Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak Haur Literatur Aretoa izango dau aurten be
2006-11-28 01:00 KultureaUme eta gaztetxuentzako gune baten beharra ikusirik, Haur Literatur Aretoagaz, batez be, 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxuak euskerazko literaturara hurreratzea lortu nahiko leukie Durangoko Azokearen arduradunek, eurentzako aproposa dan txoko bat sortuz.
Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak aztertu ditu Euskaltzaindiak
2006-11-27 01:00 Euskerea berbagaiJardunaldiotan, batetik, Europar Batasunean dagoan hizkuntza-aniztasunaren deskribapena egin da; bestetik, aurreko testuingurua kontuan hartuz, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Euskal Herri kontinentalean indarrean diran hizkuntza politikak aztertu ditue.
‘Xabiroi’ komikiaren zenbaki berezia plazan
2006-11-27 01:00Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoaren komiki honetako zenbaki barrian euskal idazle ezagunak erakarri nahi izan dira komikigintzara, egile bikote bereziak osotzeko asmoagaz.
Balendin Enbeitaren jaiotzearen 100. urteurrenaren harian
2006-11-23 01:00 Bertsolaritzea Zemendiaren 24an eta 25ean, Balendin Enbeita gogoratuko dabe MuxikanBalendin Enbeita (1906-V-20 — 1986-XI-20) bertsolari, idazle euskaltzale, antzerkilari eta abeslariaren jaiotzearen 100. urtea ospatzen da aurten. Data hori gogoan, Zaragia Kultur Elkarteak, Garriko bertso-eskolak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Muxikako udalak urte osorako programazino berezia antolatu dabe.
XX. Jokin Zaitegi Sariketea
2006-11-23 01:00 Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea 2006Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibertsala euskeratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XX. Jokin Zaitegi Sariketea antolatu dabe, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko
Aurtengo GR-8 Oiartzunek irabazi dau
2006-11-21 01:00 BertsolaritzeaLehenengo aldiz, GR-8ko txapelketan Oiartzun finalera heldu eta, gainera, irabazi egin eban. Manu Goiogana bertsolariak ordezkatu eban Oiartzun.
Esloveniarrak Durangoko Azokan
2006-11-15 01:00 KultureaEuskal Idazleen Elkarteagaz bat eginik aurkeztutako egitasmo honen helburu nagusia, Euskal literaturea gure mugetatik kanpora ezagutzera emotea, eta aldi berean, kanpoko literatura desbardinak Euskal Herrian ezagutzeko bitartekoak ipintea.
‘Bake-prozesua gaur: atzeraezinezko bihur daiten baldintzak’
2006-11-14 01:00‘Bake-prozesua gaur: atzeraezinezko bihur daiten baldintzak’ mintegiari atxikita, Sabino Arana Fundazinoak gaur, eguaztena, hilak 15, debate-mintzagune bat ipiniko dau abian bere www.sabinoarana.org webgune barrian.
‘Ikasle guztiak euskaldundu: nola?’ jardunaldietan hainbat adituk hausnarketea egingo dabe
2006-11-14 01:00 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ‘Ikasle guztiak euskaldundu: nola?’ jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiotan hezkuntza arloan lan egiten daben hainbat adituk euren ekarpenak aurkeztuko ditue. Hitzordua zemendiaren 23an eta 24an izango da Donostian.
Juan Kruz Igerabidek irabazi dau 2006ko Baporea Saria
2006-11-08 01:00 Kulturea Adunako idazleak ‘ Kakotxen k herrialdea’ eleberriagaz irabazi dau Baporea Sariaren 17. edizinoa. Igerabidek bigarrenez irabazi dau Baporea Saria ze 1996an be irabazi eban, Karlos Linazasorogaz batera, Gau, gau, gau’ lanagaz.Kontseilua: ‘Lan mundua euskalduntzea estrategikoa da’
2006-10-30 01:00 Euskerea berbagai‘Arlo sozioekonomikoa euskalduntzea estrategikoa da, batetik lana persona bakotxaren parte oso garrantzitsua dalako, eta bestetik, euskaldundu diran belaunaldi barriek ezin dabelako euskerea galdu lan munduan sartzen diranean’.
Euskarabidearen aurkezpena Belfasten
2006-09-08 02:00 Euskerea berbagaiEuskarabidea egitasmoa Belfasten aurkeztu dau Paul Bilbaok, euskalgintzearen ekimen honen sinatzaileetako batek. Izan be, Belfasteko Euskal Batzordeak eta ‘An Chultúrlann McAdam Ó Flaich’ erakundeak euskereariburuz antolatutako berbaldira konbidau dabe Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria.
“Eutsi” filma ia amaituta
2006-08-01 02:00Donostian eta Oarsoaldean grabau dabez “Eutsi” filmaren eszenarik gehienak, eta filmazinoa amaitu aginean dago (sei aste inguru iraungo dau guztira). Lana 2007ko udagoienean helduko da zinema aretoetara.
Bizkaia eta Lapurdi nagusi Eskolarteko Txapelketan
2006-06-26 02:00 BertsolaritzeaTxomin Elosegi Hazparnekoak eta Arrate Illaro getxotarrak irabazi dabe Euskal Herriko XVIII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Txikien mailan, Ane Labaka Lasartearra izan da txapeldunorde eta handien mailan, barriz, Miren Amuriza berriztarra sailkatu da bigarren.
Euskerea jogurten etiketetan
2006-06-20 02:00 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza erabilereari buruzko azterketa berezituak egingo ditu. Lehenengoa jogurten etiketei buruzkoa izan da eta ‘Kontseilutik’ aldizkari barrian argitaratu dau.
Prioiei buruzko lanak irabazi dau Elhuyar Fundazinoaren IV. Tesien Saria
2006-06-20 02:00Irabazlea, Zuberoa Marcos, Nafarroako Unibersidadeko ikaslea izana da. ‘Behi eroen’ gatxaren oinarri diran prioien eragina aztertzen dau Marcosen lanak.
Joseba Artza, Itxaso Paia eta Onintza Enbeita sailkatu dira Bizkaiko Txapelketarako
2006-05-22 02:00 BertsolaritzeaLea Artibaiko finala
Bariku iluntzean jokatu zan Lea Artibaiko finala Mendexako frontoian, 140 entzuleren aurrean. Joseba Artza, Lander Ibarluzea, '
Arma-industria espainiarraren bi heren EAEn finkatuta egotea salatu dau Kakitzat taldeak
2006-05-18 02:00Kakitzat Koordinakunde Antimilaristeak, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak eta Barakaldo, Basauri eta Sestaoko Emakumeen Aholku Guneek arma-industria espainiarraren bi heren Euskal Autonomia Erkidegoko lurretan finkatuta dagoala eta euskal industria militarrak heriotzea zein suntsiketearen negozio makabroa sustatzen jarraitzen dauela be salatu dabe.
'Telefonoa euskeraz' kanpainea Sarean
2006-05-17 02:00Kontseiluak telefonoa zelan euskeratu azaltzen dauen aurkezpena zabaldu barri dau interneten, izan be, herritar ugari izan dira, telefono konpainien argibide falteagaitik, Behatokira jo dabenak telefonoa zelan euskeratu galdetuz.
Guns'N'Roses, Jamiroquai, Red Hot Chili Peppers eta Santana: Rock In Rio-Lisboa jaialdiko izarrak
2006-05-17 02:00 MusikeaRock In Rio-Lisboa jaialdi erraldoia aurkeztu dabe gaur Meridan (Espainia), eta bertan izango diran izar nagusien artean, Guns'n'Roses eta Red Hot CHili Peppers talde estadubatuarrak, Jamiroquai britainiarra, Santana gitarrista mexikarra edota Shakira kolonbiarra nabarmentzen dira.