Joseba Artza, Itxaso Paia eta Onintza Enbeita sailkatu dira Bizkaiko Txapelketarako

z 2006-05-22 02:00   Bertsolaritzea

Lea Artibaiko finala

Bariku iluntzean jokatu zan Lea Artibaiko finala Mendexako frontoian, 140 entzuleren aurrean. Joseba Artza, Lander Ibarluzea, 'Aitxulua', Gorka Ostolaza, Lander Gabixola, Joseba Gojenola eta Aitor Goti bertsolariak Leire Bilbao gai-emoilearen gidaritzapean jardun eben.

Bigarren faserako, Gorka Ostolaza, aurreko edizino bietako txapelduna, eta Joseba Artza sailkatu ziran. Saio orekatuaren ostean, puntu erdiko aldeaz, Joseba Artza izan zan txapeldun.

Eskualdeko txapelduna

1. Artza Joseba 369,5
2. Ostolaza Gorka 369

(Saioko txapelduna Bizkaiko Txapelketarako sailkatzen da, ganerakoak jasotako puntuen arabera).

Bizkaiko txapelketara sailkatzeko puntu baliagarriak

2. Ostolaza Gorka 226,5
3. Ibarluzea Lander 213,5
4. Gojenola Joseba 209,5
5. Gabixola Lander 207,5
6. Goti Aitor 200,5

Ipar Uribeko finala

Zapatuan egin zan Ipar Uribeko finala, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Hamairu bertsolarik hartu dabe parte eskualde horretako kanporaketetan eta horreetatik lau emakumezko eta gizonezko bi sailkatu ziran finalerako: Miren Loizaga, Miren Ibarluzea, Olatz Ibarluzea, Itsaso Paia, Peru Vidal eta Ekaitz Larrazabal "Katxo". Aitzol de Castrok jardun eban gai-emoile lanetan.

Bigarren fasera Ekaitz Larrazabal eta Itsaso Paia pasatu ziran.

Itsaso Paiak, Ipar Uribeko bertsolaritzearen sustatzaile eraginkorrenetakoa izan dan Karlos Ibarzabalen eskutik jaso eban txapela.

Eskualdeko txapelduna

1. Paia Itxaso 370,5
2. Larrazabal Ekaitz 'Katxo' 359

(Saioko txapelduna Bizkaiko Txapelketarako sailkatzen da, ganerakoak jasotako puntuen arabera).

Bizkaiko txapelketara sailkatzeko puntu baliagarriak

2. Larrazabal Ekaitz 'Katxo' 223
3. Ibarluzea Miren 211,5
4. Vidal Peru 209
5. Ibarluzea Olatz 208
6. Loizaga Miren 201,5

Busturialdeko finala

Balendin Enbeitaren jaiotzearen 100. urteurrena ospatzeko hiru egunetan zehar egin diran ekitaldiei amaierea emon eutsien Busturialdeko bertsolari txapelketako finalak. Gorozikako (Muxika) frontoian jokatu zan, domeka eguerdiz, 150 entzule ingururen aurrean.

Ibon Ajuria, Amaia Uribe, Ander Oleaga, Iker Belaustegi, Ander Elortegi eta Onintza Enbeita bertsolariak Josu Goikoetxearen aginduetara jardun eben.

Iker Belaustegigaz buruz burukoa jokatu ostean, Onintza Enbeitak jaso eban txapela Kepa Enbeitaren eskutik, Balendinen seme zaharrenaren eskutik.

Eskualdeko txapelduna

1. Enbeita Onintza 382
2. Belaustegi Iker 376,5

(Saioko txapelduna Bizkaiko Txapelketarako sailkatzen da, ganerakoak asotako puntuen arabera).

Bizkaiko txapelketarako sailkatzeko puntu baliagarriak

2. Belaustegi Iker 231,5
3. Elortegi Ander 222
4. Ajuria Ibon 220,5
5. Uribe Amaia 217,5
6. Oleaga Ander 210,5

www.bertsozale.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu