Esloveniarrak Durangoko Azokan

z 2006-11-15 01:00   Kulturea

Euskal Idazleen Elkarteagaz bat eginik aurkeztutako egitasmo honen helburu nagusia, Euskal literaturea gure mugetatik kanpora ezagutzera emotea, eta aldi berean, kanpoko literatura desbardinak Euskal Herrian ezagutzeko bitartekoak ipintea.

Euskal Idazleen Elkarteagaz bat eginik aurkeztutako egitasmo honen helburu nagusia, Euskal literaturea gure mugetatik kanpora ezagutzera emotea, eta aldi berean, kanpoko literatura desbardinak Euskal Herrian ezagutzeko bitartekoak ipintea. Gerediaga Elkarteak, bere aldetik, Durangoko Azokea bigarren helburu horretarako leku aproposa ikusten dau.

Azoka honetan eta egitasmo bateratu honetako lehen gonbidatua, Esloveniako literaturea izango da. Horretarako, Vlado Zabot Esloveniako Idazleen Elkarteko presidentea eta Alojz Ihan idazleak etorriko dira azoka egunetarako.

Azpimarratzekoa da, aurtengo edizinoari begira, denpora gutxi izan dala, eta beraz, datozen urteetarako, egitasmoak lan ildo gehiago izan leikezala. Hori aurtengo edizinoa amaitu eta gero, Gerediaga Elkarteak eta Euskal Idazleen Elkarteak aztertu beharreko gaia izango da.

Kontuak kontu, 41. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan bi izango dira ekitaldi nagusiak.

- Abenduak 8. Mahaingurua (12:00etan)

‘Esloveniako literaturea eta euskal literaturea. Gaur eta bihar’

Partaideak: Alojz Ihan (Idazlea), Vlado Zabot (Esloveniako Idazleen Elkarteko presidentea), Asier Agirre euskal idazlea. Moderatzailea: Juan Ramon Makuso. Elkartegiko aretoan.

- Abenduak 9. Poesia emonaldia (22:00etan)

Eslovenia-Euskal Herria. Partaideak: Miren Agur Meabe, Igor Estankona, Pello Otxoteko eta Alojz Ihan. San Agustín Kulturgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu