Berrocal, Iñaki Maruri, Itxaso Quintana, Antonio Zabalburu, Aitor Borobia, Lander Otaola, Ylenia Baglietto edo Mikel Losada lako antzezleak, eta baita beste arpegi ezagunagoak be, Maribel Verdú, Jose Antonio Nielfa, La Otxoa edo Ramón Ibarra, besteak beste. Horrezaz gan, antzezle taldeak, proiektu hori errealidade aurkezteko prestutasuna erakutsi daben persona anonimo askoren interesik bako partaidetzea be izan dau.


7 film labur

Los ocho pecados capitales (2015, 13’, FIK) – Sra. Polaroiska;  Zonbi eguna (2015, 13’, FIK) – Pedro Olea (J.B. euskeraz eta gaztelaniaz); El amigo imaginario (2015, 14’, FIK) – Javier Rebollo; Misterio en el Parque de Doña Casilda (2015, 6’, FIK) – Enrique Urbizu; Caminan (2015, 14’, FIK) – Mikel Rueda; Amatxu maitea (2015, 14’, FIK) – Luis Marías; eta Parpadeos (2015, 6’, FIK) – Imanol Uribe (J.B. euskeraz).
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu