Arma-industria espainiarraren bi heren EAEn finkatuta egotea salatu dau Kakitzat taldeak

z 2006-05-18 02:00

Kakitzat Koordinakunde Antimilaristeak, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak eta Barakaldo, Basauri eta Sestaoko Emakumeen Aholku Guneek arma-industria espainiarraren bi heren Euskal Autonomia Erkidegoko lurretan finkatuta dagoala eta euskal industria militarrak heriotzea zein suntsiketearen negozio makabroa sustatzen jarraitzen dauela be salatu dabe.

Kakitzat Koordinakunde Antimilaristeak, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak eta Barakaldo, Basauri eta Sestaoko Emakumeen Aholku Guneek arma-industria espainiarraren bi heren Euskal Autonomia Erkidegoko lurretan finkatuta dagoala eta euskal industria militarrak heriotzea zein suntsiketearen negozio makabroa sustatzen jarraitzen dauela be salatu dabe.

Euskal ekarpena industria militarraren garapenean, 2004an 85 miloe eurokoa izan zala zehaztu dau Isa Garcia Kakitzateko ordezkariak. 'Aurten Defentsa Ministerioak onartutako hamar proiektuetatik, gitxienez seitan euskal enpresaren batek hartzen dau parte', salatu dau; proiektuok 18.309,35 miloe euroko kostua dabela eta euskal inbersinoa 1.142,47 miloe eurokoa dala.

Gastu militarraren kontra Bilbon antzeztutako ekimenean militar zein heriotzaz jantzitako sei lagunek parte hartu dabe, euren sorbalden gainean hilkutxa bat eroiela; hileta-segizio bat egin dabe Bilboko Kale Nagusitik zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzatik Moyua Enparantzaraino Estaduko Ogasunaren Ordezkaritzara, hain zuzen be.

Antzezpen honen helburua 'neurribako gastu militarraren ondorioz gure gizartean oraindino konpondu bako beharrizanek dakarren itolarria sinbolikoki erakustea da', esan dau Garciak.

Giza-arazo premiazkoenak konpondu beharrean bake garaietan diru publikoaren atal bat 'beharrizanik barik armak erosteko' bideratzea kritikau dau Garciak. 'Egundoko gastu militarren aurrean hainbat beharrizan konpondu barik dagoz eta batez be emakumeonak, berbarako, indarkeria edota laneko diskriminazioa' esan dau.

Era berean, kolektibo horreek bizkaitarrak animau ditue euren hurrengo errenta aitorpenean 'neurri bako gastu militarrari zerga-objekzinoa' egin deiotsen. Garciaren esanetan, norberaren aitorpenean dirua zelan erabili adierazoteko laukitxoan 'dirua giza-programetan gastetea eskatzea, gastu militarrerako bideratzea baino', gomendatu dau.

Azkenik, kolektibo horreek manifestazino antimilitaristea (Plaza Biribilean, eguerdiko 12:00etan) deitu dabe zapatu honetarako, maiatzaren 20rako, Emakumeak Gerren kontrako Nazinoarteko Egunagaz bat eginik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu